euskal diaspora eta kultura

2018/07/19
Kuarzo ekoiztetxeak luzatzen duen proposamena Buenos Airesen bizi diren eta amateur gisa euskal sukaldaritzan moldatzen diren familiei dago zuzenduta. ‘Masterchef’ realityaren antza izango duen telebista saio berri honek sei familia izango ditu lehiakide, euretako bakoitza jatorri edo gizatalde bateko ordezkari eta euren gizatalde horretako plater tipikoen prestatzaile. Izen handiko ...
2018/07/18
‘Pichichi’ saria Espainiako Marca kirol egunkariak Espainiako futbol ligako lehen mailan golik gehien sartzen dituen futbolariari urtero ematen dion saria da. Saria izateaz gain, edozein lehiaketatako goleatzaile nagusiari ere esaten zaio ‘pichichi’ edo ‘pitxitxi’. Baina ba al zenekin ‘Pichichi’ Bilboko Athletic-en aritu zen Rafael Moreno Aranzadiren izengoitia zela? Badakizu zein den ‘pichichi’ gehiago irabazi dituen futbolaria? Edo nork jaso duen aurten sari hori? Gaurko honetan, ‘Pichichi’-ren historia.
2018/07/18
Bixente Junca beskoiztarrak (Beskoitze, Lapurdi) eta Xanti Legarto aihertarrak (Aiherra, Nafarroa Beherea) osatzen dute ‘Zortzi’ bikotea. Ipar eta Hego Euskal Herrietan kantatu ohiko kantak euren errepertoriora bildu eta euren ikutua ipini diete belaunaldi zahar zein gaztearengana iristeko asmoz. Taldearen izenari dagokionez, honela azaltzen dute: “Zortzi izena aukeratu dugu, Euskal ...
2018/07/17
Ostiralean iritsi ziren Necocheara 2018ko ‘Hator Hona’ko Euskal Herriko partaide diren Garaitz Velez Juaristi, Unai Izagirre Etxeberria eta Lierni Kamio Rodriguez. Ongietorrian ‘Aurresku’a dantzatu zieten Euzko Etxeko bi neskek eta horren ostean elkarrekin afaldu zuten euskal etxean. Afalostean eta jasotako harrera eskertzeko, bertso batzuk bota zizkien etxekoei Unai Izagirrek.
2018/07/17
Festa handia egin zuten Buenos Aires probintziako Saladilloko Itxaropen-eko lagunek euren euskal etxearen 20. urtebetetzea ospatzeko. 90 bat gonbidatuk hartu zuten parte etxekoek prestatutako afarian, tartean Cañuelasko Denak Bat eta Loretako Euskaldunak-eko lagunek, Itxaropen-eko lehendakari ohiek eta Saladilloko Jose Luis Salomon alkateak.
2018/07/16
Asteburuan Euskal Etxeko kide eta lagunentzako inaugurazioa egin ondoren, euskal jatetxe berriak gaur bertan irekiko dizkio ateak publiko orokorrari. ‘Amalur’ Laurak Bateko beheko solairuan dago eta proiektuaren arduraduna den Shanti Aboitiz chef-ak EuskalKultura.com-ekin hizketan azaldu duenez, bi aukera eskainiko ditu: barra, puntxoekin, bazkari edo afari azkarrak egiteko; eta jangela, otordu ...
2018/07/16
2015ean Gasteizen burututako Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarrean adostu zen legez, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak eta Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna-FEVAk Hego eta Ertamerikako Euskal Gizataldeen Eskualde-Bilkura egingo dute azaroaren 2an, Mar del Plata kostalde-hiri argentinarrean, 2018ko Euskal Aste Nazionalaren programa barruan. Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien artean, Iñigo Urkullu lehendakaria bera argentinaratuko da, bileran izateko.
2018/07/16
2018/07/16
Partaidetza eta ekarpena nahi du, ondoren garaiari dagozkion politika berriak diseinatu ahal izateko. Hala ondoriozta zitekeen joan den ostegun-ostiralean Azkoitiko Intsausti Jauregian --Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) egoitza historikoan alegia-- zenbait aditu eta hizlari partaide "Migrazio eta Mugikortasuna kanpoan den euskal komunitatean" izenpean bururatu zen ikastaroan. Euskal ...
2018/07/16
Analía Coria Esnaola euskal argentinarrak jaurti zuen larunbatean Txupinazoa Iturmendiko festetan. Nafarroako Sakanan dagoen 400 biztanleko herria da Iturmendi eta bertako Gaztetxeko gazteek ospakizunak ostiralean hasi bazituzten ere, hastapen ofiziala larunbatean egin da, Analía Coria Esnaolak etxafuegoa biztuta. "Euskal diasporaren adibidea da", adierazi du herriko alkate Bittoriano ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus