euskal diaspora eta kultura
2017/12/12
Gaztetan Buenos Airesko Lagun Onak Abesbatzako kide izan zen ‘Josetxu’ Larzabal, berriro ere hasi da euskaraz abesten, orain Posadas-en, Misiones probintzian, ‘Canto Abierto’ izeneko ahots boskoteko buru gisa. Larzabal harremanetan jarria da dagoeneko Posadasko 'Euskal Jatorri' Euskal Etxeko lagunekin, eta boskoteak kontzertua eskaini zien, euskal kantuak. Giroa bero bero dago, eta kantariak eta euskal elkarteak ez dute batere baztertzen Euskal Etxeko Abesbatza sortzeko ideia.
2017/12/11
Nork ez du ezagutzen AEBetan, Kalifornia eta Mendebaldeko estatuetan bereziki, "Basque" saltsa, haragia eta arraina erretzeko saltsa arrakastatsua? Saltsa, Maderan egoitza zuen "Basque Company" delakoak ekoizten zuen, Raymond edo Ramon Ylarregui emigrante nafarrak sortutako enpresak, 2015ean saldua. Ramon-en heriotzaren berria iritsi zaigu orain. Bere aldeko errosarioa gaur astelehena egingo da arratsaldeko 6etan Maderako Farewell Funeral Chapel-en; elizkizuna, berriz, bihar asteartea, goizeko 10etan, Shrine of St. Therese elizan, Fresnon.
2017/12/11
Urtero bezala Azokako bost egunak di-da batean joan dira eta konturatu orduko ateak itxi ditu dagoeneko kultur hitzordu honen 52. edizioak. Diasporaren presentziak protagonista berezi bat izan du aurten, lehenengoz standa ipini baitu Basque Global Network ekimenak, munduko euskal komunitatea harremantzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren proposamenak. Diasporatik etorriak ikusi ditugunen artean, Nevada-Reno Unibertsitatetik, Xabier Irujo historialaria, bere azken liburuaren aleak sinatzen.
2017/12/11
Euskal Herrian, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an ospatu zen. Euskararen aldeko jai hau gero eta nazioartekoagoa da, munduko bazter askotan egiten baitira ekitaldiak. Izan ere, euskararen hotsak Rio de la Platara eta Andeetara ere iritsi dira bertan hizkuntza ikasten eta irakasten duten lagunei esker. Bertan, abenduaren 3an hasita hilaren 17raino luzatuko dira ospakizunak, ekitaldi berean urte amaiera ere ospatuko duten hainbat euskal elkartetan.
2017/12/08
Durangoko 2017ko Azokarako dantzazaleen erosketa zerrenda osatu dute Dantzan.eus-eko lagunek, informazioa baliatu nahi duten dantzazaleen lagungarri. Gure irakurleentzat ere baliagarri izan zitekeelakoan, artikulua eta zerrenda bera hona ekarri dugu. Durangora joan behar baduzu, hementxe daukazu, erosketen gidari. Eta joaterik ez baduzu, hona seguruenik internetez edo bestela ere lortu ditzakezun izenburu eta emaitzen zerrenda.
2017/12/08
Bertan da larunbata, eta heldua da beraz, Iparraldetik deituta, Pariseko kaleak ibiliko dituen manifestaldiaren eguna. Adostasun aski zabal batez, Pariseko Kontseiluaren aho batezko bozkaz, ehun bat pertsonalitateren sostenguz eta Iparraldeko ideologia molde askotako mila hautetsiren atxikimenduz, kale-agerpena Bakearen aldeko Artisauak elkarteak deitu du, Frantziako kaleetan sakabanatuta dauden euskal presoen hurbiltzea eta euren egoeraren nornaltzea galdeginez. Milaka jende espero dira, gehienak Euskal Herritik etorriak. Pariseko Euskal Etxeak, bi txanda afari zerbutzatuko ditu eta erromeria ere antolatu du gauean.
2017/12/07
Partaidetza bikoitza izan du aurten Pergaminoko Euskal Etxeak hiriko Udalak antolatutako 'Museoen Gaua' ekitaldian. Bonbardaketaren 80. urteurrenaren urtean, Gernikak jasotako erasoa irudikatzen duen erakusketa inauguratu zuen Lagun Onak-ek bertako Udal Museoan. Ekitaldi berean, euskal dantzak eta danborrada eskaini zituzten Euskal Etxeko lagunek INTAko Esperimentu Laborategian antolatutako bisita gidatuan.
2017/12/06
Kalifornia da Estatu Batuetan euskal etxe gehien eta euskal gizatalde handiena duen estatua. Urtero, maiatzean hasita eta urrira arte, euskal etxe eta komunitate horietako bakoitzak bere piknik edo euskal festa egiten du. 2017ko uda joana den momentu honetan, aurtengo azken txanpa honen kronika bidali digu Kaliforniatik Martin Etxamendi ezterenzubiarrak, berak ezin hobekiago menperatzen duen baxenabarrera garbi eta jantzian. Baionako Herrria astekariarekin partekatzen dugun testua.
2017/12/06
Gero eta arrakastatsuagoa da San Miguel hiri argentinarrak antolatzen duen ‘Liburu Gaua’ ekitaldia. Aurten, 20.000 lagun baino gehiagok bisitatu zuten erakustaldia, mota askotako standek eta kultur proposamenek erakarrita. Urtero bezala, aurten ere hartu du parte ekimenean herriko Askatasunaren Bidea Elkarteak eta partaidetzaren oso balantze ona eginez gainera. Lagun anitz hurbildu zen euskal txokora Elkartea ezagutu eta bat egiteko asmoz.
2017/12/05
Hainbatetan eta hainbat urtez Mundu Kongresuetan eta euskal etxeen arteko bileretan aipatutako gaia, badirudi mugitzen hasia dela. Izan ere kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk galdera bat plazaratu du, euren iritzi idatzia eskatuz euskal etxeei. euskal komunitateetako kideei eta gai honi buruz proposamen arrazoitua egin nahi duten guztiei. Lehenengo pauso hau beraz, datari dagokio. Proposamenik baduzu, orain duzu aukera. Abenduaren 31era arte zabalik da epea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus