euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Comahueko Euskal Etxea ‘Confluenciako Jaialdian’ lehenengo aldiz kultur stand batekin partaide

2019/02/13

2019ko Confluenciaren Jaialdia ‘Fiesta de la Confluencia’ izenarekin ezaguna den jaialdia Neuquen probintziako Confluencia eskualdeak antolatzen du urtero Neuquengo Paseo de la Costa pasealekuan, Argentinako izen handiko hainbat artista lagun. Musikari, kantari eta dantzariekin batera, eskualdea osatzen duten herrietako elkarte eta erakundeek ere erakusten dute euren lana hiru eguneko jaialdian.

Gehiago irakurri...


Karmele Jaio eta Edurne Alegria idazle gonbidatu dira ostegun honetan Bruselan hasiko den 50. Liburu Azokan

2019/02/12

Karmele Jaiok eta Edurne Alegriak ostegun honetan hartuko dute parte Bruselako 50. Liburu Azokan Bi idazleak Foire du Livre de Bruxellesren gonbitea jaso dute aurten 50. ediziora iritsiko den azoka honetan parte hartzeko eta biak elkarrekin arituko dira egitarau ofizialeko mahai-inguru batean, ekimeneko lehenengo egunean, 17:00etan Place de l'Europe izeneko gunean. Azoka, berez, otsailaren 14tik 17ra bitartean egingo da hiriburu europarrean, eta bi euskal idazleen partaidetza TraduQtiv ...

Gehiago irakurri...


Denak Bat EEak Udako Jaialdia egingo du larunbatean Mar del Platan; Beti Alaiko dantzariak Villa Victorian aritu ziren

2019/02/12

Beti Alai Dantza Taldea Villa Victoriako ‘Gizataldeen Gauean’ ‘Jaialdi’ izenpean antolatzen duen festan, euskal sukaldaritza, musika eta dantzak eskaintzen dizkie Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bertako biztanle eta turista ugariei . Ekintza irekia da eta aurten gonbidatu bereziak ere bilduko ditu: FEVAk antolatutako 'Jarduneko Musikarien I. Topaketa'n parte hartuko duten artistak. Jaialdia datoreen larunbatean, otsailaren 16an egingo da, ...

Gehiago irakurri...


Manu Bendala, andaluziarra, euskara irakaslea eta bertsolaria: «Hizkuntzara hurbildu beharra dago herria eta kultura ulertzeko»

2019/02/12

Gipuzkoan ikasi zuen euskara eta hiru urte dira Gasteizen AEKko irakasle dela Zadorra euskaltegian (arg. Blanca Sáenz del Castillo-DV)

Euskal Herrira iritsi bezain laster erabaki zuen Bendalak euskara ikasi behar zuela. Hizkuntza gehiago ikasteko asmoz, bertsogintza lantzea pentsatu zuen. Arabako Bertsolari Txapelketan arituko da kantuan. Ongi oroitzen du ikasi zuen lehendabiziko esaldia, «barkatu, andaluziarra naiz eta ikasten ari naiz». Bere asmoa gargardo bat nola eskatzen den ikastea zen, eta ezer asko gehiago. Eta begira noraino heldu den. Amaia Ramirez de Okariz Kortabarriak egin dio elkarrizketa Berrian.

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Aberri Eguna: Denak Bat Euskal Etxeak Dantzarien Topaketan parte hartzeko prezioak kaleratu ditu

2019/02/12

2019ko Dantzarien Topaketaren publizitatea Aberri Eguna ospatzeko Cañuelasko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Dantzarien Topaketa apirilaren 6an eta 7an izango da aurten, ohiko programarekin. Voucherren prezioa bakarra izango da aurten dantzari, zuzendari eta laguntzaileenzat eta $1.200 balioko ditu erromeria, ostatua (Smatan), eta igandeko gosari eta bazkaria barne. Larunbateko bazkariarekin, $200 gehiago izango dira ...

Gehiago irakurri...


Valentziara eta Bizkaira joan dira Diasporako Gutunen VI. Lehiaketako sariak: irakur hemen lan irabazleak

2019/02/11

Diasporako Gutunen Literatur Lehiaketako VI. edizioko sari banaketa, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxean Valentziako Paternako Emilia Santano eta Bizkaiko Sodupeko Mari Ane Eguia izan dira 2019ko Diasporako Gutunen VI. Literatura Lehiaketako irabazleak, A eta B kategorietan hain zuzen, esan nahi baita euskara ikasle direnentzako (A) eta euskara normaltasunez erabiltzen duten euskaldunentzako (B) kategorietan. Orotara 25 lan original jaso dira, horietako lau Euskal Herritik, Argentinatik bost, Uruguaitik ...

Gehiago irakurri...


Ivan Preuss zuzendari argentinarrak euskara eta Mariri buruzko aipamenak sartu ditu bere lehenengo luzemetraian

2019/02/11

Borja Andia, 'Amanqay' amonaren paperean 'La Hermosa Fantasía de Propósito Final' (Azken xedearen fantasia ederra) dauka izenburu Ivan Preuss-en lehenengo luzemetraiak eta bere jaioterri Carmen de Patagones-en filmatu du. Ekoizletzatik jakinarazi dutenez, "Viedma eta Patagones eskualdean nabari daitekeen euskal marka eta bertako euskal ondarea ikusita", "elkarrizketak euskaraz eta Mari ...

Gehiago irakurri...


Donostiako Danborradaren burrunba Cordobako mendixketan hedatu zen ‘Todo el Mundo en Alta Gracia’ jaialdia tarteko

2019/02/08

Villa Mariako danbor jotzaileak 2019ko 'Todo el mundo en Alta Gracia' Jaialdian, Argentinako Alta Gracia hirian Euskal musika eta dantza ikuskizuna Cordoba probintzia beretik, baina Villa Maria hiritik Alta Graciara bidaiaturiko Euzko Etxeko dantzari eta jotzaileen esku egon zen. ‘Mundu guztia Alta Gracian' (‘Todo el Mundo en Alta Gracia’) izeneko jaialdiaren lehenengo egunean euskal ordezkariek desfile eta inaugurazio ekitaldian hartu zuten parte ikurrina eskuan eta euskal ...

Gehiago irakurri...


Denak Bat Euskal Etxeko banderadunek ikurrina eraman zuten Cañuelas hiriaren 197. urteurreneko ekitaldietan

2019/02/08

Denak Bat-eko banderak Cañuelas hiriaren 197. urteurrenean Buenos Aires probintziako Cañuelas hiriak urtarrilaren 22an ospatu berri du bere 197. urtebetetzea. Ekitaldia Plaza Nagusian egin zen, udal agintariak –Gustavo Arrieta alkatea eta Marisa Fassi kabineteburua buru–, erakundeetako ordezkariak, kolektibitateak eta herritarrak lagun, tartean hiriko Denak Bat euskal etxeko kide eta ordezkariak ere. Hainbat banderadun lekuko, lore ...

Gehiago irakurri...


New Yorkeko Eusko Etxeak bazkidetzera deitu ditu hiriko euskaldunak: datorren igandean dauka hurrengo bilera

2019/02/08

New Yorkeko Eusko Etxearen aitzina Eckford kalean (arg. EuskalKultura.com) New Yorkeko Eusko Etxeak elkarteko bazkide egiteko deia egin die hirian eta inguruan bizi diren euskaldunei eta euskaldunen lagunei; eta baita ere bertan bizi ez badira ere munduan erreferentzia den hiri honetan Eusko Etxeak garatzen dituen ekimenak sostengatu nahi dituzten Euskal Herriko eta munduko euskaldunei eta euskaldunen lagunei ere. Bere hurrengo bilera datorren igandean egingo du Eusko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia