euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Harkaitz Cano euskal idazleak Indiako Hyderabad hiriko Literatura Jaialdian hartuko du parte asteburu honetan

2018/01/25

Hyderabad-eko Literatur Jaialdiaren iazko edizioko irudia

Harkaitz Cano euskal idazlea Indian izango da asteburu honetan, Hyderabad hirian burutzen den literatura jaialdiaren baitan hainbat ekintzatan parte hartzen. Hyderabad Hiriko Literatura Jaialdia (HLF) urtero antolatzen den diziplina eta hizkuntza anitzeko ekitaldia da, sormena ospatzeko jaioa. Bertako zein atzerriko idazle, artista, akademiko zein editoreak biltzen ditu urtero.

Gehiago irakurri...


Boiseko Hiriak, Blasque Block-en, Anduiza frontoi atzean dagoen Euskal Murala ordezkatzea erabaki du

2018/01/24

Boiseko Basque Block-eko Euskal Murala, atzean Anduiza hotel ohiaren pilota plaza estalia duela (arg. Boiseartsandhistory.org)

Bertako euskaldunen pasadizo eta irudiak islatzen ditu, eta Boise hiriaren erdian dago kokatua, Basque Block-en, Anduiza frontoiaren eraikinaren kanpoaldeko horman, Gernika Tabernaren eta ondoko bankuaren aparkalekuan. Joan den asteartean, Boiseko Udal Kontseiluak "Basque Mural" (euskal murala) delakoa ordezkatzea erabaki du, margolana hondatzen ari zela-eta, eta hormirudiaren bertsio berri bat enkargatzea aurrekoa egin zuten artista berberei.

Gehiago irakurri...


"Euskal Sukaldaritza Jaialdia" aste honetan Bogotán, Felipe Arizabaleta eta Josu Salvatierra sukaldariekin

2018/01/24

Kolonbiako gastronomiazaleek eta euskal sukaldaritza maite dutenek aukera berri bat izango dute Bogotán aste honetan, urtarrilaren 24tik 27ra "Euskal Sukaldaritza Jaialdia" (sic, honela, euskaraz) delako elkarretaratzea antolau baitu hiriko Bruto jatetxean, bertako sukaldari eta buru den Felipe Arizabaleta sukaldari kolonbiarrak eta honek Europatik gonbidatu duen Josu Salvatierra euskal sukaldariak.

Gehiago irakurri...


Koreako Busan-en ekingo dio aste honetan Berri Txarrak-ek Infrasoinuak CDa aurkezteko 2018ko mundu tourrari

2018/01/23

Berri Txarrak-en "Infra Tour 2018" birako afixa

Ostiral honetan ekingo dio Berri Txarrak musika talde nafarrak "Infra Tour 2018" birari, Korea, Txina, Tailandia, Australia, Indonesia, Katalunia, Euskal Herria, Espainia, Irlanda, Ingalaterra, Eskozia eta beste herrialde batzuetan barrena. Bira, izan ere, ostiral honetan hasiko da, Koreako Busanen, bertako Someday aretoan, hortik aurrera abiada bizian segitzeko, gehienetan emanaldi bat egun bakoitzeko erritmo bizian.

Gehiago irakurri...


Eduardo Chillida Katedra: aurrera darrai Alemanian 2018ko programak, aurten Frankfurt-en eta Berlinen

2018/01/22

Ein Haus für Goethe 1986, Eduardo Chillida, Frankfurt (argazkia Jose Antonio Abad)

2013tik Frankfurteko "Johann Wolfgang Goethe Universität" Unibertsitatean burutzen den Eduardo Chillida Katedrak euskal arteari buruzko irakaskuntza espezializatua eta ikerketak sustatzea du helburu, eta urtez-urte aditu jakin bat gonbidatzen du bertako ikasleei euskal kulturaren inguruko edukia eskaintzeko. Aurtengo programa abian da jada eta Tobias Vogt Arte Garaikidearen Historia eta Teoriako irakasle bisitaria izango dute bertan.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak Diasporan egoeta larrian dauden pertsonentzako 2017ko dirulaguntzen onuradunak eman ditu argitara

2018/01/22

EHAA-BOPVren Ebazpena

Orotara 111 pertsonak jasoko dute laguntza, munduko 16 euskal etxe bitarteko, honako herrialdeetakoak: Argentina (15), Txile (19), Kuba (63), Erresuma Batua (1), Uruguai (1) eta Venezuela (12). "Atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko" programa honek 202.000 euro banatu ditu 2017an. EHAA buletin ofizialak ostiralean eman zuen argitara Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren Ebazpena.

