euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gure Ametza Euskal Etxeak eta Rio Cuartoko Unibertsitateak Lankidetza Esparru-Hitzarmena berritu eta hedatu dute

2017/10/16

Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxearen sarrera

Hasierako Akordioak urte batzuk baditu ere, aurten berritu duten agirian helburu berriak adostu dituzte Euskal Etxeak eta Unibertsitateak. Hitzarmen berriaren baitan Rio Cuartoko Unibertsitate Nazionalak antolatuko dituen hainbat tailerren egoitza izango da Euskal Etxea eta, aldi beran, Euskal Etxeak bere kultur eskaintza Unibertsitatera garatu ahal izango du. Berri honekin batera, elkartearen 23. urteurrenean, Picassoren Guernicaren erreprodukzio bat inauguratuko dutela jakinarazten digute Gure Ametza-tik.

Gehiago irakurri...


Mariana Dominék "bidaia pertsonalizatuak" iragartzen ditu Argentinatik Euskal Herrira: hurrengoa, 2018ko abuztuan

2017/10/16

Argentinako bidaiariak 2017ko Bilboko Jaietan

Joan direnek aurtengo abuztukoa ere “esperientzia paregabea” izan dela baitetsi dute eta hori dela eta 2018koa hasia da antolatzen Mariana Dominé Irigoyen. Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-eko erreferenteak datorren bidaia 2018ko abuztuan izango dela baieztatu digu, txartelak, ostatua, bazkariak eta bisita gidatuak prezioaren barne. Interesatuek zabalik daukate dagoeneko xehetasunak galdetzeko epea eta izena emateko aukera ere ireki berria da.

Gehiago irakurri...


Gonbidapena Diasporako euskara ikasleei ‘Euskaraz beti aurrera’ ipuin eta bideo lehiaketan parte hartzeko

2017/10/13

Lehiaketaren afixa

Buenos Airesko Eusketxe-Euskal Kultur Etxeak antolatuta, lehiaketak maila guztietako euskara ikasleei dago zuzenduta eta bi kategoria ditu: Ipuin laburrak eta Bideoak. Lanak bidaltzeko epea urriaren 31an bukatuko da eta sariak –euskarazko liburu eta diplomak– Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunean banatuko ditu Buenos Aires hiriburuko euskal elkarte honek.

Gehiago irakurri...


Coronel Pringlesko Eusko Alaia abesbatza, euskal koru bakarra izan zen ‘Coraliada’ Koru Topaketan

2017/10/13

Coronel Pringlesko Eusko Alaia abesbatza

Eusko Biltzar Euskal Etxean sortutako Eusko Alaia abesbatzak errepertorio elebiduna du, estilo askotako abestiek osatuta. Ana Sassonik zuzenduta, bigarren aldiz bertaratu zen taldea Necocheara bertan beste hamar bat abesbatzekin batera ‘Coraliada’ kantaldian parte hartzera. Berri honekin batera, Inmigrantearen Eguneko ekintzei berri ere helarazi digute Coronel Pringleseko Euskal Etxeko lagunek: Lucia Angladette, euskal etxeko hautagaia, lehenengo printzesa hautatu zuten epaileek.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsua, Madrilen bertako Euskal Etxeak antolatutako Euskal Jaia, 'Aurrestxotis'aren estreinaldia eta guzti

2017/10/12

Mikroa eskuetan, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, alboan Madrilgo Euskal Etxeko Errukiñe Olaziregi eta Julio Elejalde dituela

"Arrakasta handi"tzat jo dute joan den larunbatean Madrilgo Retiro Parkean egindako Euskal Jaia 2017. Madrilgo Euskal Etxeak, bildu zen jende kopurua azpimarratu du, "goiz eta arratsalde ederki pasatu zuena, estropada polit batekin Retiroko urmaelean, Iparraldeko Pauline eta Juliette neska bikotearen kantaldi hunkigarriarekin, 'Pongamos que hablo de Madrid' kantua Euskal Etxeari eskainitako hitzekin abestuz, Madrilgo Euskal Orfeoiarekin eta Briganthya folk taldearekin, gure dantzariak lagun jaiari amaiera ipiniz".

Gehiago irakurri...


Bere 18. urteurrena ospatzeko, musika eta dantza emanaldia eskaini zuen Hiru Erreka Euskal Etxeak bertako Euskal Plazan

2017/10/12

Euskal Dantzak Euskal Plazan Hiru Errekaren 18. urteurrenean

Egun osoko programa garatu zuen Tres Arroyoseko Euskal Etxeak bere 18. urtebetetzea ospatzeko, bi zatitan banatuta. Goizean, inauguratu berria den Euskal Enparantza izan zen ekitaldiaren egoitza. Gauean, berriz, Euskal Etxearen egoitzan bildu ziren etxeko kide eta lagunak afaltzeko eta elkartearen zein elkarren alde topa egiteko. Artikulu honetan, ikus testuaren ondoan argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Ostiralean egingo dira Boiseko Katedralean urriaren 6an hil zen Grace Mainvilen aldeko elizkizunak

2017/10/11

Joan den asteko ostiralean hil zen, Eagle-ko (Idaho) bere etxean Grace Mainvil, duela bizpahiru urte, eritasun gaizto bat detektatuta kargua utzi zuen arte NABOko diruzaina ia 30 urtez eta oso emakume ezagun eta maitatua zena Ipar Ameriketako euskaldunen artean. Gracek gure komunitateko onena pertsonifikatu izan du urteotan, baloretan, dedikazioan, besterenkoi izaten, zintzotasunean, eskuzabaltasunean, eraginkortasunean eta beste hainbat kualitatetan, ahaztu gabe beti ezpainetan zeukan irria, bere jarrera ireki eta zerbitzu izpirituaren adierazgarri.

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Union Vasca, 32 urtez jarraian hiriko Nekazaritza Elkarteko Erakusketan partaide

2017/10/11

'El Quincho de los Vascos' Bahia Blancako Nekazaritza Elkartean

Buenos Aires probintziako euskal etxe zahar eta aktiboenetako bat da Bahia Blancakoa. Azken aste hauetan bere betiko ekintzak –dantzak, euskara, kirola...– garatzeaz gain, Uzturre Munduan euskal elkarteko ordezkariekin batera dantza eta musika tailerrak antolatuditu. Bere egoitzatik kanpo ere aritzen da euskal etxea. Hiriko Nekazaritza Elkarteko Erakusketan ‘Quincho de los Vascos’ izenekoa muntatu du aurten ere, hogeita hamabi urteko ohiturari eutsiz.

Gehiago irakurri...


Hitzaldi sorta ematen ari da Euskal Herria eta bere diasporaz Joseba Etxarri Japonian: bihar Eneko Tokyo jatetxean mintzatuko da

2017/10/10

Sho Hagio irakasle japoniar euskalduna joan den larunbatean Osakako Asahi Cultural Center-eko hitzaldian, EuskalKultura.com eta Joseba Etxarri aurkezten

Japonian dabil egun hauetan Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendaria, hitzaldi sorta bat ematen zenbait forotan. Bihar asteazkena, Eneko Atxa sukaldariak irailean Tokion zabaldu berria duen Eneko Tokyo jatetxean mintzatuko da, Asahi Cultural Center-ek antolatutako ekitaldi batean. Etzi, berriz, University for Foreign Studies unibertsitateko bi talderen aurrean jardungo du. Aurreko egunetan, Tokioko Euskal Etxean eta Osakako Asahi Cultur Center-en aritu da EuskalKultura.com-eko zuzendaria.

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal etxeetako 300 txikik hartu zuten parte Llavallolen FEVAren Ume Topaketaren 20. edizioan

2017/10/10

Mila kilometro Topaketan parte hartzeko

12 urte arteko gaztetxoak ziren, eta eurekin batera hirurogei bat begirale eta ehun bat laguntzaile ere bildu zituen joan den larunbatean Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxeko ekitaldiak, Topaketaren 20. edizioa behar bezala ospatzeko. Egun osoan zehar neska-mutilek euskal kulturari lotutako hainbat joko eta proposamen garatu zituzten, ekitaldiaren helburua ondo asko betez, esan nahi baita euskal etxeetako txikienen arteko loturak sortu, indartu eta areagotuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia