2019/09/26

FEVA antolatzaile duen ekitaldia joan den larunbatean, irailaren 21ean --udaberriko lehenengo egunean-- egin zen Euskal Echea Eskolako instalazioetan. Deialdiak ohi duen arrakasta lortu zuen eta Euskal Echea eskoletako ikasleez gaien, partaide izan zituen Arrecifes, Cañuelas, Chacabuco, Chascomus, Jose C. Paz, La Plata, Buenos Aires (Laurak Bat), Lomas de Zamora, Maipu, Olavarria, ...
Gehiago irakurri...
2019/09/26

Hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak eta Cordobako Unibertsitate Katolikoko abesbatzak antolatzen duten 'Cordoba Loiolari kantari' Abesbatzen Topaketaren 29. edizioak hiru koral bildu ditu aurten bertako Jesusen Lagundiaren elizara: Melina Ceballos zuzendari duen Cordobako Unibertsitate Katolikoko abesbatza, Dario Ferrero zuzendari duen Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Medikuntza ...
Gehiago irakurri...
2019/09/25

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarreko saioak datorren astean abiatzear, Donostiako Heredad de Unanue Hotelak --Diasporaren Hotelak-- ekitaldi bat antolatu du datorren ostiral honetan, irailaren 27an bere egoitzan, solasaldi-elkarrizketa formatuan Kate Caminoren lekukotasuna eskuratu eta AEBetako Diasporaren errealitatea gertuagotik eta zuzenean protagonistetako baten ahotik entzun eta ezagutu ...
Gehiago irakurri...
2019/09/25

Heredad de Unanue Hotelak urte bat bete du aste honetan eta esker onez egin du, izan ere bere bezero eta lagunei biziki eskertuz hasiera-hasieratik eman dioten harrera aparta. "Urtebete ezinhobea izan da eta lehenengo unetik sentitu dugu asmatzen arin ginela hotelak egiten duen proposamenarekin, bezero-mota jakin batek nahi duenari bete-betean erantzuten, esan nahi baita Donostian egotea, baina baserrigune ...
Gehiago irakurri...
2019/09/25

Larunbat honetan, irailaren 28an, egingo du Urteroko Gaualdia euskal etxe patagoniarrak, osagai gisa goi mailako menua eta euskal dantza eta kantu emanaldia izanik, Haize Dantzari Dantza Taldearen eta Lagunen Artean Abesbatzaren eskutik hurrenez-hurren. Afariaren baitan, Euskal Etxeko erregina izendatuko dute Moira de la Torre Oholeguy. Gogora dezagun dantzari gaztea Euskal Etxearen eta Euskal Herriaren ...
Gehiago irakurri...
2019/09/24

Hasia da Bartzelonan, hiriburu katalaneko Euskal Etxearen eskutik urtero antolatzen den Euskal Herria Sona musikaldiaren 22. edizioa. Lehenengo kontzertua joan den larunbatean egin zen, Euskal Etxearen egoitzan bertan, Egurra eta Kitto talde azpeitiarra eta Cerdanyola del Vallés-eko Cronopios aurkeztuz eta bertan edo hiriko beste areto batzuetan Mice, Nikotina, Bad Sound, Barcelona ...
Gehiago irakurri...
2019/09/24

Entre Rios probintziako Kolektibitateen Elkarteak urtero antolatze duen Immigrantearen Eguneko dantzaldia ‘Udal Interesekoa’ izendatu du 2019 honetan Parana hiriak. Hamabost gizatalde baino gehiago biltzen dituen jaialdia 3 de Febrero Antzokian egiten du urtero aipatu elkarteak eta aurten irailaren 10ean izan zen. Urrundik Euskal Etxeko dantzariak dantzaldiko partaide zintzoak dira urtero eta aurten ere ...
Gehiago irakurri...
2019/09/24

Erakusketa Giuseppe Garibaldi Elkarte Italiarrak antolatu du, herriko Kultur Gunean, irailean Argentina osoan ospatzen den Immigrantearen Eguneko programaren barruan. Antolatzaileek gonbidaturik eta Euskal Etxea sustatzeko prozesuari bultzada emateko, erakusketaren parte izango da Ongi Etorri Elkartea irailaren 29ra arte. Astean zehar Euskal Herriaren ikur diren hainbat objektu egongo dira Kultur Gunean, ...
Gehiago irakurri...
2019/09/23

Astebete pasexe baino ez da falta datorren astean munduan euskal presentzia antolatua daukaden herrialdeetako ordezkariak iristen hasi eta urriaren 2an, asteazkena, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra inauguratzeko, Iñigo Urkullu lehendakaria buru. Legeak markatzen duenez, herrialde bakoitzeko hiru ordezkari etor daitezke, egun 25 herrialde daudelarik munduak euren baitan euskal etxea ...
Gehiago irakurri...
2019/09/23

Atzo gauean batu ziren Bilbon Gaztemundu 2019ko saioetan parte hartuko duten munduko euskal etxeetako aurtengo 15 gazteak. Azkenean, eta Kolonbiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeko kide bakarrak lan-kontuak medio bere lekuari uko egin eta gero, Argentinako Bahia Blancako Rocío Belén Medina Goñi ordezkoak hartu du bere lekua eta, ondorioz, 11 izango dira hondarrean Argentinako partaideak, ...
Gehiago irakurri...