euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko eta euskal diasporako ordezkariak lagun aurkeztu du Euskal Echeak bere 115 urteei buruzko liburua

2019/09/03

Magdalena Mignaburu eta Josu Legarreta egileak, Euskal Echea Elkarteko lehendakaria den Enrique Fagoagarekin Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarreta Bilbaok idatzitako “Euskal Echea. 115 años de Confraternidad, Solidaridad y Educación en Argentina” liburuak ‘Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkartearen historia jasotzen du, sortu zutenetik 1904an gaur arte. Ikerlan sakon baten emaitza den liburua abuztuaren 21ean aurkeztu zuten egileek Euskal Echeak hiriburu argentinarrean daukan ...

Gehiago irakurri...


Rio Cuarton, 99 urte zituela hil den Héctor Otegui margolari, zizelkari, olerkari eta Gure Ametzako bazkidearen oroiz

2019/09/03

Héctor Osvaldo Otegui Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxeko 'bazkide agurgarria' zen Rio Cuartoko Gure Ametza (sic) Euskal Etxetik Jose Maria Artolazabalek idatzi digu lerro batzuk itsatsita Cordoba probintziako hiri honetan abuztuaren 9an hil den Hector Osvaldo Otegui-ren oroiz. Bi urte zituenetik Rio Cuarton bizi zen Otegui "kultura arloko erreferentea izan da, margolari. zizelkari, idazle eta olerkari, eta Euskal Etxeko bazkide agurgarri eta lagun handi", diosku digu Jose Maria ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna: Euskal Herrian, Ispasterren egingo du igandean ekitaldia Jaurlaritzak, Lehendakaria buru

2019/09/02

Ispasterko alkate Garbiñe Saenz de Buruaga, eta Eusko Jaurlaritzako Marian Elorza eta Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaurlaritzak eta Ispasterko Udalak datorren igandean, irailaren 8an, kostalde bizkaitarreko herri honetan Urkullu lehendakaria buru 12:00etan herriko plazan egingo den ekitaldiaren aurkezpena egin zuten joan den ostiralean. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Komunitatearentzako zuzendariak hartu zuten parte aurkezpenean, Ispasterko alkate Garbiñe ...

Gehiago irakurri...


Zerotik hasteko hiru hilabeteko oinarrizko euskara ikastaro berri bat abiatuko du gaur Buenos Airesen Euskaltzaleak-ek

2019/09/02

Topaketan ere, euskaraz Buenos Airesko Euskaltegiak aukera berri bat ematen die urte hasieran euskara ikasten hasteko izena ematerik izan ez zutenei. Lehenengo urratseko ikastaro berria gaur bertan hasiko da, arratsaldeko 6etan, eta astelehenero izango da, 6etatik 9etara, bere egoitzan, hiriburuko Bernardo de Irigoyen 826an. Hiru hilabeteotan oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek, esan nahi baita beren burua ...

Gehiago irakurri...


Asuncióngo Euskal Etxeak arrakastaz burutu du hitzaldia, afaria eta dantza-erakustaldia osagai zeuzkan Euskal Saioa

2019/09/02

Eduardo Nakayama historialariaren ‘Euskal jatorriko jendea Paraguain’ hitzaldia Oihartzun politeko proposamena antolatu zuen Asunciongo Euskal Etxeak komunitateari begira eta euskal historia, gastronomia eta dantzak bilgarri eta erakusgai. Hasteko ‘Euskal jatorriko jendea Paraguain’ izenburuko hitzaldian Euskal Herritik iritsitako etorkinei buruz eta bertako gizartean euskal jendeak izandako eraginaz mintzatu zen Eduardo Nakayama historialaria. Lagun ugarik hartu zuten ...

Gehiago irakurri...


G7ko buruzagien Biarritzeko euskal menua: piperrada, marmitakoa, fruta euskal pastel erara eta Irulegiko ardoa

2019/08/25

Biarritzeko Gailurrean parte hartzen ari diren herrialdeetako buruzagiek aukera izango dute egunotan euskal gastronomia dastatzeko. Ez dakigu Trump-ek eutsi ahal izango dion gertuen dagoen McDonaldsera hanburgesa eta patatak ketchup zurrustada batez irenstera joateko tentazioari, baina egia da Gailurreko inaugurazio afariak euskal menua zeukala atzo: piperrada, ...

Gehiago irakurri...


Iraileko lehenengo astelehenean itzuliko gara: geroratutako barne lanak egiteko baliatuko dugu aste hau

2019/08/23

Urtero sasoi honetan bezala, egun batzuetan EuskalKultura.eus-ek ez du buletina aterako, izan ere hainbat hilabetetan eguneroko lanak irentsita egin ezinean geroratu ditugun hainbat zeregin bururatzen ibiliko baikara. Ohi bezala, lanean segituko dugu, telefono dei eta emailak erantzuten, eta berritu ere berrituko dugu agenda eta argitaratuko dugu sare sozialetan, baina guztia buletina atera gabe. Buletina ...

Gehiago irakurri...


Gaurtik iganderaino Euskal Etxeko Jaialdia San Frantziskon, besteak beste EHko pilotari, kantari eta musikariekin

2019/08/23

San Frantziskoko euskal festaren aurreko edizio bat, bazkaltzen Gure Etxeko pilotalekuan Urtero sasoi honetan bezala euskal besta sasoia da agorril edo abuztu hondarrekoa Kalifornian, eta asteburu honetan San Frantziskoko euskaldunek "Gure Euskal Etxeko Jaialdia" edo "Basque Cultural Center Jaialdia 2019" delako besta ospatuko dute, bertako kantari, bertsolari, dantzari, klika eta musikariekin batera Europako gonbidatuak ere bertan, hala nola pilotariak (Bixintxo Bilbao, Maxime ...

Gehiago irakurri...


Telmo Esnalen 'Dantza' filma larunbat honetan ikusgai Vancouver-en, hiriko Latin American Film festival-en

2019/08/23

'Dantza' filma (2018), Telmo Esnal zuzendari. Bere lanak dira baita ere 'Urte berri on, amona!' (2011) eta 'Aupa Etxebeste' (2005) Telmo Esnalen 'Dantza' film euskalduna larunbat honetan pantailaratuko dute Vancouver-en, British Columbiako hiri honetako Latin American Film festival-en programa barnean. Emanaldia bihar larunbata, abuztuaren 24an izango da 19:30etan Vancouver erdiguneko The Cinematheque (1131 Howe Street at Davie) aretoan, eta bertaratzen diren euskal etxeetako kideek prezio berezia lortuko dute, txartela sarean ...

Gehiago irakurri...


Mikel Irujo Amezaga izendatu du Nafarroako Gobernuak Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi

2019/08/22

Mikel Irujo (arg. European Alliance CoR) Diaspora ere bere ardurapean duela, bere lan eremua Europako gaiak, mugaz gaindikoak eta kanpoan diren nafarrei lotutakoak izango dira. Nafarroako Gobernuak Mikel Irujo Amezaga (Caracas, 1972) izendatu du Kanpo Ekintzako lehenengo zuzendaria, Zuzendaritza bera ere berarekin sortuta, Ana Ollo buru duen Herritarrekiko Harremanetako departamentuaren baitan. Mikel Irujo Nafarroaren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia