2018/12/04

Posadas hiriko Euskal Etxeak jakinarazi nahi dio euskal komunitateari bertan behera utzi behar izan duela egoitza propioa eraikitzeko proiektua. Elkarteak azaldu duenez, aurtengo maiatzean "EBY-Entidad Binacional Yacyreta" erakundearegandik komodato moduan jasotako lur eremua, eta legez derrigorrezkoak diren izapide guztiak bete ondoren, bueltatu behar izan diote erakunde emaileari, ...
Gehiago irakurri...
2018/12/03

Abenduaren 4tik 10era bisitatuko du ofizialki Uxue Barkosek Argentina. Bi helburu nagusi ditu Argentinara egiten duen lehenengo bisita honek: bertako agente ekonomiko eta enpresalekin biltzea, batez ere energia berriztagarrien alorrean "Nafarroa aitzindaria baita esparru honetan eta ekintza komertzial ugari garatu baititu Argentinan, bertan lan egiten ari diren nafar enpresak lagun” eta ...
Gehiago irakurri...
2018/12/03

Ospakizunen epizentroa Europako Euskal Herria bada ere, Euskararen Nazioarteko Eguna oihartzun handia lortu izan duen proposamena izan da haste-hastetik Diasporan, esan nahi baita munduko euskal herrietan ere. Aurten, gainera, osagai polita du Euskaraldiaren amaiera eta gailur bezala. Urtero ENErekin bat egiten duten munduko euskal etxeek Euskaraldia ere sostengatu dute aurten, eta askok ...
Gehiago irakurri...
2018/12/03

Estatu Batuetan, Idahoko hiriburua den Boisen ez dira oraingo honetan ere Euskal Herrian euskara eta euskal kulturaren alde egindako deietatik kanpo geratu eta bat egin dute, zenbait jarduerarekin, Euskararen Eguna eta Euskaraldiarekin, urtean zehar arlo eta koordenada horietan daramaten ibilbide jarraituaz gain. Ostiralean, eta ENE eta Euskaraldia gogoan, 'Handia' filma eman zuen Nere Lete buru duen BSU ...
Gehiago irakurri...
2018/11/30

Ekitaldi eta hitzordu egitarau berezia antolatu dute Berlinen aste honetan zehar eta datorren astelehean bururatuz --izan ere orduan, abenduaren 3an, ospatzen baita urtero mundu osoan ENE edo Euskararen Nazioarteko Eguna-- gure hizkuntzaren gorazarreko egun berezi horren ospakizunarekin eta Euskaraldiarekin bat eginez, tartean antolatzaile eta lankide Etxepare Institutua eta Euskal Etxea, Unibertsitatea ...
Gehiago irakurri...
2018/11/30

Paranako Gizataldeen Jaialdiaren 29. edizioa azaroaren 17 eta 18an egin da, Entre Rios probintziako hiriburuko Gizataldeen Elkarteak antolaturik. Hiriko Portu Berrian izan da egoitza gisa aukeratutako lekua eta eszenatoki nagusia Parana ibaiaren parean muntatu zen. Bertan taularatu zuten Urrundik-eko gazteek Euskal Herriko dantza selekzioa, tartean 'San Migel' eta 'Uztai Handiak'.
Gehiago irakurri...
2018/11/30

Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak bere Urteko Biltzar Nagusia egin berri du elkartearen egoitzan. Hizpide hartutako gaien artean, elkartea gobernatzeko karguen eta Zuzendaritza Batzordea berritzekoa ere zegoen, eta bildutakoek egungo lehendakariari eta Zuzendaritza Batzordeari konfidantza ematen jarraitzea erabaki dute. Segitzen dute, beraz, elkarteko buru Estefania Martino, lehendakari; eta Manu Martin, ...
Gehiago irakurri...
2018/11/29

Mintzanet plataformak –Interneten eta musutruk euskara ikasteko Maramara Taldeak sortutako plataformak– bere sariak banatu ditu, bosgarren urtez jarraian. 2018ko edizioko sarituak honakoak izan dira: Bidelagun (bidelariari laguntzeko prest dagoen euskalduna) onenaren saria, Ainara Maia irundarrarentzat izan da. Bidelari (euskara praktikatu nahi duen pertsona) onenaren saria, berriz, Peio Duzanek ...
Gehiago irakurri...
2018/11/28

Peruko hiriburuko Euskal Etxeak berriro ere egin du bat ‘Fair Saturday’ delako deialdiarekin –‘Fair Saturday’ izenarekin ezaguna den deialdia mundu osoan egiten da, azaroko azken larunbatean, "artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzeko eguna" lelopean– eta aurtengo edizioan Laura Caceres Muñoz-en LCM Argazkilaritza Studioaren aldeko ...
Gehiago irakurri...
2018/11/28

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi buru duen ordezkaritza instituzionalak Nafarroako automobilen arlorako baliagarriak izan daitezkeen harremanak sustatzearren bisitatuko ditu Michigan eta Alabama. Ayerdirekin batera doaz Izaskun Goñi Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia; Miguel Angel Adán Nafarroako Nazioarteko Planaren ordezkari komertziala; Javier ...
Gehiago irakurri...