euskal diaspora eta kultura

2019/02/27
Joan den ostiralean, otsailaren 22an, bildu ziren Arrecifeseko Euskal Etxeko kide eta lagunak afaldu eta erakundearen 97. urteurrena ospatzeko. Afaria hasi aurretik, Etxeko lehendakari Laureano Villak 2019an zehar euskal etxeak garatuko dituen jarduera eta ekitaldiakj iragarri zituen, tartean euskara eta dantza klaseak. Nobedade batzuk ere iragarri zituen: pandero eta txistu klaseak, esaterako, eta, euskal ...
2019/02/27
Iaz Santa Rosan estreinekoz antolatutako Gizataldeen Festak hamabost bat mila jende bildu zituen, hasierako aurreikuspenak bi milakoak baziren ere, adierazi dute antolatzaileek. Horrek bultzatuta, elkarte eratzaileak datorren apirilaren 7rako iragarri du La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa, euren helburua delarik aurreko edizioan bertara bildu ez ziren gizataldeak aurtengora biltzea. Iragarpena Santa Rosako ...
2019/02/26
1950eko hamarkadan Montevideon finkatutako Alex --ofizialki Alejandra-- Tejeria Amunarriz larrauldarraren heriotzak oihartzuna izan du hiriburu uruguaitarreko euskal giroetan, joan den mende erditik hona bertako euskal bizitzako parte eta eragile izan baita 87 urte zituela osasunez makal ibili ondoren otsailaren 22an hil den emakume energiadun hau. David Bengoa mungiarraren alarguna, Uruguain ...
2019/02/26
Datorren ostirala, martxoaren 1a, azken eguna da EuskalKultura.com-ek eta Donostiako Heredad de Unanue Hotelak antolatu duten zozketa honetan parte hartzeko. Saria, bi gaueko egonaldi bat bi pertsonarentzako gela bikoitzean, gosaria barne, Diasporaren Hotela deitua den honetan. Zozketarako txartela lortzeko, email bat behar da bidali ematen den helbide elektronikora, eta zorte pixkat izan izan, besterik ...
2019/02/25
Deialdia mundu osoko irakurletzetako eta euskal etxeetako euskara ikasleei dago zuzenduta eta saria ikastaldi bat da Euskal Herriko barnetegi batean, bidaia barne. Bideoan partaideek euren hiriko txoko bat aurkeztu behar dute euskaraz (oinarriak, artikuluan). Bideoak bidaltzeko epea martxoaren 18an bukatuko da eta irabazlearen izena apirilaren 2an emango da aditzera. Ez zazu aukera pasatzen utzi eta egizu 20 ...
2019/02/22
Uda sasoi betean gaude hemen, baina Uruguain ere euskal etxeak hasiak dira pixkanaka 2019 ikasturte berriko lehenengo urratsak ematen, udako geldialdiaren ostean. Hiriburuko Euskaro EEan, lehenengo bilkura musari lotua izan da, izan ere euskal karta jokoa jarduera bereziki garrantzitsua baita bertan. Gogoratu bejarrik ez dago, euskal etxe hau MercoMus txapelketa hegoamerikarraren egoitza izan zela ...
2019/02/22
Engaiamendu handia dauka Mendozako Euskal Etxeak euskara sustatu eta irakasten eta bertako irakasleek iragarri berria dute 2019ko ikastaroen antolakuntza. Lau talde irekiko ditu instituzioak aurten, koloreka eratuak. Talde Zuriak hasi berri-berriak bilduko ditu; Talde Horiak, hizkuntzarekin batera kultur gaiak landuko ditu; Talde Gorria, dagoeneko oinarrizko ezagutzak eskuratu ...
2019/02/22
Asmo horrekin hitzarmena sinatu dute La Platako Euzko Etxeak eta ‘Flechas del Plata’ izeneko elkarteak, euskal elkarteak Los Porteños herrian daukan lur eremua erabiltzen utziko dielarik kirol elkarteko kideei, bertan entrenamenduak, txapelketak eta bestelako ekintzak egin ahal izan ditzaten. Aldi berean, kirol elkarteak Arku Tiraketa sustatuko du euskal etxeko kideen ...
2019/02/21
Zinez nahigabetuta dakartzuet Alan Kingen heriotzaren berri. Alan Roy King (1954-2019) Ingalaterran jaio zen eta oraino gazte zelarik hurbildu zitzaion euskarari, euskaltzaletu, euskaldundu eta euskal hizkuntzalaritzaren munduan baneratu arte, berezko izena irabaziz nazioartean alor horretan. University of Nevada Press-ek 1994an argitaratu zion The Basque Language: A Practical Introduction, eta ...
2019/02/21
EuskalKultura.com-ek eta Donostiako Heredad de Unanue Hotelak bi gauko egonaldi bat oparituko dute zozketa honetan parte hartzen dutenen artean, bi pertsonarentzako gela bikoitzean, gosaria barne, horretarako egin behar den gauza bakarra email bat bidaltzea dela, martxoaren lehenaren aurretik. Gogoratu Heredad de Unanue Hotela Donostian dagoela, jatorria 15-16. mendean duen Unanue-Zar baserriaren eraikin ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus