2019/02/07

Salt Lake Cityn egoitza duen Utah-ko Euskal Etxea anfitrioi, datorren larunbatean, otsailaren 9an, egun osoko euskal programa iragarri dute bertako euskaldunek. Kronologikoki, goizeko 8etan, NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak bere neguko bilkura egingo du, AEBetako eta Kanadako euskal etxe eta elkarteetako ordezkarien bilgarri. Egunean zehar garatuko den bilera horren ondotik, iluntzean, publiko ...
Gehiago irakurri...
2019/02/07

Azken orduotan jakinarazi du Laurak Bat Euskal Etxeak ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-BAC’ edo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren data. Argentinako hiriburuan egiten den festaldi handiena maiatzaren 12an, igandea, izango da, beti bezala Mayo etorbidean, eguerditik arratsaldeko seietara. 2019ko BACek aurreko edizioen helburu bera izango du; esan nahi baita ...
Gehiago irakurri...
2019/02/06

Urtarrilaren 29an bete ditu urteak Buenos Aires probintziako euskal etxe zaharrenak eta 29an bertan ospatu zuen, denboran zehar instituzioko kide eta protagonista izan diren garai guztietako lagunekin. Zorion mezu ugari jaso zituzten bahiatarrek urtebetetzea dela eta, tartean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururena (mezua, hemen). Urteurreneko jaian, ...
Gehiago irakurri...
2019/02/06

Topaketa Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean egingo da, otsailaren 16an, Laurak Bat-eko Jose Maria Gutierrez txistularia koordinatzaile. Egun osoan zehar 16 musikarik banakako eta taldekako saioetan hartuko dute parte euskal musikan sakontzeko. Zortzi euskal etxetako musikariak bilduko dira Mar del Platara, tartean, Tres Arroyoseko Hiru Erreka, San Nicolaseko Euzkal Etxea, Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta ...
Gehiago irakurri...
2019/02/05

Talde bilbotarrak zenbait kontzertu akustiko eskaini ditu Mexikoko hiriburuan urtarrilaren 30tik aurrera, euretako bat hiriko Euskal Etxean. Bertatik jakinarazi digutenez, lagun ugari bildu zen elkarteko instalazioetara Euskal Herritik bisita azkarrean etorritako taldearen musika entzuteko eta oso giro oneko kontzertuaz gozatu zuten. Musikariek ere hitz onak baino ez zituzten izan ...
Gehiago irakurri...
2019/02/05

Alderdi jeltzaleko bi ordezkariek burutu berria dute bisitaldi ofizial bat Hego Ameriketara. EBBko presidente Andoni Ortuzar-ek eta Nazioarte Gaietarako burukide den Mikel Burzakok Limako Euskal Etxea bisitatu zuten urtarrilaren 18an. Euskal Etxeak jakinarazi digunez, elkarteko lehendakari Raul Noblecilla eta Zuzendaritzako kide diren Juanjo Meneses Berasategui, Ignacio Ortuzar eta Alberto Escobal izan ...
Gehiago irakurri...
2019/02/04

Urtero jendetsu eta arrakastatsu den festa da Necocheako San Sebastian festa eta danborrada, baina aurten Necochea bertakoak ezezik Argentinako beste hainbat tokitako euskaldunak eta atzerritik etorritakoak ere bildu ditu inoiz baino gehiago. Bostehun bat jende izan dira partaide hiriko Euzko Etxearen egoitzan, etorriak besteak beste Mar del Plata, Rosario, Buenos Aires (Laurak Bat), La Plata, Laprida, ...
Gehiago irakurri...
2019/01/24

Urtero urte hasieran egiten duen legez, EuskalKultura.com-en buletinak egun batzuk hartuko ditu emititu gabe barne lanak egin, iazko etxeko lanei amaiera emateko eta urte berriko plangintzari behar bezala ekiteko. Buletina, beraz, ez da emitituko datozen egunetan, eta otsailaren 4ean, astelehena ekingo dio berriro ere bere eguneroko hitzorduari. Bitartean, baina, urte hasiera opari txiki batekin uzten ...
Gehiago irakurri...
2019/01/24

Villa Mariako Euzko Etxeko dantzariek San Sebastian Martxa jo eta dantzatuko dute datorren astean Alta Graciako Gizataldeen Urteroko Elkarretaratzean. 32. ediziora heldu den Alta Graciako hitzordua --aurten otsailaren 2tik 10era-- Argentina osoko gizatalde jaialdi garrantzitsuenetako bat da eta euskaldunak urteak daramatzate bertan partaide, inguruko euskal etxe eta dantzarien engaiamenduari esker, Alta Gracian ...
Gehiago irakurri...
2019/01/23
Badaki gure diasporari ‘Zortzigarren probintzia’ deitzen zaiola eta hobeto ezagutu nahi luke. Erraz jar daiteke munduan euskara ikasle direnen larruan, bera ere heldua zela euskaldundu baitzen. Jakitun da Euskal Herrian Diasporaz dagoen ezagutza txikiaz eta argi ikusten du zein garrantzitsua izan daitekeen etorkizunerako bien arteko zubiak eraikitzea. ‘Paperezko etxea’ren 3. denboraldia grabatzen hasia, bertan Murillo inspektorearen papera egiten duen Itziar Ituñok bere amets bat aitortzen die EuskalKultura.com-eko irakurleei: “Izugarrizko ilusioa emango lidake Hego Amerikako euskal etxeak ezagutu eta euskal jairen batean ‘Dangiliske’ taldearekin jo edo euskaraz zerbait antzezteak…”
Gehiago irakurri...