2018/06/18

Ekainaren 8an, ostirala, barne txapelketa triangeluar baten egoitza izan zen hiriburu argentinarreko Moreno kaleko euskal etxea. Egun bakarreko lehiaketa honetan honako pilotari hauek neurtu ziren: Gonzalo de Durana-Nicolas Berruezo; Joaquin Taborda-Fernando Veron; eta Gaston Valle-Rodrigo Varela. Txapela, ordea, bikote bakarrari eman behar eta Joaquin Tabordak eta Fernando Veronek osatutako bikotearentzat ...
Gehiago irakurri...
2018/06/18

Hamar taldek hartu zuten parte ekainaren 8an bertakoentzat norgehiagoka lehiatsua izan ohi den La Platako Paella Txapelketan, ekimenaren 6. edizioan. Hauek izan ziren talde partaideak: ‘Liburutegia’, ‘Mus’, ‘Katalanak’, ‘CEVA’, ‘Dantza’, ‘Itsuen Futbol Taldea-Kirolak’, ‘Zaharrak’, ‘Pilota’, ‘Xare’ ...
Gehiago irakurri...
2018/06/15
Munduko Euskal Etxeetako gazteei formakuntza emateko urtero antolatzen den Gaztemundu programak euskal dantza tradizionala hartuko du 2018ko dizio honetan ardatz eta bertan parte hartzeko epea bere azken egunetara heldua da, ekainaren 18an --datorren astelehena-- izango baitu parte hartzeko eskabideak bidaltzeko azkeneko eguna. Parte hartzeko asmoa baduzu, presatu zaitez apur bat, gauza jakina da-eta behin epea gandituta, minutu batengatik bada ere, ez dagoela programan sartzeko modurik, datorren urtera arte nederen.
Gehiago irakurri...
2018/06/15

Cordoba probintzia argentinarreko ‘Anima Zaitez’ truke programa uztailaren 7tik 22ra izango da 2018 honetan eta Euskal Herritik etorrita partaide izateko hautatutako lagu gazteak honakoak dira: Markina-Xemeingo (Bizkaia) Nerea Aretxabaleta Aramendi, Irungo (Gipuzkoa) Beñat Aizpurua Vazquez, Iruñeko (Nafarroa) Oihane Ardanaz Garasa eta Gasteizko (Araba) Gorka Etxeandia. Aste gutxi ...
Gehiago irakurri...
2018/06/15

Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bidez bultzatzen duen Euskara Munduan programaren Hego Amerikako ikastaro trinkoa VillaMaria hiri cordobatarrera itzuliko da aurten. FEVA eta Villa Mariako Euzko Etxea antolatzaile, uztailaren 14an, larunbata, hasiko da eta astebete luzatuko, hogei bat ikasle partaide. Ikasle-irakasleen artean, gehiengoa argentinarrak izango dira, baina partaidetzak inguruko zenbait ...
Gehiago irakurri...
2018/06/15
‘Manos amigas-Esku Lagunak’ Elkartearen eskutik, La Pampa probintziako Gral. Achako Euskal Etxea Nazioko Olinpiada Berezietan ari da parte hartzen futbol, atletismo eta igeriketa kiroletan. Ikurrinaren koloreak behin baino gehiagotan igo dira podiumera Santiago Perez eta Anabela Romero igerilariek sari bana irabazi baitzuten estilo libre eta bular estiloan, hurrenez hurren.
Gehiago irakurri...
2018/06/14
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin diote joan den asteazkenean Paulita López González “gudako umeari”, eta bizi den Traparango erresidentzian bisitatu dute Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sánchez Roblesek. 1928an, 9 urte zituela SESBera erbestaratu zuten Paulina, aurten, 90 urte dauzkala etorri da bueltan Bizkaira, eta bertako zahar egoitza batean bizi da.
Gehiago irakurri...
2018/06/14

Festaren 7. edizioa izango da aurtengoa eta urtero bezala Argentinar, Euskal eta Guarani herrietako kulturak batzea du helburu. Ekitaldia uztailaren 28an hasiko da eta 31era arte luzatuko, oraindik azken ikutuak ematen ari zaizkion programa oparoa tarteko. Eusko Etxeko lehendakari Olga Leiciagak azaldu duenez, “San Inazio jaiak esangura bikoitza du guretzat, santu euskalduna izateaz gain gure ...
Gehiago irakurri...
2018/06/14
Aitor Alava buru duen Ekin Kultur Taldeak bere bosgarren tailerra eskaini du aurten Tandilgo Euskal Etxean. Hogeita hamar bat gaztek hartu zuten parte egun osoan luzatu zen ekitaldian, lagun arteko afari batekin bukatuta. Tailerrean eduki teoriko eta praktikoak eman ziren eta afalosteko ikuskizunean tailerrean ikasitakoak erakutsi zuten parte hartutako dantzariek.
Gehiago irakurri...
2018/06/13

Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioa den FIVUk Montevideoko eta barnealdeko euskal etxeak gonbidatu zituen Giza Kate sinboliko bat osatzera. Barnealdeko instituzioei dagokienez, argazkiak bidali zituzten ekimenean parte hartzeko. Montevideon bertan bi hitzordu proposatu zituen Federazioak: Katea, Haize Hegoa-ko instalazioetan osatu zen. Montevideoko kostaldean, berriz, irudi batzuk grabatu ziren Gure Esku ...
Gehiago irakurri...