euskal diaspora eta kultura

2018/06/14
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin diote joan den asteazkenean Paulita López González “gudako umeari”, eta bizi den Traparango erresidentzian bisitatu dute Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sánchez Roblesek. 1928an, 9 urte zituela SESBera erbestaratu zuten Paulina, aurten, 90 urte dauzkala etorri da bueltan Bizkaira, eta bertako zahar egoitza batean bizi da.
2018/06/14
Festaren 7. edizioa izango da aurtengoa eta urtero bezala Argentinar, Euskal eta Guarani herrietako kulturak batzea du helburu. Ekitaldia uztailaren 28an hasiko da eta 31era arte luzatuko, oraindik azken ikutuak ematen ari zaizkion programa oparoa tarteko. Eusko Etxeko lehendakari Olga Leiciagak azaldu duenez, “San Inazio jaiak esangura bikoitza du guretzat, santu euskalduna izateaz gain gure ...
2018/06/14
Aitor Alava buru duen Ekin Kultur Taldeak bere bosgarren tailerra eskaini du aurten Tandilgo Euskal Etxean. Hogeita hamar bat gaztek hartu zuten parte egun osoan luzatu zen ekitaldian, lagun arteko afari batekin bukatuta. Tailerrean eduki teoriko eta praktikoak eman ziren eta afalosteko ikuskizunean tailerrean ikasitakoak erakutsi zuten parte hartutako dantzariek.
2018/06/13
Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioa den FIVUk Montevideoko eta barnealdeko euskal etxeak gonbidatu zituen Giza Kate sinboliko bat osatzera. Barnealdeko instituzioei dagokienez, argazkiak bidali zituzten ekimenean parte hartzeko. Montevideon bertan bi hitzordu proposatu zituen Federazioak: Katea, Haize Hegoa-ko instalazioetan osatu zen. Montevideoko kostaldean, berriz, irudi batzuk grabatu ziren Gure Esku ...
2018/06/13
Buenos Aires probintziako Cañuelas hiriko euskal argentinarrek ekainaren 9an egin zuten bat Gure Esku Dago dinamikak deitutako Giza Katearekin. Euskal Etxeko lehendakari Veronica Zulaicak azaldu dio EuskalKultura.com-i kontzientziazio handia egon dela Euskal Etxean Euskal Herrian gertatzen ari denari buruz. “Ostiraleko tailerretan Etxeko txikiei azaldu genien Giza Katea zer zen eta horren ...
2018/06/13
Ekainaren 8an osatu zuten euren Giza Katea Necocheako Euzko Etxeko lagunek. Instituzioko arlo guztietako kideak bildu ziren eta Etxeko saskibaloi estadioa bete zuten. hala adierazi digu euskal elkarteko lehendakari berria den Kiti Zubillagak. EuskalKultura.com-i egin dizkion hitzetan azaldu duenez, “Euskal Etxeko familia guztiei azaldu genien Gure Esku Dago eta Giza Katea zer diren eta oso ...
2018/06/12
2018/06/12
"Euskal Herria: migrazio handien lurraldea" izeneko proiektua abiatu da joan den asteko asteartean Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaritzaren eskutik. Lehenengo saioa Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean egin da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleen artean. Irekiaren bidez eskuratu dugun erreferentzia da honakoa.
2018/06/12
Bere lehen Mintzodromoa eta zazpigarren Triki-poteoa egin ditu asteburuan Buenos Airesen bertako Euskaltzaleak euskaltegiak, jende gazte ugari lagun. Mintzodromoan, bertako ikasle eta irakasleek ez ezik, La Plata eta Necocheakoek ere hartu zuten parte. Triki-poteora lagun gehiago gehitu ziren, tartean Laurak Bat-eko musikari eta dantzariak eta Buenos Airesko Nafar Etxeko eta Cañuelasko Denak Bat-eko dantzariak ere. Argentinan dabilen EHko ikasle koadrila batek ere jarri zion bere ukitu berezia egunari.
2018/06/11
Urteroko Convention edo Biltzar Nagusia egin zuen NABO Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteen federazioak joan den ostiralean Nevadako Winnemuccan, bertako Euskaldunak Danak Bat anfitrioi. Bilkuran, besteak beste, eta estatutuek manatu bezala, erakundeko lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egin zituen. Iaz Wyoming-eko Buffalon hautatutako Boiseko Annie Gavica ez zen aurkezten berrautua izateko ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus