2018/08/13

Atzo igandea 198 urte bete ziren Euskal Herriari eta bere Diasporari hobekien kantatu zion euskalduna jaio zela. Jose Maria Iparragirre Balerdi 1820ko abuztuaren 12an jaio zen Gipuzkoako Urretxun, eta bertako kanposantuan dago ehortzia, zazpi oinarri dituen trihuarri baten tankera duen hilarrian. 2020an, beraz, Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena beteko da. Eta aukera ezin hobea izan daiteke Euskal ...
Gehiago irakurri...
2018/08/13

Cecilia Resiale eta Lucia Bima argentinarrek eta Dario Zalgade kanariarrak sortu zuten iaz ‘Liberoamérica’ izeneko argitaletxe “horizontal eta autogestionatuta”. Ekimenaren lehenengo argitalpena Argentinan eta Uruguain argitaratu da eta ‘80 poetas contemporáneas’ izenpean laurogei bat poesia feminista bildu ditu. Liburuak oso harrera ona izan du ...
Gehiago irakurri...
2018/08/10

Aukera guztiak onak dira gure diasporaren aldarrikapena egiteko --are gehiago besta giroan egiten badira-- eta EuskalKultura.com-ek ere bat egingo du mundu osoan irailaren 8an ospatzeko asmo dagoen Diasporaren Egunarekin. Horretarako, dei bat zabalduko du datozen egunetan, besta elkarretaratze baterako Donostiako Unanue Diasporaren Hotelean. Bertara gonbidatzen ditu Diasporako kideak edo munduko euskaldunengandik ...
Gehiago irakurri...
2018/08/09
EuskalKultura.com-ek aukera izan du kalitate oneko bideo eta irudi proiektagailu bat eskuratzeko eta zozketan ipiniko du munduko euskal etxeen artean. Operazioak bi fase izango ditu: lehenengoan, proiektagailu beharrean dauden euskal etxeek euren hautagaitzak bidaliko dizkigute. Bigarrenean, irakurleek, hautagai izan nahi izan duten euskal etxeetako bati botoa emango diote, email bakoitza, zenbaki bat. Ondoko zozketan euren emaila ateraten bada, euren izenean emango zaio proiektagailua euskal etxeari.
Gehiago irakurri...
2018/08/09

Datorren astelehenean hasiko dira Ipar Ameriketan, St Pierre eta Miquelongo urteroko euskal festak. Aurten abuztuaren 13tik 19ra luzatuko den ohiko euskal elkarretaraze hau astebetez luzatuko da, astelehenetik igandera eta EuskalKultura.com-ek aurreratu bezala, bertan dira dagoeneko, Euskal Herritik etorriak, 'Hiruak' taldea osatzen duten Jean-Louis Bergara, Battite Garat eta Beñat ...
Gehiago irakurri...
2018/08/09
‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu historia’ izeneko lehiaketa konbinatua –argazkiak eta idazlanak eskatzen direlako– antolatu du Viedma eta Patagones eskualdeko Aberri Etxeak irailaren 8an ospatuko den Diasporaren Egunarekin bat egiteko. Materiala bidaltzeko epea abuztuaren 31ean bukatuko da eta epaimahaiak bi irabazle eta hiru aipamen berezi hautatuko ditu.
Gehiago irakurri...
2018/08/08

Abuztu honetan zabaltzekoa da Donostian Heredad de Unanue Hotela. Donostiako Añorga auzoko baserri eremu batean dago, berdez, baratzez eta muinoz inguratuta, Unanue-Zar baserri historikoaren eraikinean. Bere 11 gelek keinu argi bat egingo diote Euskal Diasporari eta hoteleko apaindura eta dekorazio elementuetako asko munduko euskal etxe eta komunitateei buruzkoak izango dira. Lan horretan kolaboratzaile ...
Gehiago irakurri...
2018/08/08

Caraboboko Eusko Etxeak webgune berria egin eta estreinatu du. Hauxe adierazi dute azalpen eta helburu gisa: "Venezuela oso une latza ari da pasatzen, eta horrek gutariko asko herrialdean ez egotea eragin du. Bestalde, hemen segitzen dugunoi, segurtasun gabeziak eta inflazio maila altuak irteerak murrizten dizkigu. Ondorioz Eusko Etxean antolatzen ditugun ekitaldiek oso partaidetza eskasa lortzen dute. Eta ...
Gehiago irakurri...
2018/08/08
Bertako Vasconia Taldeak antolaturik, Floridako I. Euskal Asteak hiru proposamen nagusi izango ditu: abuztuaren 11an, larunbata, pilota erakustaldia eskainiko da herriko Centro Democratico klubean. Igandean, eguerditik aurrera, Gastronomia Azoka muntatuko dute Vasconia Taldeko lagunek Esnegileen Elkartean. Abuztuaren 16an, azkenik, Euskal Baserrien Argazki Erakusketa inauguratuko dute herriko Kultur Gunean. Erakusketa hilabetearen azken egunera arte egongo da bisitagai.
Gehiago irakurri...
2018/08/07

Paul Laxalt atzo hil da Estatu Batuetan 96 urte zituela. Euskal artzain baten seme, mundu politikoan goien heldu den euskal-amerikarra zen, bere ibilbide luzean, besteak beste, Nevadako gobernadore, Estatu Batuetako senadore eta AEBetako Alderdi Errepublikarreko presidente izan baitzen. Ronald Reagan-en lagun mina, bera izan zen Reagan Estatu Batuetako presidentetzara eraman zuen kanpainako buru. Aita ...
Gehiago irakurri...