2018/08/07
Hirurogei urte beteko ditu 2019an Brasilgo Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak eta beste ekimen batzuen artean, 60. urteurreneko egutegia kaleratu nahi du. Egutegia osatuko duten hamabi argazkiak aukeratzeko, lehiaketa bat antolatu du. Edonork parte har dezake eta lanak bidaltzeko epea zabalik da dagoeneko eta urriaren 10ean bukatuko da. Zorion aurreatuak Eusko Alkartasunari eta hona lehiaketaren zehaztasun batzuk.
Gehiago irakurri...
2018/08/06
Artilezkoa, arina eta erosoa. Artzain lanetan aritzeko. Gerran borrokatzeko. Kalean ibiltzeko. Euskal Herrian sustraituta dugu txapela, baina ez da hemen sortua. Zumalakarregi Museoak haritik tira egin du «Txapela… noiztik?» erakusketarekin. Bereziki karlistadek sustraitze horretan izan zuten papera aztertu dute, irudi ederrez. Oihane Larretxea de la Granjak sinatzen du artikulua Gaur8n.
Gehiago irakurri...
2018/08/06

Izan ere, enpresari euskal-argentinar ekimentsu hau zinez harro dago bere nafar aurrekariez eta hori nabarian uzten du, bere izena daraman enpresa argentinarrak ikurrina baitauka bere logoko ardatz gisa eta harro aldarrikatzen du munduan berak ekoizten dituen makinak saltzera ateratzen denean bereak Argentinan euskal sormen eta abileziak batek egindako ekoizpenak direla, han-hemenka ikurrina eta bandera ...
Gehiago irakurri...
2018/08/06

Buenos Aires Hiriko Kultura Ministerioak ibilbide sorta bat antolatu du bere baitan bizi diren gizataldeak protagonista izango dituena. Ibilbide gidatuok datorren ostegun honetan, abuztuaren 9an, hasiko dira, goizeko 11etan, Laurak Bat Euskal Etxera egingo duten bisitarekin. Ondoren etorriko dira beste zenbait elkartetara egingo diren ibilaldiak, hala nola, Casal de Catalunya, Centro Asturiano, Iparraldeko ...
Gehiago irakurri...
2018/08/06

Uxue Alberdi Estibaritz elgoibartarra da, 1984an jaioa. Kazetaritzan graduatua, idazle eta bertsolaria da: Kurdistanen izan zen orain urte batzuk eta bertako bertsolariekin, 'denhbej' izeneko inprobisatzaile kurduekin aritu zen funtzio eta festa erraldoi batean, milioi bat jende partaide, kontatzen dute AbfNews nazioarteko berri agentzia kurdukoek. Agentzi honexek elkarrizketa argitaratu du ...
Gehiago irakurri...
2018/08/03

Bruselako Euskal Etxeak (BEE) argazki lehiaketa bat antolatu du guztiei zabalik, zale zein profesional, sarien artean Hondarribiko Parador hotelean gau bat dagoela eta bost irabazleen lanak Bruselako Pilgrims Etxean abenduan egingo den erakusketa batean ikusgai ipiniko direla. Izan ere, abenduan Euskal Aste bat antolatuko du BEEk eta haren parte zabalduko du erakusketa hau. Lehiaketa Euskal Etxeak ...
Gehiago irakurri...
2018/08/03

Joan den astean bertan jarri dira salgai Erresuma Batuan Karmele Jaioren Amaren eskuak (Her Mother’s Hands ingelesez) eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (A Glass Eye ingelesez) eleberriak. Parthian argitaletxe independentearen eskutik plazaratu dira lanok. Galesen egoitza duen argitaletxe honek Galeseko eta Europako ahots berriei arreta berezia jartzen die.
Gehiago irakurri...
2018/08/03

Argentina eta Euskal Herriaren arteko hainbat lotura agertzen dira Igor Legarretaren lehenengo lana den ‘Cuando dejes de quereme’ filman, Legarretaren luzemetraiak Laura izeneko pertsonaia baten istorioa kontatzen du: aitak abandonatu duelakoan, Euskal Herritik Argentinara joana da Laura umetan, eta Buenos Airesen bizi da, aitaordearekin.
Gehiago irakurri...
2018/08/02

Uda bizian --eta beroan-- gaude Euskal Herrian eta, hemengo herrietan ezezik, Diasporakoetan ere gori-gori dira euskal festak. Saint Pierre eta Miquelonen, gutxi falta da urtero abuztu erdialdean egiten dituzten Euskal Bestetarako. Aurten abuztuaren 13tik 19ra izango dira eta bertan euskal erritmo eta aireak ezartzera berehala abiatuko dira Euskal Herritik Jean-Louis Bergara soinujotzailea eta bere lagun ...
Gehiago irakurri...
2018/08/02

Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioa La Pampa probintzia argentinarreko Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxean egingo da irailaren 22tik urriaren 1era. Nazioarteko erronkari behar bezala eusteko, euskal etxe antolatzaileak Azpibatzorde bat sortu du data horietako lehiaketa zein harekin batera gauzatuko diren ekitaldi, ikustaldi eta orokorrean bisitarien egonaldi eta programa ahalik eta ...
Gehiago irakurri...