Gehiago irakurri...


Guztia prest da Donostian eta Diasporan 2018ko Sansebastian festa eta danborradei ekiteko: Gora Donostia!

2018/01/19

Guztia prest da Donostia gaur gaueko 0:00etan 24 orduko Sansebastian festei ekiteko

San Sebastian egunaren bezpera da gaur. 24:00etatik aurrera festa lehertuko da Donostian eta Azpeitian (eta Tafallan eta Euskal Herriko beste zenbait lekuetan). Diasporan ere festak eta danborradek izango dute oihartzun burrunbatsua, eta soilik euskal etxe eta hiri batzuk aipatzearren, bat egingo dute festarekin Madrilen, Bartzelona, Murtzia, Necochea, New York, Buenos Aires, Londres, Shanghai, Caracas eta Parisen. Izpirituko parte izango dira baita ere Bahia Blancan, Cañuelasen... Gora Donostia!

Gehiago irakurri...


Donostiaz gain, Azpeitiak ere gogoz biziko du urtarrilaren 20an San Sebastian festa eta danborrada

2018/01/19

Azpeitiko Altuna sendia, hiru belaunaldi danborra jotzen: Manuel Altuna, seme Iñigo Altuna Larrañaga eta biloba Iñigo Altuna Prat (arg. Ane Olaizola)

Geroago hasi ziren Azpeitian, baina urteen poderioz errotu eta bertakotu eta tradizio da gaur egun Gipuzkoako Azpeitian ere danborrada San Sebastian eguna ospatzeko. Donostian bezala, festa laburrak dira 24 ordutan akitzen baitira, baina herriak gogoz bizi eta sentitzen ditu. "Azpeitiko danborrada, belaunaldien topagune" artikulu hau Gipuzkoako Hitzan sinatzen du gaur Ane Olaizolak.

Gehiago irakurri...


EHAAk gaur eman du argitara Kanpo Harremanetan espezializatzeko 8 beka deialdia Europa eta Ameriketarako

2018/01/02

2018rako espezializazio beken deialdia EHAA buletinean argitaratuta

EHAAk buletin ofizialak urtarrilaren 2an, asteartea, eman du argitara Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan espezializatzeko atera duen 8 beka deialdia, Gasteiz, Brusela, Santiago eta Bogotarako. Bihar hasiko da beraz korritzen hilabeteko epea eskabideak aurkezteko. Bekek hamabi hilabete iraungo dute eta, batetik, Jaurlaritzaren bulego nagusietan, Lehendakaritzan, Gasteizen gauzatuko dira (4), eta, bestetik, Euskadiren honako Ordezkaritza eta bulegoetan: Brusela (2), Txileko Santiago (1) eta Bogotan (1).

Gehiago irakurri...


Elkarrizketa egin dio Argia astekariak egun Euskal Herrian den Julieta Gaztañaga antropologo euskal argentinarrari

2018/01/02

Julieta Gaztañagak Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegian aurkitu du euskara ikasteko eta praktikatzeko giroa (arg. Dani Blanco)

Antropologoa da Julieta Gaztañaga (Bahia Blanca, Argentina 1977). Familia aldetik ez zitzaion gauza handirik etorri bere euskal jatorriaz, nahiz eta abizenak arbaso euskaldunen jatorria salatzen zuen eta, beraz, beste hamaika kasutan bezala, izena bazuten, baina izana, edukia... bere kasa hasi zen ikasten, Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegian. Hortik ezagutu zuen Gure Esku Dago, eta egun mugimendu honi buruzko landa-lana ari da egiten martxora arte Euskal Herrian. Danele Sarriugartek egin dio elkarrizketa Argian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia