euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jennifer eta David Willis eta euren lau seme-alabak: AEBetatik Gipuzkoako Itsasora, «Jainkoak hala aukeratuta»

2017/10/31

Gipuzkoako Itsason bizi den Willis familia estatubatuarra (arg. Goiberri)

Jennifer eta David Willis New Yorken jaiotakoak dira. Ameriketako Estatu Batuetan, baina, ez da batere ohikoa jaioterrian bizitzen geratzea . Elkarrekin 20 urte inguru egin dituzte Ipar Karolinako gazteentzako kanpaleku batean lanean. Jenniferrek musika ikasketak ditu eta David artzain ebanjelikoa da.  Aurreko urteko San Joan egunaren  bueltan iritsi ziren Euskal Herrira; David Beasaingo eliza ebanjelikoan lan egitera zetorren. Goiberri aldizkariak argitara emaniko idazlana.

Gehiago irakurri...


Hiru egun geratzen dira Bartzelonako euskal ekimenei lagundu ahal izateko: sostengua eskatu du Euskal Etxeak

2017/10/30

Euskal Herria Sonari laguntzeko kanpaina hasi du Bartzelonako Euskal Etxeak: azken egunak lagundu ahal izateko

Bartzelonako Udalak 3.300 euroko isuna ipini dizkio EH Sona dela-eta hiriko Euskal Etxeari, eta honentzat ezustean jasotako neurri hau zulo handia bat da bere kontuetan, erakundearen lan eta ekimen osoa baldintza dezakeen zuloa. Egoera gainditzeko, eta diru hori ez daukanez, herritarrengana jo du Euskal Etxeak, elkartasun eske. Hiru egun falta dira dirua biltzeko finkatutako epea bukatzeko eta %69 bildu du, 2085 euro. Datozen 3 egunetan, 1.000 bildu beharko lituzke. Ez da hainbeste, lagun askoren artean partekatzen bada. Laguntzeko prest?

Gehiago irakurri...


Urkullu Quebec-en: Lehendakaria euskal komunitatearekin bilduko da gaur arratsaldean Montrealen

2017/10/30

Urkullu lehendakaria Parisen duela bi urte, orduan Quebec-eko lehen ministro zen Phillippe Coullard-ekin (arg.Efe)

Gaur astelehen goizean Erradikalizazioari aurrea hartzeko Zentroari goizeko bederatzietan egingo dion bisitarekin hasiko du Urkullu lehendakariak datozen bost egunetan Quebec-era egingo duen bidaia ofiziala. Hainbat alorreko buruzagi eta eragileekin biltzeaz gain, bertako euskal komunitateko kideekin eta hirian egoitza duen Euskaldunak Quebec Euskal Etxeko kide eta buruzagiekin bilduko da Lehendakaria, gaur bertan arratsaldeko seietan.

Gehiago irakurri...


Astelehenean emango dute ‘Elkarrekin-Together’ Boisen eta San Frantziskon; Argentinan, Euskal Astean estreinatuko da

2017/10/27

‘Elkarrekin-Together’ dokumentalaren afixa

Irailean Donostiako Zinemaldian estreinatutako dokumentala datorren astelehenean iritsiko da Boise eta San Frantziskora, AEBetan, bertako euskal etxeetan egingo diren saioak medio. Argentinan, bestalde, azaroaren 11an eskainiko da, San Nicolasen, Gure Esku Dago mugimenduaren erreferente Angel Oiarbideren eskutik, 2017ko Euskal Aste Nazionaleko ‘Gizakiak, herriak, eskubideak’ bilerako parte, ondoren ibilbidea hasteko herrialde osoko hainbat euskal elkartetan, Zine Ibiltaria ekimena tarteko.

 

Gehiago irakurri...


Josu Okiñenak bira hasiko du etzi Argentina, Uruguai eta AEBetara euskal musikarien obra ezezagunak joz

2017/10/26

Josu Okiñena pianojole donostiarra Aita Donostiak Donostia erdigunean daukan irudiaren ondoan (arg. Michelena-DV)

Musikari eta ikertzaile donostiarrak pianorako 25 doinu biltzen dituen "Xuxurlak' CDa aurkeztuko du zenbait herrialdetan. Okiñenak larunbat eta igande hauetan abiatuko du Buenos Airesen --hurrenez hurren Maimonides unibertsitatean eta La Usina del Arten-- ondoren besteak beste Tucuman, San Juan, Uruguaiko Punta del Este eta AEBetako Reno, Miami eta Chicagoraino eramango duen tour-a. Itziar Altunak El Diario Vascon sinatzen duen artikulua laburbildu dugu hona.

