euskal diaspora eta kultura
2018/02/02
Halaxe kontatuko digute Txileko Bosgarren Erregioko euskal etxeko lagunek. Joan den asteko ostiralean, urtarrilaren 26an, jai giroko ekitaldi batek abiarazi zuen ofizialki erakundeko liburutegi berria, elkarteko lehendakari Eñaut Gereño eta lehendakariorde Gonzalo Xabier Arellano buru. Hitzordua edertzen, txalapartaren doinua, Santiagoko Eusko Etxeko txalapartarien eskutik.
2018/02/02
Euskal Etxearen izen bera duen aldizkariren 30. zenbakian iazko ekintzen laburpenarekin batera 2018rako proposamen berriak jakinarazten ditu Euskal Jatorrik. Euskal Herriari buruzko beste hainbat gai ere jorratzen ditu sarean zabaltzen ari den aldizkariak. Argitalpena on line irakur daiteke edo pdf formatuan jaitsi.
2018/02/01
Epaileek esan dute ez dutela lan erraza izan irabazleak aukeratzea, baina azkenean hemen dira Valentziako Euskal Etxeek --Euskaltzaleok eta Laurak Bat-- antolatzen duten Diasporaren Gutunen 2018ko edizioko irabazleak. A kategorian --euskara ikasten ari direnena--, Pariseko Maider Bedaxagarri dagokio saria; eta B kategorian --euskara normaltasunez erabiltzen dutenena-- Bilboko Estitxu Otermini. Zorionak biei, eta baita parte hartu duten guztiei ere, bi euskal etxe antolatzaileekin batera.
2018/02/01
Nafar sustraiak zituen Paulo Vidaurretak utzitako etxe batean funtzionatzen du, bere sorreratik, Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak. Aurten, 22. urteurrena ospatzeko festa antolatu du elkarteak eta aretoa inauguratu du ‘Don Paulo Vidaurreta’ izena jarrita euskal kultur ondarearekin jarraitzeko ahaleginean hain lagungarri izan den pertsona gogoan atxikitzeko, desestalitako plakak oroitarazten duenez.
2018/01/31
Euskal-amerikar kultura herrikoiak erakuslehio aparta lortu du aste honetan Nevadako Elkon (AEB) egiten ari den "National Cowboy Poetry Gathering" (Cowboy Poesiaren Elkarretaratze Nazionala) izeneko jardunaldietan. Astelehenetik larunbatera, AEB herrialde osoko landa eremuetako eta kultura herrikoiko kantari, musikari, kontalari eta arrantxu moldeen maitale eta praktikatzaileen bilgune nazionala da Nevada iparraldeko herri hau. Eta hortxe, AEBetako euskaldunek presentzia berezia lortu dute eta EHko Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran bertsolariak gonbidatu berezi dira.
2018/01/31
Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak, atzo asteartea Gasteizen, Jaurlaritzako Lehendakaritzan bildurik, 'Diasporaren Eguna' irailaren 8a proposatzea onartu zuen. Datak, Juan Sebastian Elkano getariarra, bere eskifaiako geratzen ziren lagunekin munduari bira emanda 1522an egun horretan Sevillako portuan sartu izana ekartzen du gogora. Proposamenak, bideratu eta dagokion ibilbidea egin behar du jarraian eta baliteke lehenengo Diasporaren Eguna aurtengo irailean bertan egin ahal izatea, EuskalKultura.com-i jakinarazi zaionez.
2018/01/30
Bolo-bolo dabil egun hauetan hedabideetan Nevadako Elkoko herriaren izena, izan ere atzo hasita eta larunbata bitartean hemen egiten ari baita "National Cowboy Poetry Gathering" dela, lerro hauetan Euskal Herrian jaio baina bizitza osoa Elkon eman duen gernikar bat nabarmendu nahi baitugu: Ramon Zugazaga. 30 urtez Elkoko Biltoki euskal jatetxe famatuaren jabe, Elkoren aldeko bere lan desinterestuak kirola eta futbola --bertako Indar klubarekin-- eta euskal komunitatea ere baitaratzen baititu.
2018/01/30
Mexikoko Tijuana erdigunean, urtetan eskualde osoan eta nazioartean ere indar bereziz nabarnendutako Tijuana Jai-Alai aurrean, bertako euskal historia eta ondareko beste markagune bat kixkali eta itzali da. Chiki Jai jatetxea, pilotari izandako Napoleon Olasolok zabaldu zuen 1947an hiriko 'Avenida de la Revolución'en. Urteekin, euskal pilota giroko lekua joana zen, euskal jabeak eta bezero pilotazaleak galduta, baina geratzen zaitzaion izenean, dekorazioan, plateretako batzuetan iragan dizdiratsuaren arrastorik.
2018/01/29
Bihar asteartea bilduko da Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea. Lehendakariaren organo aholkuemaile honek urtean behin bildu behar du gutxienez, eta kideen artean Lehendakaria eta Kanpo Harremanetarako arduradunez gain, administrazioaren maila desberdinetako kideak ditu, zenbait gizarte erakundetako kideak eta baita euskal etxeen hiru ordezkari ere: biharkoan, Arantxa Anitua (Argentina), Lorea Palacios (Mexiko) eta Unai Lauzirika (Alemania)
2018/01/29
Ohiko Batzar Nagusia egin du, joan den larunbatean, Caracaseko Eusko Etxeak, besteak beste Zuzendaritza Batzorde berri hautatuz; eta bertako buru izendatu du Ibane Azpiritxaga. Berarekin batera batzordekide berri dira: Maitane Sabando (lehendakariorde), Pedro Arriaga (idazkari), Ander Rivas (diruzain) eta Libe Santamaria, Mª Alejandra Ramirez, Luis Trincado, Gaizka Urcelay, Mario Ballatori eta Julen Azpiritxaga. Mila esker orain arteko batzordekideei eta mila esker eta ongi etorri berriei.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus