2019/01/22

Unanue-Zar baserria erakutsi eta eraikinaren eta bertan egoitza duen hotelaren historia eta ixtorio kontatuko dituen 'Ate irekiak' izena hartu duen eguerdipasa proposamena luzatu du Donostiako Heredad de Unanue hotelak datorren iganderako, bereziki Añorga eta Errekalde inguruko lagunei zuzendua, baina finean baserri eta hotela barrutik ezagutu nahi duten guztiei zabalik. Añorga Kirol eta ...
Gehiago irakurri...
2019/01/22

Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatu du Bruselako Euskal Etxeak. Bazkide egiteagatik hainbat abantaila eskaintzen ditu soilik 25 euroren truke, bazkidetza normalari dagokionez. Hiriburu europarraeko euskal etxeari lagundu eta sostengua emateaz gain, bazkide berriek ongi-etorri opari bat jasoko dute eta beherapenak elkarteak antolatzen dituen zenbait ekintzetan, besteak beste euskara klaseetan ...
Gehiago irakurri...
2019/01/22

Graciana Goicoechandia abendu erdialdean itzuli zen Argentinara, Las Flores bere sorterrira, ostera azkarra egin ondoren itsasoaren alde honetara. 51 urteko euskal argentinar erreferente hau Europara etorria zen, Algeciras-era, Irakasleen I. Batzar Europarrean parte hartzera, abenduaren 6tik 8ra eta batzarra bukatu orduko BlaBlaCarra, trena eta autobusak bata bestearen segidan hartu eta 9an, igandea, eguna ...
Gehiago irakurri...
2019/01/21

Gaur urtarrilaren 21a da, jai-eguna Donostian. Joan den gauean Banderaren Jaitsiera egin da eta azkeneko danbor-hotsak entzun dira. 2019ko sansebastianak joan dira... ustez, edo Donostian eta Azpeitian bederen. Urtero bezala, munduan hainbat euskal etxek bat egin baitute festa sansebastiandarrarekin. Euskal etxe horietan, gehienek egunean bertan, urtarrilaren 20an ospatu dute festa eta danborrada, baina batzuetan, ...
Gehiago irakurri...
2019/01/21

Halaxe adierazi du EH Bilduk plazaratu duen ohar baten bidez. Alderdi abertzaleak, egun Eusko Legebiltzarrean tramitazioan den Lege hau hizpide, azaldu du akordio batera heldu dela Jaurlaritzarekin, "euskal kultura bere osotasunean hartu eta babesteko, EAEko muga administratiboetatik harago". "Geure taldea akordio batera heldu da Jaurlaritzarekin Kultura-Ondarearen ...
Gehiago irakurri...
2019/01/18

Portugaleteko kantariak 35 urteko diskografia beteko du aurten eta karia horretara '35' izeneko bira egingo du Europan eta Ameriketan barrena. Joseba Gotzonek bere burua eskaintzen die euskal etxeei eta bestelako elkarteei kantatzera bertaratzeko. Oraingoz Euskal Herrian eta Katalunian itxi ditu kontzertuak, baina iragarria du dagoeneko Kuba, Txile, Argentina eta Uruguai bederen bisitatuko dituela, nahiz eta ...
Gehiago irakurri...
2019/01/18

Bere azken egunetan sartua da Buenos Aires probintzia argentinarreko Chacabuco herrian 'Euskara Munduan' formakuntza programako 2019ko lehenengo barnetegia, hemen Udako Barnetegia deitzen zaiona (neguan bigarren bat egiten baita, uztail aldean). Hego Ameriketako euskara ikasle/irakasleak biltzen dituen proposamen hau FEVA, Etxepare Euskal Institutua eta Chacabuco bertako 'Guillermo Larregui' Euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/01/17

Urte berriarekin batera, euskara klaseak astearte eta ostegunetan emango dira UNAMeko (Universidad Nacional Autónoma de México) Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren eskutik, Haizea Gorroño elizondo irakasle eta Etxepare Euskal Institutua eta ENALLT (Escuela Nacional de Lenguas, Lingüística y Traducción) antolatzaile, bi mailetan, CEPE (Centro de Enseñanza para ...
Gehiago irakurri...
2019/01/17

Kalifornia hegoaldeko Los Angelesealdean, Montclair hiriak alkate berria du, Javier 'John' Dutrey-k karguratzeko zin-egitea bururatu ondoren. 40.000 bat biztanle dituen hiri honetako kontseilukide zen orain arte, aita, Jean Dutrey, Mendibeko baxenabartarra eta ama, Maria Teresa edo Maritxu (Iribarren) Dutrey, Arizkungo nafarra dituen hautetsiak, 1964an Kaliforniara emigratuak.
Gehiago irakurri...
2019/01/16

Hogeitik gora ekitaldik osatzen dute #ScotlandGoesBasque programa, hainbat diziplinatako euskal artista eta sortzaileen lanak Eskoziara eramanez, literatura eta arte eszenikoetatik abiatu eta musika edota zinemaraino. Etxepare Euskal Institutua antolatzaile eta Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagun Eskoziako hiri garrantzitsuenetara iritsiko da 2019an ...
Gehiago irakurri...