2018/11/22

Azaroaren 9tik 11ra luzatu da aurten Neuquen probintziako Gizataldeen Azoka, hogei nazio eta kultura partaide. Baskos de la Confluencia izenpean iaz bertan sortutako Euskal Etxeak bi stand muntatu zituen ekitaldian --aurten lehen aldiz-- eta hamabost laguneko lan taldea osatu zuen hiru egunetan zehar standak gobernatu eta bisitariei informazioa eta arreta emateko. Bi standetako lehenak Euskal Herriari eta ...
Gehiago irakurri...
2018/11/21

Etxepare Euskal Institutuak deialdia zabaldu du Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Helsinkiko Unibertsitatean. Premiazko deialdia da --egungo irakurleak utzi egin duenez-- eta EHAA buletin ofizialak atzo eman zuen argitara, klaseak 2019ko urtarrilean ematen hasteko. Eskatzen diren betekizunen artean, Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo ...
Gehiago irakurri...
2018/11/21

Venezuelako hiriburuko etxe kataluniarreko ‘Dolça Catalunya’ abesbatza errezibitu du bere egoitzan Caracasko Eusko Etxeko ‘Alaiak’ abesbatzak. Elkarretaratzea koru kataluniarrak euskaldunari urrian egindako bisitaren itzulera moduan antolatu zen eta oraingoan talde katalanak bere hizkuntzan kantatutako abesti batek abiarazi zuen ekitaldia. ‘Dolça ...
Gehiago irakurri...
2018/11/20

Deia elkarrekin egin dute New Yorkeko Eusko Etxeak eta egoitza Sagar Handian duen Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, gonbitea luzatuz inguruan bizi diren euskaldunei datorren asteko ostiralean, azaroaren 30ean, iluntzeko 7:30etan Eusko Etxera bildu eta elkar ezagutzeko edo elkar berriz ere ikusi eta agurtzeko, aspaldian elkarrekin topatu gabeei ere horretarako aukera eskainiz. Horren ...
Gehiago irakurri...
2018/11/20

Jose Antonio Beloquiren lana honako galderari saiatzen da erantzuten. Nafarroa duela berrehun urte Gaztelak konkistatu aurreko egituren jabe bazen --"erresuma bat beste erresuma baten barnean", zioten-- “1800. urtean, Nafarroak estatu bat eratzeko elementu guztiak baldin bazeuzkan... Zergatik ez dago gaur egun Frantziaren, Italiaren, Norvegiaren edo Mexikoren pare?”. Saiakeran ...
Gehiago irakurri...
2018/11/19

Ekitaldiok UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatu ditu --Haizea Elizondo Gorroño buru-- eta azken egunotan garatu eta gaur-bihar bukatuko den Post Lehiaketa eta ostegunean gauzatuko den Euskaraldia Rallya eskaintzen dituzte, besteak beste, Mexikotik Euskal Herrian eta baita bere Diasporan ere egiten ari den Euskaraldia kanpaina honekin bat egiteko aukera gisa.
Gehiago irakurri...
2018/11/19

Eguraldi kaxkarra gorabehera, partaideen eta publikoaren jarrera onari esker garuzatu ahal izan da Barilochen Europar-Argentinar Gizataldeen 39. Jaialdia. Urtero bezala, aukera paregabea izan da bertako gizataldeentzat, euren ohitura, kultura, musika eta dantzak erakusteko. Patagoniako ez ezik, Argentina osoko dantza talde jendetsuenetako bat duen Barilocheko Eusko Etxea Euskal Herriaren ...
Gehiago irakurri...
2018/11/16

Lehenengo pausoak ematen ari da Euskal Herritik Australiara joan ziren euskaldunak eta euren ondorengo eta lagunak biltzeko asmoa duen elkartea. Joan den astean bere lehenengo Zuzendaritza Batzordea hautatuta, Australiako Ingham-en (North Queensland) jaiotako Amaia Urberuaga buru, elkarte sortu berriak deia egin die ekimen berri honetan interesa izan dezaketen guztiei, datorren asteko ...
Gehiago irakurri...
2018/11/16

Bere lehenengo bilera egin eta aurreneko Zuzendaritza Batzordea hautatu du gure artean sortu berria den Euskal Australiar Alkarteak. Talde berriko sustatzaileak joan den ostiralean Gernikan bildu eta lehenengo Zuzendaritza hautatu zuten, Amaia Urberuaga australiar euskaldun ezaguna lehendakari. Bildutakoek jarrera eta esperantza onak dauzkate Euskal Herrian Hego Ameriketarako edo AEBetarako emigrazioa ...
Gehiago irakurri...
2018/11/16

Gerora Euskal Elkarteak urtero antolatzen duen Gutxiengo Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxiengotuen Topaketa bere hamargarren ediziora iritsi da aurten eta euskal cordobatarrek Boliviako, Kataluniako, Esloveniako eta Paraguaiko kolektibitateekin ospatu dute. Urteurren berezi honetan garrantzi hautua eman nahi izan diote antolatzaileek literaturari eta musikari eta karia horretara Topaketari hasiera ...
Gehiago irakurri...