2019/10/21

70 urte beteko ditu aurten Tandil hiriko Euskal Etxeak eta urte hasieratik hainbat ekintza antolatzen ari da urtebetetzea behar bezala ospatzeko. Sortu zuteneko eguna azaroaren 24an da eta egun horretarako Pintura Erakusketa antolatu dute tandildarrek. Erakusketan parte hartzea irekia da –ez da beharrezkoa etxeko kide izatea– eta bete behar den baldintza bakarra margolanaren gaiak euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/10/21

Hiru euskal literatur izenburu berri topa ditzake nazioarteko plazara ateratzen den literaturazaleak: Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron' eleberria danieraz ere irakur daiteke orain; Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen Semea' albanieraz, eta Eider Rodriguezen 'Bihotz Handiegia' ipuin-bilduma katalanez, itzulpen horiek egin zitezen laguntza eman duen ...
Gehiago irakurri...
2019/10/18

Hiriburu europarra Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleen biltoki bilakatuko da gaur eta bihar, euskal etxe europarretako euskara irakasleek urtero egiten duten bilera Bruselan egingo baita aurten Bruselako Euskal Etxea anfitrioi. Ohi bezala, euskararen irakaskuntzari eta komunean dauzkaten arazo eta aurrerabideak hartuko dituzte irakasleek hizpide, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu.Batzarra ...
Gehiago irakurri...
2019/10/18

Egiazutar argentinarren 3. Elkarretaratzea joan den igandean, urriaren 13an, egin zen, Santa Fe probintziako Rafaela herrian, guztiak Eibarren jaio eta Argentinara immigrante etorri ziren Melchor Egiazu Loyola eta Ruperta Arenaza senar-emazteen ondorengo, ehun bat partaide. Rafaela (Santa Fe) bertakoez gain, honako lekuetatik inguratu ziren: Parana eta Victoria (Entre Rios probintzia); Resistencia (Chaco); ...
Gehiago irakurri...
2019/10/18

Lehiaketa BSUko (Boise State University) Euskal Ikasketa Programak antolatu du BSUko eta Idahoko institutuetako ikasleentzat "Idahoko euskaldunak islatzeko kamera baten lenteen bitartez". Parte hartzen duten lan sarituekin erakusketa bat irekiko da abenduaren 1etik aurrera Arte Ederren Galerian, eta Abenduaren 3an, Euskararen Egunean egingo den ekitaldi batekin inauguratuko da.
Gehiago irakurri...
2019/10/18

Liburuak 'Una historia de la pelota. Del siglo XVI a la revolución de Chiquito de Eibar' (Pilotaren historia bat, XVI. mendetik Txikito de Eibarren iraultzara) du izenburu eta bertan Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologo legazpiarrak ia mundu osora zabaldu zen joko honen lau mendeko historia dokumentatu, eta erraz irakurtzeko moduko zabalkunde lana egin du.
Gehiago irakurri...
2019/10/17

Joan den larunbatean egin du Urdaiazpikoaren Jaiaren 11. edizioa Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak. Eta nahiz eta egin aurretik antolatzaileek zalantzak izan zituzten festa egin ala ez, azkenean aurrera esan eta ekin zioten. “Argentinan daukagun krisi ekonomikoarekin ez geunden oso ziur… baina bistan da hamar urte pasa eta gero Jaia errotuta dagoela herrian ...
Gehiago irakurri...
2019/10/17

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, joan den astearteko bere azkeneko bileran onartu du 2019-2020 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony`s Collegen egonaldia egingo duten ikertzaile bisitarientzat dirulaguntzak deitzen duen agindua. Diru-laguntza 50.284 eurokoa izango da eta 2007an Hezkuntza Sailak eta Oxford-eko Unibertsitateak Basque Visiting Fellow ...
Gehiago irakurri...
2019/10/17

Atzo, urriaren 16an, 20 urte bete zituen Buenos Aires probintziako Tres Arroyosen, hiriko Hiru Erreka Euskal Etxeak eta ospatu ere, larunbateraino luzatuko den programa batekin hasi zen ospatzen. Udalak ere bat egin nahi izan zuen hiriko euskaldunen eta Euskal Etxearen pozarekin eta egun osoan zehar, ikurriña mastan euki zuen jarrita Tres Arroyosko Euskal Enparantzan, nazioko, probintziako eta ...
Gehiago irakurri...
2019/10/16

Bartzelonako Euskal Etxeak agiria plazaratu du sare sozialen bitartez adieraziz datozen egunetarako Katalunian iragarrita dauden mobilizazioen karietara EH Sona jaialdiak urriaren 18an eta 19an egitaraututa zeuzkan kontzertuak bertan behera uztea erabaki duela. "Katalunian datozen egunetarako aurreikusten diren mobilizazio egunak direla eta, urriaren 18 eta 19rako programatuta genituen EH Sona 19ko kontzertuak ...
Gehiago irakurri...