Gehiago irakurri...


500 lagun bildu ditu Trenque Lauquengo 2017ko Urdaiazpiko Jaiak, tartean obren erakusle, Miguel Etxebarria margolaria

2017/10/26

Euskal Sustraiak Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko lagun batzuk Urdaiazpikoaren Jaian

Eta ez da margolariaren partaidetza hori batere kointzidentzia izan. Izan ere, jakindakoan San Nicolaseko Euskal Aste Nazionalera etorri behar zuela, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko lagunak kontaktuan jarri ziren pintorearekin, bera izan baitzen Baionako 2016ko Urdaiazpiko Jaiko (Xingar Besta) pintore ofiziala. Festan parte hartzeaz gain, bi eguneko erakusketa egin zuen bertan artistak.

Gehiago irakurri...


EHAA buletinak gaur argitaratu du egoera larrian dauden kanpoko euskaldunentzako 2017 laguntza Deialdia

2017/10/25

Gaurko, urriaren 25eko, buletin ofizialak eman du argitara 2017ko egoera larriko dirulaguntzen deialdia

EHAA-BOPV buletin ofizialak gaurko, urriaren 25eko dataz eman du argitara kanpoan diren euskal gizataldeetako parte diren pertsonen premia larriko egoerei eta laguntza-beharrei erantzuteko 2017ko laguntza deialdia. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bere atzoko bileran onartu zituen laguntza hauek 202,000 euroko zuzkidura izango dute eta bihartik aurrera eskatu ahal izango dira Euskal Etxeen bidez. Eskabideen azken eguna azaroaren 25a izango da.

Gehiago irakurri...


Urkullu Quebec-en izango da urriaren 30etik azaroaren 3ra, Lehendakari batek bertara egiten duen lehen bidaia ofizialean

2017/10/24

Iñigo Urkullu lehendakaria joan den maiatzean Kolonbiara egin zuen bisitako irudi batean (argazkia Irekia)

Iñigo Urkullu lehendakariak, Quebecera bidaiatuko du datorren astelehenetik aurrera, izaera ekonomikoa, instituzionala eta kulturala duen bidaia ofizialean. Lehendakariak Montreal, Quebec eta Ottawa hiriak bisitatuko ditu, eta harreman politikoak, historikoak eta kulturalak estutuko ditu. Urkulluk bilerak egingo ditu Quebeceko agintari eta erakundeekin, baita enpresa, hezkuntza eta kultura munduko ordezkariekin ere, eta bertako euskal kolektibitatearekin elkartuko da. 

Gehiago irakurri...


Esnatzen ari da San Pedroko Ongi Etorri Euskal Etxea eta parte hartzera deitzen ditu inguruko euskaldunak

2017/10/24

Monica Mindurry eta Cesar Arrondo San Pedroko Gizataldeen Jaialdian

Urte batzuk pasatu ditu Ongi Etorri Euskal Etxeak Gizataldeen Jaiaren deialdiari erantzun ezinik; aurten, ordea, eta erakundearen berpizteari ekiten ari zaizkion bitartean, euskal standa muntatu dute azkeneko partez Euskal Etxeko lagunek 2017ko edizioan. Gizataldeen Jaian, Cesar Arrondo irakasleak bat egin du sanpedrotarrekin eta Euskal Herriari buruzko hitzaldi baten emaile izan da. Berritzekotan ari den Euskal Etxeak deia zabaldu nahi die inguruko euskaldun eta euskal jatorrikoei ahaleginarekin bat egin eta partaide bilaka daitezen.

Gehiago irakurri...


Artikulua argitaratu dute Euskadin Aitor Alavaz: «Zaila da azaltzen nolatan atera ahal izan den Zuhatzatik tango irakasle bat!»

2017/10/23

Aitor Alava euskal dantza emankizun batean Llavallolgo Euskal Echea erakundean, Buenos Aires probintzian

Nork Argentinako euskal munduan, dantzarien esparruan dabilenik, ez du ezagutzen Aitor Alava. Hamahiru urte dira Zuhatza herriskako arabar honek Euskal Herri geografikoa utzi eta Argentinako Euskal Herrira aldatu zenetik. Izan ere, Argentinan baina euskal dantzez, euskal hitzorduz eta euskal giroan bizi da Aitor Alava. Bere kasuan, baina, euskal dantzetan batera, tangoan ere murgildu zen, eta tango irakasle titulua lortu zuen, geroago euskal-argentinat fusio lanak eginez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia