2019/01/04

Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari Jorge Fernandez-ek Nazio Batuen Gai Sozial eta Ekonomikoen Saileko (UNDESA, United Nations Department of Economic and Social Affairs) Garapen Jasangarrirako Gobernuarteko Koordinazio eta Laguntza Bulegoak antolatutako ekitaldian parte hartu zuen New Yorken; eta Eusko Jaurlaritzak 2030 Euskadi Basque Country Agendaren garapenean eta inplementazioan ...
Gehiago irakurri...
2019/01/04

Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak amaitu berria den 2018ko urteko balantzea eman digu aditzera eta bertan bereziki azpimarra daiteke modu jarraitu eta asterokoan garatu duen bere Kultura Zikloko astearteroko hitzordua, Jorge Beramendiren eskutik hainbat pantailaratze, hitzaldi eta aurkezpen egin dituelarik, 31 saio orotara, barnean 8 proiekzio eta 23 hitzaldi, ekitaldi bakoitzaren ondotik afaria ...
Gehiago irakurri...
2019/01/03

Ikuskizun ederrak ematera ohituta gaituzte Paueko Lagunt eta Maita-ko lagunek eta egun hauetan azken ikutuak ari dira ematen, hiriburu biarnesean aurkezteko 'Üda Batez' ikuskizuna, Fabio Lopez-en koreografiez eta Kompany Beritza ekoizle. Dantza tradizionala eta garaikide uztartzen dituen jaialdi hau urtarrilaren 19an, larunbata, eskainiko dute, Lagunt eta Maita eta Section Paloise Pelota lankide. ...
Gehiago irakurri...
2019/01/03

Boiseko Ikastola irakasle bila dabil 3-5 urteko haurrekin aritzeko 2019-2020 ikasturtean. Hautagaiek euskaradunak behar dute izan eta unibertsitate-gradua edo antzekoa euki haur-hezkuntzan, lehen hezkuntzan edo antzekoan, eta bi urteko eskarmentua antzeko jarduera batean. Ingelesaren ezagutza ere eskatzen da, gurasoekin-eta komunikatu ahal izateko. Abuztuan hasiko litzateke. Interesatuek, gutuna beharko dute ...
Gehiago irakurri...
2019/01/02

Bukatu berria den 2018an La Platako Euzko Etxeak bertako aldizkaria berreskuratu du, Eguzkia izenpean. Izan ere, Eguzkia, La Platako euskal elkarteak 1973tik 1977ra plazaratu zuen aldizkaria izan zen, orain berreskuratu eta berpiztu dena elkarteko agerkari eta hiruhilabetekari gisa, diseinu, kolore eta eduki gaurkotu eta eraberrituta. La Platako euskal gaiak eta orokorrean euskal kultura eta Euskal Herriko ...
Gehiago irakurri...
2019/01/02

Hiriburu txiletarreko Euzko Etxeko lehendakaritzan hamabi urte pasexe eman ondoren, José María Narvarte Arreguik ez zela kargua berritzera aurkeztuko iragarri zuen, zuzendaritza ardura guztiak uzteko, "bazkideen desatseginez, jardunbide ona baitzeraman", adierazi digute euskal elkartetik. Euzko Etxeko Ohiko Batzar Nagusiak lehendakaria eta lau zuzendari kargu berritu ditu abenduan, ...
Gehiago irakurri...
2018/12/31

Euskal etxeek eskaini ohi dituzten zerbitzuei, arras erakargarria izan daitekeen berri bat gehitu diote elkarte batzuek azken urteotan. Izan ere, nekeza eta konplikatu edo estresgarria suerta dakieke batzuei bidaia oso bat beren kontura antolatzea. Argentinako euskal etxe batzuen baitan, urte batzuk badira Euskal Herrira joateko talde bidaiak hasi zirela antolatzen. Bidaiariei ostatua, ...
Gehiago irakurri...
2018/12/28

Saminez jaso dugu berria, Argentinako Macachinen abenduaren 26ko arratsaldean hil dela, 83 urte zituela, Alazne Iruretagoyena, bere bizitza osoan euskara eta euskal kultura lagun, euskalduntasunaren eta bere erroekiko atxikimenduz sustatzaile eta ekile izan den zarauztarra; zarauztar petoa sortzez, eta bizitzak argentinaratu eta bertako euskalduna bilakatua, 67 urte baziren-eta Euskal Herria beste ...
Gehiago irakurri...
2018/12/28

EuskalKultura.com-ek joan den astean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak EHAA-BOPV buletin ofizialaren gaurko zenbakian eman du argitara Gaztemundu 2019rako deia, Euskal Etxeetako kide diren 18 eta 35 urte arteko 15 gazterentzat urriaren 6tik 20ra garatuko dena. Aurtengoan, Euskal Gizataldeen Mundu-Batzar urtea denez, prestakuntza-gaia euskal etxe eta elkarteen kultur kudeaketari buruzko formazioa emango du, ...
Gehiago irakurri...
2018/12/28

EuskalKultura.com-ek joan den astean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak oso garaiz argitaratu du datorren urteari dagokion Euskal Etxeekiko dirulaguntzen deialdi nagusia eta EHAA-BOPV buletin ofizialak gaurko, 2018ko abenduaren 28ko zenbakian plazaratu du Deialdia. Orotara, 902.300 euro izango dira, 782.307 IV. kapituluan (ohiko gastuetarako eta jardueretarako) eta beste 120.000 VII.ean ...
Gehiago irakurri...