euskal diaspora eta kultura
2017/12/05
Lagunarteko ospakizuna Montevideoko Euskaro Euskal Etxearen egoitzan egin zen eta egokiera polita izan zen bi hamarkada hauetan Federazioak lortutakoak gogora ekartzeko. Bertan zeuden, besteak beste, Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, Argentina-Mercosur-erako ordezkari Sara Pagola, eta federazioko bazkide diren euskal etxeetako lagunak. Euren aurrean, euskal kultura eta euskararekiko engaiamendua berritu zuen Federazioak.
2017/12/04
Gernikako Bondardaketari buruzko erakusketa bat inaugurako da gaur arratsaldean Uruguaiko Ordezkarien Ganberan, Gernikako Bakearen Museoak prestatua, Ganberako Lehendakaritza eta Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxearen babespean. Segidan, sarraskiaren 80. urteurreneko urtean gauden honetan, hitzaldia emango du Xabier Irujo historialariak. Asteburuan, berriz, euskal ekitaldiak Saltora doaz. Bertan, Euskal Festa antolatu du Saltoko Euskaldunen Taldeak eta programa bat, nazioko eta nazioarteko euskal etxeen bilerak tarteko.
2017/12/04
2017ko Euskal Argentinar Aste Nazionala joana den arren jaiari lotutako istorio eta pasadizoek –eta ohar eta agurrek– segitzen dute iristen gure erredakziora. Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxetik idatzi digute, publikoki eskerrak emateko Tuterako dantza irakasle Juan Sainz-i. Berari esker eta internetez harremanduz lortu zuten materiala eta informazioa, eta trukatu dituzte entsaioetako bideoak, Euskal Asteko Dantza Gaualdian Tuterako La Revoltosa dantzatzeko.
2017/12/03
William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak bereganatu du 2017ko ENE Saria, errekonozimenduaren antolatzaile den Eusko Ikaskuntzak adierazi duenez, Saria gainera 50 urte betetzen ari den urtean heldu zaio Nevada-Renoko Unibertsitateko parte den zentroari. "Biba gu eta gutarrak, zer ohorea gure 50. urteburuan, mila esker bero bat deneri", idatzi zuen Facebook-en berria jakindakoan Kate Camino zentroko bulegoko korrdinatzaileak.
2017/12/03
Auzolanaren beharra euskararen erabilera normaldu dadin eta egun bakarreko ospakizunetatik haratago urteko 365 egunetan zehar egunero partekatu beharreko jarrera izan dadin, bi ideia hauek munduan zehar 2017ko ENE Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta banatu eta irakurritako mezuak aldarrikatutako kontzeptuak dira. "Euskara auzolan. Euskarak lankide nahi eta behar gaitu, urtean 365 egunez" izenburupean, hauxe da aurten plazaratutako mezuaren testu osoa.
2017/12/01
Igandean, abenduaren 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dute euskaldunek, Euskal Herrian eta Diasporan. Hego Amerikan, udaren atarian egonik, ikasturtearen bukaera iristen ari da --hemen ikasturteak urte naturalarekin amaiten dira-- eta ondorioz, ENErekin batera, ikasturte eta urte amaiera ere ospatuko dute euskara ikasle eta irakasleek. Segidan, datozen egunotan egingo diren ekintzetako batzuk. Zure euskal etxearena agertzen ez bada, bidal iezaguzu agendan sartu ahal izan dezagun.
2017/11/30
‘Siembra y cosechas’ eta ‘Cruzando alambradas y abriendo tranqueras’ dira bi liburuon izenburuak. Bertan, Saladillo jaioterrian (Buenos Aires probintzian) zein gaur egun bizileku duen Corpus Christi herrian (Argentinako Misiones probintzian) bizi izandako hainbat pasadizo kontatzen ditu Olga Leiciagak. Oroitzapen horietan euskal jatorriaren eragina ere nabarmentzen du Saladilloko eta Corpus Christiko euskal etxeen sortzaileetako bat izan zen Leiciagak.
2017/11/29
Euskal immigranteek bertara ekarri zuten ondare euskalduna berreskuratzearren lanean hasia da Uruguaiko Florida hiri eta departamentuan 'Vasconia Florida' elkarte berria eta gaur osteguna ekitaldia antolatu du Floridako Gernikako Arbolaren Plazatxoan, bertan plaka ipintzeko bonbardaketaren 80. urteurrena dela-eta, eta hitzaldia segidan, Xabier Irujo historialariaren eskutik, guztia bertako euskal "izpiritu eta arima" landu eta eguneratzeko xedez.
2017/11/29
Astelehenean inauguratu zen ‘Vascos de allá. Vascos de acá’ (Hango euskaldunak. Hemengo euskaldunak) erakusketa Argentinako hiriburuan eta ostiralera arte ikusi ahal izango da Buenos Aires Hiriko Jauregi Legegileko Ohorezko Hall-ean. "Kultur intereseko ekimena" izendatu duten proposamen honek erakustaldi honekin esango dio ‘agur’ Argentinari, zenbait tokitan jendaurretua izan ondoren, besteak beste San Nicolasen, 2017ko Euskal Aste Nazionaleko egitarauko parte.
2017/11/28
Euskara irakasleak trebatzeko ikastaro trinkoa 2018ko urtarrilaren 13tik 20ra (Hego Amerikako udan) izango da FEVA eta Chacabuco hiriko Guillermo Larregui Euskal Etxea antolatzaile. Argentina, Txile eta Uruguaiko ikasle-irakasleek hartuko dute parte kurtsoan, begirada ipinita, besteak beste, 2019an Argentinan egingo diren HABEko azterketa probak prestatzen jarraitzean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus