2018/11/08

Larunbat gauera iritsi gara urtero Euskal Aste Nazionalean egunez egun gertatutakoekin egin ohi dugun irudi kronika honetan. 2018ko Euskal Astean, Argentina, Uruguai eta Euskal Herriko dantzariak izan ziren Euskal Asteko Gau Emanaldiko protagonista. Jardunbide luzeko taldeek zein sortu berriek bat egin zuten Mar del Platako Radio City Antzokian goi mailako ikuskizuna eskaintzen. Jardunbide handikoen artean ...
Gehiago irakurri...
2018/11/07

Euskaro Euskal Etxearen aitzinaldea edertuko duen murala, euskal jatorria duen Rocio Matosas Etchebarne artistaren lanari zor zaio. Jatorriz Pablo Picassok 1937an pintatutako ‘Guernica’ koadroaren erreprodukzio berri honek originalaren antzeko tamaina du baina Reina Sofia Museoan dagoena ez bezala, hau koloreduna da. Izan ere, ikurrinaren koloreak sartu dizkio margolari paysandutarrak ...
Gehiago irakurri...
2018/11/07

Egun bizia izan zen Euskal Asteko azken larunbata, ekintza ugari batu zituelako. Goizean hainbat bilkura egin ziren, tartean, dantza zuzendariena, euskal liburuzainena eta euskal abesbatzen topaketa. Aldi berean FEVAko kide diren herrialde osoko euskal etxeak Federazioaren bileran bildu ziren.
Gehiago irakurri...
2018/11/06

Argentinako Euskal Aste Nazional guztiek daukate zerbait berezia, ahaztezin bihurtzen dituen zerbait. Bere 75. urteurreneko urtean Mar del Platako Denak Batek antolatutako honek puntu azpimarragarriak izan ditu. Urkullu lehendakariaren bisita, lehendabiziko aldian Argentinan, nobedade nagusia izan da; eta ez da ahaztu behar Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza instituzional bat ere bertaratu zela, Ganberako talde ...
Gehiago irakurri...
2018/11/06

Nazioarteko Batzarraren antolatzaile dira Mexiko Hiriko José María Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Mexikoko Saila. Laugarren edizio hau datorren ostegun honetan garatuko da hiriburu mexikarreko Loiolako San Inazio 'Vizcainas' Eskolaren egoitzan. Egitarauak baitaratzen ditu hitzaldiak eta mahai-inguruak, beti ere euskaldunekin edo euskaldunen batekin ...
Gehiago irakurri...
2018/11/05

Lehendakaria ohorezko gonbidatu legez, atzo itxi zen Mar del Platan Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionala. Urkulluk, gainera, sorpresa berezia eman zien bildutako ia mila euskal-argentinarrei, amaiera-otordua bukatzear zegoela txistua eta danbolina atera eta 'Ikusi mendizaleak' jo zuenean, eta ondoren, ekitaldia bururatzeko, Agur Jaunak. Publikoak zutik eta hunkituta erreakzionatu zuen, askok unea ...
Gehiago irakurri...
2018/11/05

Atzo igandea, Euskal Aste Nazionaleko egitarauak ohiko dantzari-alardea izan zuen programako azken ekitaldia, Mar del Platako itsaso eta hondartza ondoko Hotel Probintzialeko areto zabaletan egin zen despedida bazkariaren aurretik. Alardea bukatu berritan Urkulluk Argentinara egin duen lehenengo bidaia honen eta egunotan Mar del Platan bizi izan duen lehenengo Euskal Astearen balorazioa egin zuen ...
Gehiago irakurri...
2018/11/05

Ohi bezala, eta Euskal Asteko oihartzunak oraindik gori-gorian daudela. EuskalKultura.com-ek biharamun honetan arnasa apur bat berreskuratu eta asteartetik aurrera ekingo dio Mar del Platako elkarretaratze handi honek ekarri dituen irudiak argitaratzeari. Bihartik aurrera, beraz, bereziki asteburu bete-bete honek egunez-egun eta momentuz-momentu eman dituenak bilduko ditugu zenbait irudi-galeriatan. Zorionak ...
Gehiago irakurri...
2018/11/05

Denbora dabiltza Bruselako Euskal Etxekoak abenduan, Euskararen Egunaren ondoko datetan egingo duten kultura aste hau prestatzen eta hemen da dagoeneko, hilabete eta gutxi barru, hiriburu europarrean euskal kulturaren adierazgarri eta erakusle izan nahi duen ekimen hau. Programak, besteak beste, lehen mailako musika eta musikariak, hizlariak, artista plastikoak, hizlari/irakasleak eta gastronomia gerturatuko ditu ...
Gehiago irakurri...
2018/11/05

Bruselako Euskal Etxeak jakinarazi berria du Euskal Herriari buruzko irudiez antolatu zuen argazki lehiaketako epaimahaiak hartu duen erabakia. Jakina denez, lan sarituak, Euskal Etxeak abenduaren 7tik 15era hiriburu europarrean iragarri duen Euskal Astearen baitan erakutsiko dira, horretarako propio bertako Maison Pelgrims-en antolatuko den erakustaldiaren baitan.
Gehiago irakurri...