euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Patxagon’ deitu duten patxaranaren 2018ko ekoizpenari ekingo dio laster San Martin de los Andeseko Euskal Txokoak

2018/02/09

Euskal Txokoa Euskal Etxea San Martin de los Andes-en 120. urteurren desfilean

San Martin de los Andes hiriaren 120. urteurreneko desfilean parte hartuz hasi du 2018. urtea bertako Euskal Txokoa euskal etxeak. Abiada hartzen hasita, eginkizun asko dauzka gogoan elkarteak, urtean zehar garatzeko. Aurrenetakoak dira ‘Patxagon’ etxeko patxaranaren 2018ko ekoizpena eta euskal dantza eskolak.

Gehiago irakurri...


Mar Del Platako Euskal Etxeak bere 75. urteurrenaren urteko programa hasi eta 2018ko Euskal Astearen data ipini du

2018/02/09

2018ko Mar del Platako Jaialdia

2018ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren egoitza izango den elkarte mardelplatatarrak elkarretaratzearen data jakinarazi du. Jaia urriaren 29tik azaroaren 4ra iragarri du. Bestalde, 2018 honi hasiera emateko, bere Jaialdiaren hirugarren edizioa ospatu du Denak Bat-ek, proposamen oparoz: danborrada, dantzak, kantak eta sukaldaritza, euskal etxearen egoitzan eta baita kalean ere. Jaialdiaren baitan, FEVAren bazkideen urteko lehenengo bilera ere egin da azken asteburu honetan.

Gehiago irakurri...


Gaur hasita eta 10 egunez, Zinemaldia euskal zinemaren lehioa izango da Bartzelonan, Euskal Etxea antolatzaile

2018/02/08

Bartzelonako Zinemaldiaren 2018ko edizioko kartela

Otsailaren 8tik 18ra ZinemaldiaCat Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiak 13 urte beteko ditu Kataluniako publikoari euskal estreinaldiak eta saritutako lanak eskainiz. Catalunya Film Festivals-en parte den euskal ekimen honek Cinemes Girona aretoetan izango aurten ere egoitza Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile. Bederatzi lan izango ditu lehian sail ofizialak, tartean 'Errementari' eta Goya sarietan 10 garaikurrekin gailendutako 'Handia'; dokumentaletan ere, "publikoa harrituko duten lanak" iragarri dituzte antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak munduan Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria hautatzeko deialdia zabaldu du

2018/02/08

Etxepare Euskal Institutuaren zeragina da euskara eta euskal kultura sustatzea munduan

Etxepare Euskal Institutuak --Jaurlaritzako Kultura Sailaren baitan dagoen erakunde autonomoak-- deialdia zabaldu du bere barne promozioagatik hutsik geratu den Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendari kargua betetzeko. Artikulu honetan jarraian bildu ditugu Donostiako Tabakaleran egoitza duen Etxeparek eskaintzen dituen baldintzak eta eskatzen dituen betekizunak. Gogoan hartzeko beste puntu garrantzitsu bat: hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 13an bukatzen da, datorren asteko asteartean.

Gehiago irakurri...


2018ko Udako barnetegiaren balantze bikaina eta aldaketak 'Euskara Munduan' programaren kudeaketan

2018/02/07

2018ko Udako Barnetegiko ikasle eta irakasleak Euskal Etxeko kideekin

Hego Ameriketako udako barnetegia (uda da orain Hego Ameriketan) urtarrilaren 13tik 20ra egin da Buenos Aires probintziako Chacabucon, FEVA eta bertako Guillermo Larregui Euskal Etxea antolatzaile. 'Euskara Munduan' egitarauko arduraduna den Kinku Zinkunegik ekimenaren oso balantze ona egin du eta programaren hurrengo urratsak iragarri dizkigu berarekin izandako solasean.

Gehiago irakurri...


Diasporako zenbait elkartetan bat egin dute Santa Agedako koruen tradizioekin: Boise, Madril, Valentzian...

2018/02/06

Santa Agedako kantariak atzo gauean Boiseko Basque Block-en, Euskal Etxearen aurrean kantari (arg. Euskal Museoa-EuskalKultura.com)

Euskal geografian zehar asko eta asko dira makilak eskuetan hartuta eta ahots hutsez edo trikitixa, txistua, panderoa edo beste instrumenturen bat lagun baserriz baserri edo etxez etxe abiatzen diren Santa Ageda koruak. Usadio hori Diasporara ere heltzen da eta badira euskal etxe eta komunitate batzuk, egunean berean edo hitzordua asteburura pasatuta, hitzorduarekin bat egiten dutenak. EuskalKultura.com Boisekoan egon da, baina leku gehiagotan ere ospatu dute, Madrilen, Valentzian...

Gehiago irakurri...


Abian da ‘Kontaketa Harrigarriak’-en 10. edizioa eta hiru antologia argitaratuko dituela iragarri du Corpus Christiko Euskal Etxeak

2018/02/06

Corpus Christiko Eusko Etxeak 2017an antolatutako Argentinar, Euskal eta Guaraní Kulturen Jaia (argazkia EE)

Literatur Lehiaketaren 10. edizioaren gaia ‘Istorio ahaztezinak’ izango da eta lanak bidaltzeko epea maiatzaren 31ean bukatuko da. Gaztelaniaz, euskaraz edo guaraniz idatzitako testuek har dezakete parte kategoria bakar batean: ipuin laburrak. Gonbite honekin batera, Eusko Etxeak jakinarazi du Lehiaketa hasi zenetik jasotako testuak bilduta hiru antologia argitaratuko dituztela aurten bertan.

Gehiago irakurri...


Mezua zuzendu die Caracasko Eusko Etxeko lehendakari berri Ibane Azpiritxagak bertako bazkide eta lagunei

2018/02/05

Caracasko lehendakari berri Ibane Azpiritxagaren mezuko irudia, Jazoera TVk hedatua

Caracaseko Eusko Etxeko lehendakari berria hautatu duten Ibane Azpiritxaga gazteak bideo mezua zuzendu die bertako bazkide eta lagunei Jazoera Telebista medio. Finean eta talde berria hautatzearekin zabaldu nahi den epe berrian ahalegin partekatua egin eta Eusko Etxera hurbildu eta elkartearen eta komunitatearen geroa lantzeko deia da Ibane Azpiritxagak Zuzendaritza berriaren izenean luzatzen duena.

Gehiago irakurri...


2018an euskal gizataldeen eremuan Gasteizen, Argentinan eta AEBetan trebatuko diren bekadunak eman dira aditzera

2018/02/05

EHAA buletin ofizialak joan den ostiralean, otsailaren 2an, argitaratu du Ebazpena, 2017ko abenduaren 21koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzen dituena. Bertan argitzen da aurten Zuzendaritza horren pean bekadun arituko diren lau pertsonen izenak, bi Gasteizen, bat Estatu Batuetan eta beste bat Argentinan.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeko lagunek San Sebastian eguna ospatu zuten hiriko Gizataldeen Festarekin batera (argazki galeria)

2018/02/05

2018ko San Sebastian Eguna Necochean (argazkia EE)

Urte hasierako ekintza nagusiak batu ditu Necocheako Euskal Etxeak. San Sebastian Eguna Gizataldeen Jaiaren agertokian ospatu zuten, danborrada jotzen, eta horren ostean, hurrengo asteburuan, beste hiru jai egun izan zituzten euren egoitzan: sagardotegi gaua, pintxo eguna eta 2018ko Sansebastianak ixteko, erromeria.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia