euskal diaspora eta kultura

2018/07/23
2018/07/23
Grafittiak agertu dira Kolonbiako Medellinen, bertako El Pobladoko San Jose Elizan, XVII. mendean hiria fundatu zutenen izenak aipatzen dituen plakaren eta elizako zenbait hormaren gainean. Ekitaldiak bigarren parte bat ere izan du sare sozialetan, batzuk graffitiak kritikatu dituzten bitartean, beste batzuk graffitiok artea direla esan baitute. Zenbait irain eta hitz zatarrekin batera, esan direnen ...
2018/07/23
"Urtero Txoko Onaren karrokanpoek parte hartzen dute Owyhee Konderriko Azoka eta Rodeoko Kabalkadan (Owyhee County Fair and Rodeo-ko desfilean), Idahon, baina aurten Txoko Ona Euskal Etxeak gonbidatu nahi zaitu, zu eta zure familia ere partaide izan zaitezen. Ardikanpoaren inguruan oinez joan zaitezke, esaterako ikurrina eskuetan eramanez, euskal musika joz edo, jakina, ikusleei goxokiak ...
2018/07/23
‘Mate ontziaren zuloa ia bezain zaharra den errezeta’ izenburua daraman tutorial moduko laburmetraia hau duela bi urte Argentinan bizi den Fernanda Sanjurjo Olavarria ikus-entzunezko egile uruguaitarraren proiektua da. Matea bezain riodelaplatatarra, askotan azaldu behar izan die Fernandak lagun atzerritarrei edari tradizional hau zer den. Hori izan zen laburmetraia sortzeko abiapuntua.
2018/07/23
Pedro Arana Urionabarrenetxea euskal-argentinarra, bere emazte Gabriela eta bi seme-alaba Maite eta Asier atzera joanak dira Neuquen-era, Patagoniara, eta beste 11 hilabete itxaron beharko dute Durangora itzultzeko, Pedroren gurasoak 1954an Buenos Airesera emigratzeko atzean utzi zuten herrira bueltatzeko. Tarte horretan, Pedroren Euskal Herriarekiko eta Durangorekiko herrimin eta oroitzapena, Neuquen-en ...
2018/07/20
Urte hasieran pasatu zen munduko euskal etxeetan euskara irakatsi eta irakasleak formatzeko 'Euskara Munduan' programa HABEren eskuetatik Etxepare Euskal Institutura, baina Europako udaostean hasiko den 2018-2019 ikasturtea lehenengoa izango da osorik eta erabat Etxeparek kudeatuko duena. Hau eta beste hainbat gai jorratu ditu Etxepareren Patronatuak joan den asteazkenean Gasteizen, Lehendakaritzan egindako blkuran, Urkullu lehendakaria buru.
2018/07/20
Inaugurazio zeremonia San Fermin ospatzeko antolatutako bazkarian egin zuen Euskal Etxeak, uztailaren 8an. Hiriburuetako izenekin batera elkarteko erreferente diren hiru lagunaren izenekin ere bataiatu zituen Euskarok bere hiru gela hauek.
2018/07/20
Deialdia Argentina eta Euskal Herriko gidoigile, zuzendari eta ekoizleei dago zuzenduta. Elkar-Sorkuntza Laborategiaren baitan plataforma birtual batean lan egin ahal izango dute hautatutako egileek, beti ere Euskadi eta Misionesko adituen ardurapean. Proiektuan parte hartu nahi dutenek Eiken Klusterrarekin (Eiken) edo IAAvIM-Misiones probintziako ikus-entzunezko Institutuarekin (IAAvIM) jarri behar dira kontaktuan. ...
2018/07/20
Uztailaren 10etik 14ra ikusi ahal izan zuten tresarroyostarrek "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa Hiru Erreka Euskal Etxearen areto nagusian. Lagun ugari bertaratu ziren Euskal Etxera gaztelaniaz eta euskaraz dauden 20 panelak ikustera eta apirilaren 26an Gernikan gertatutakoan sakontzera. Euskal Etxetik jakinarazi digutenez, inguruko eskolek bereziki gomendatu zieten euren ikasle eta ...
2018/07/19
Bolondresak oinarrizko osagai izango dira urriaren 14tik 20ra jokatuko diren Bartzelona 2018 Pilota Mundu-Txapelketetan eta karia horretara antolatzaileek deialdia luzatu dute, lagundu eta partaide izan nahi duten guztiek izena eman dezaten eta talde antolatzailera bil daitezen. Ehundik gorako jende kopurua behar da txapelketak egoki aitzinarazi ahal izateko, hainbat postutan: "jende entusiasmodunak ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus