2018/06/28

Emakumeen eta nesken eskubideen erabilera osoa eta genero parekotasuna bultzatzen dituen ‘Ekitatea’ ekimena Jose C. Paz hirian dago, Buenos Aires probintzian. Paula Basaldua soziologoa da proiektuaren arduraduna eta berak oso argi azaltzen ditu erakundearen helburuak: nesken eta emakumeen eskubideak babestea, emakumeen eskaera sozialei buruzko ezagutza eta ikerketak sustatzea, eta eremu publikoan ...
Gehiago irakurri...
2018/06/28

Aho bete hortz geratu zen Nafarroako publikoa iazko azaroan, Pilar Lopez Virgili argentinarra entzun zuenean. 16 urteko jotaria Nafarroako Jota Eskolako irakasle eta zuzendaria den Jose Carlos Jimenezen eskutik iritsi zen Rosariotik Iruñera eta bertan eskolako beste ikasleekin batera abestu zuen hainbat agertokitan, bi astetan zehar.
Gehiago irakurri...
2018/06/27

Viedmako alkate edo intendente José Foulkes-ek Imanol Basterra errezibitu du aste honetan Udaletxean, gazte viedmatarra Euskal Herrira EuskarAbentura ekimenean parte hartzera abiatu aurretik. Gogoan izan, ehundik gora euskal gaztek hartuko duela parte datorren igandean, uztailaren 1ean, hasita , Euskal Herri osoa hilabetez oinez zeharkatuko duen ibilbide honetan. Tarte horretan, gazteek, herririk herri ...
Gehiago irakurri...
2018/06/27
Holandako Frisian kokaturik dagoen Leeuwarden hirian euskararen inguruko astea egingo da 2018ko Europako kultur hiriburua dela eta antolatu duten jarduera programa zabalaren baitan. Afuk (frisiera eta frisiar kultura sustatzen dituen erakundea), Euskaltzaleen Topagunea eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanari esker uztailaren 1etik 8ra euskara izango da protagonista Language Pavilionen (Hizkuntzen Pabilioia). Egitasmoak Europako hizkuntza txikien aniztasuna erakutsi, hizkuntza horien arteko harremanak estutu eta hizkuntza aniztasunaz kontzientzia hartzea ditu helburu.
Gehiago irakurri...
2018/06/27

Herrialde identifikatzem duen bandera urdin argi eta zuriaren sortzailea izan zen Manuel Belgranoren heriotzaren eguna gogoratzen du urtero Argentinak ekainaren 20an. Jaia egun publikoa denez, mota askotako ekintzak antolatzen dira auzo, herri eta hirietan herrialdean zehar efemeridea ospatzeko; Buenos Aires probintzia hegoaldeko Eusko Biltzar Euskal Etxearen kasuan, 'Joko arratsaldepasa' ...
Gehiago irakurri...
2018/06/27

Concordiako Magdala Arte Tailerreko ikasleek gonbidaturik, sorginen eta sorginkeriaren inguruko argazki produkzio batean hartu dute parte Concordiako Ibaiko Izarra-ko dantza taldeko dantzariek, Entre Rios probintzia argentinarrean. Jardunaldia Liquidambar Parkean egin zen eta ‘Akelarre’ dantzatzeko jantzi ohi dituzten soinekoak jantzi zituzten neskek, emaitzak ikusgarriak eta azpimarragarriak ...
Gehiago irakurri...
2018/06/26

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak Jorge Fernandez Quintelaren izendapena onartu du gaur goizeko bere bileran Euskadiren Estatu Batuetarako ordezkari berria izateko, oraintsu arte kargu hori bete duen Ander Caballero Bartureni txanda hartzeko, beraz.
Gehiago irakurri...
2018/06/26
Gero eta gehiago dira Hego Amerikako euskal diasporan sanjuanak ospatzen dituzten euskal etxeak. Hotza gorabehera, edo agian hotza dela eta, –gogoratu ekainaren 21ean Ekuadorraren alde honetan hasia dena negua dela–, suak dira ekitaldietako protagonista nagusiak. Gaurko artikuluan, su eta festa horietako batzuen adibide batzuk: Buenos Aires, Bahia Blanca, Chivilcoy, Las Flores, Mar del Plata, Montevideo, Necochea eta Viedma-Patagones hirietan egindako ospakizunen argazki galeria.
Gehiago irakurri...
2018/06/26

Joan den astezkenean izan zen. Jai eguna aprobetxatuz –Banderaren Eguna da Argentinan ekainaren 20a– bere 29. urteurrena ospatu zuen Guillermo Larregui Euskal Etxeak, 160 gonbidatu lagun. Bazkaria animatzeko ardura dantzariena izan zen aurten ere, eta ondo baino hobeto bete zuten eginbeharra. Helduek euren koreografia kutunetako batzuk taularatu zituzten, tartean ‘Sorgin Dantza’. ...
Gehiago irakurri...
2018/06/25

Hiri huntan egiten zen lehenengo euskal festa zen, eta ederki pasatua da, joanden larunbatean. Eguna hastean aroa ez zen sobera lagun izan, baina orenek aitzina egin ahala euriaren irriskua urruntzen joan zen eta euskal festa azkartu zen New London-eko erdigunean, Parade Plazan, Baleen monumentua den lekuaren ondoan.
Gehiago irakurri...