euskal diaspora eta kultura

2018/08/10
Aukera guztiak onak dira gure diasporaren aldarrikapena egiteko --are gehiago besta giroan egiten badira-- eta EuskalKultura.com-ek ere bat egingo du mundu osoan irailaren 8an ospatzeko asmo dagoen Diasporaren Egunarekin. Horretarako, dei bat zabalduko du datozen egunetan, besta elkarretaratze baterako Donostiako Unanue Diasporaren Hotelean. Bertara gonbidatzen ditu Diasporako kideak edo munduko euskaldunengandik ...
2018/08/09
EuskalKultura.com-ek aukera izan du kalitate oneko bideo eta irudi proiektagailu bat eskuratzeko eta zozketan ipiniko du munduko euskal etxeen artean. Operazioak bi fase izango ditu: lehenengoan, proiektagailu beharrean dauden euskal etxeek euren hautagaitzak bidaliko dizkigute. Bigarrenean, irakurleek, hautagai izan nahi izan duten euskal etxeetako bati botoa emango diote, email bakoitza, zenbaki bat. Ondoko zozketan euren emaila ateraten bada, euren izenean emango zaio proiektagailua euskal etxeari.
2018/08/09
Datorren astelehenean hasiko dira Ipar Ameriketan, St Pierre eta Miquelongo urteroko euskal festak. Aurten abuztuaren 13tik 19ra luzatuko den ohiko euskal elkarretaraze hau astebetez luzatuko da, astelehenetik igandera eta EuskalKultura.com-ek aurreratu bezala, bertan dira dagoeneko, Euskal Herritik etorriak, 'Hiruak' taldea osatzen duten Jean-Louis Bergara, Battite Garat eta Beñat ...
2018/08/09
‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu historia’ izeneko lehiaketa konbinatua –argazkiak eta idazlanak eskatzen direlako– antolatu du Viedma eta Patagones eskualdeko Aberri Etxeak irailaren 8an ospatuko den Diasporaren Egunarekin bat egiteko. Materiala bidaltzeko epea abuztuaren 31ean bukatuko da eta epaimahaiak bi irabazle eta hiru aipamen berezi hautatuko ditu.
2018/08/08
Abuztu honetan zabaltzekoa da Donostian Heredad de Unanue Hotela. Donostiako Añorga auzoko baserri eremu batean dago, berdez, baratzez eta muinoz inguratuta, Unanue-Zar baserri historikoaren eraikinean. Bere 11 gelek keinu argi bat egingo diote Euskal Diasporari eta hoteleko apaindura eta dekorazio elementuetako asko munduko euskal etxe eta komunitateei buruzkoak izango dira. Lan horretan kolaboratzaile ...
2018/08/08
Caraboboko Eusko Etxeak webgune berria egin eta estreinatu du. Hauxe adierazi dute azalpen eta helburu gisa: "Venezuela oso une latza ari da pasatzen, eta horrek gutariko asko herrialdean ez egotea eragin du. Bestalde, hemen segitzen dugunoi, segurtasun gabeziak eta inflazio maila altuak irteerak murrizten dizkigu. Ondorioz Eusko Etxean antolatzen ditugun ekitaldiek oso partaidetza eskasa lortzen dute. Eta ...
2018/08/08
Bertako Vasconia Taldeak antolaturik, Floridako I. Euskal Asteak hiru proposamen nagusi izango ditu: abuztuaren 11an, larunbata, pilota erakustaldia eskainiko da herriko Centro Democratico klubean. Igandean, eguerditik aurrera, Gastronomia Azoka muntatuko dute Vasconia Taldeko lagunek Esnegileen Elkartean. Abuztuaren 16an, azkenik, Euskal Baserrien Argazki Erakusketa inauguratuko dute herriko Kultur Gunean. Erakusketa hilabetearen azken egunera arte egongo da bisitagai.
2018/08/07
Paul Laxalt atzo hil da Estatu Batuetan 96 urte zituela. Euskal artzain baten seme, mundu politikoan goien heldu den euskal-amerikarra zen, bere ibilbide luzean, besteak beste, Nevadako gobernadore, Estatu Batuetako senadore eta AEBetako Alderdi Errepublikarreko presidente izan baitzen. Ronald Reagan-en lagun mina, bera izan zen Reagan Estatu Batuetako presidentetzara eraman zuen kanpainako buru. Aita ...
2018/08/07
Hirurogei urte beteko ditu 2019an Brasilgo Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak eta beste ekimen batzuen artean, 60. urteurreneko egutegia kaleratu nahi du. Egutegia osatuko duten hamabi argazkiak aukeratzeko, lehiaketa bat antolatu du. Edonork parte har dezake eta lanak bidaltzeko epea zabalik da dagoeneko eta urriaren 10ean bukatuko da. Zorion aurreatuak Eusko Alkartasunari eta hona lehiaketaren zehaztasun batzuk.
2018/08/06
Artilezkoa, arina eta erosoa. Artzain lanetan aritzeko. Gerran borrokatzeko. Kalean ibiltzeko. Euskal Herrian sustraituta dugu txapela, baina ez da hemen sortua. Zumalakarregi Museoak haritik tira egin du «Txapela… noiztik?» erakusketarekin. Bereziki karlistadek sustraitze horretan izan zuten papera aztertu dute, irudi ederrez. Oihane Larretxea de la Granjak sinatzen du artikulua Gaur8n.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus