euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erreakzionatzen: elastikoak sortu ditu Villegasko Euskal Etxeak, sukaldaritza irakasten du online eta anoak saltzen ditu

2020/09/14

Euskal Etxeko eledunetako bat, Victor Eguren, elastiko berria soinean. Lortu al duzu zeurea? Beste askok bezala, garaietara egokitu behar izan du Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak. Itxialdian ezin izan ditu egoitzako bere ohiko afariak antolatu, baina irtenbide bat aurkitu du: platerak bertan prestatu eta EEak berak etxeratu dizkie bere kide eta lagunei. ‘Sua Piztu’ (sic) izeneko sukaldaritza ikastaro bat ere hasi da sareratzen. Janari salmenten ...

Gehiago irakurri...


Mexiko: UNAMeko Euskara Irakurletzak bideo batez iragarri du aurten online emango dituen bere eskolen hasiera

2020/09/14

2020 ikasturteko lehenengo tailer hau datorren asteko ostiralean hasiko da, irailaren 25ean, eta urtarrilaren 29ra arte iraungo du Ikasturte hasieran gaude munduko hainbat lekutan, eta Mexikon, UNAM unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletza prest dago datorren astean hasiko diren bere eskolak abiatzeko. Covid-19ren pandemiak eraginda bada ere, "garai gaitzak" direla aitortu, baina baikor, eta "gorputza eta gogoa osasuntsu eta bizipozez" ekingo diotela aitortu dio EuskalKultura.eus-i bertako irakurle ...

Gehiago irakurri...


'Ansots, Basque Chorizos & Catering' du izena Boiseko euskal aukera berriak, bertako Ansotegui familiaren eskutik

2020/09/11

Idahoko hiriburuko azkeneko hogeitamar urte pasexeetako euskal sukaldaritza ezin da ulertu Dan Ansotegui-ren ekarpena aipatu gabe. Lan ederra egin du Danek etxeko euskal kozina finkatzen eta zabaltzen Boisen. Izan ere, hainbat urrats aitzindari eman eta apustu berritzaile egin izan ditu bizitzan zehar, lanbidez irakasle den euskal-boisetar honek euskal janari-edari ekimenetan, eta lan gogor eta etengabea ezinbesteko ...

Gehiago irakurri...


Bihar abiatuko da FEVAren Txalaparta Tailer birtuala, Gerorako musikarien eskutik; txistu eta txirulena, urrian

2020/09/11

FEVAk antolatutako Txalaparta Tailerra Gerorako Gaspar Jaurenak eta Agustin Alonsok FEVAren kultur eskaintzaren baitan eskainiko dituzten txalaparta klaseak bihar hasi eta hurrengo bi larunbatetan garatuko dira. Itxialdia hasi denetik FEVAk antolatutako gainerako ekintzak bezala, Txalaparta Tailerra birtuala izango da eta modalitate honi jarraituz: lehenengo bi larunbatetan klaseak –bideo formatuan– FEVAren plataformara ...

Gehiago irakurri...


Larunbat honetan, Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketa, edizio birtualean, La Platako Euzko Etxea antolatzaile

2020/09/10

Larunbat honetan Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketan gauzatuko den programa Pandemia garaian Kolektibitate-Liburutegien Topaketa antolatzeko erronka berezia eta handiagoa bilakatzen da, eta lehenengo aldiz, bere 9. edizio honetan, izaera birtuala izango du, Zoom bidez. Hona partaide izango diren gizataldeak: israeldarra, katalana, korearra, errusiarra eta japoniarra, euskal gizataldearekin batera 15 minutuko saio edo aurkezpenak izango dira. Larunbat honetan, ...

Gehiago irakurri...


Jesica Ateca (Gerora, Córdoba): “Euskal Asteetan Arrecifeseko Juani (Sáez) txistua jotzen ikusteak bultzatu ninduen txistua ikastera"

2020/09/10

Jesica Ateca, Cordoba hiri argentinarreko Gerora Euskal Elkarteko txistularia Europa aldean dabil oraintxe Argentinako euskal etxeen artean dagoen sarea birtuala baino askoz gehiago da. Jesica Ateca Saltakoa da baina Villa Mariako Euskal Etxean ikasi zituen bere lehenengo euskal dantzak eta euskarazko hitzak… azken hauek Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxeko Pablo Cufre irakaslearekin.

Gehiago irakurri...


Gaztelaniaz zein euskaraz, inoiz baino partaidetza handiagoa Corpus Christiko Eusko Etxearen Literatur Lehiaketan

2020/09/10

Irudian, Corpus Christiko Eusko Etxearen aurreko edizio bateko sari-ematea: aurten pandemiagatik, sariak postaz bidali dira Zintzo segitzen du plazaratzen Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak bere hilabetekaria (ikus abuztuko eta iraileko zenbakiak) eta bertara bildu du euskal elkarteak 2020ko Literatur Lehiaketako emaitzen berri. Gogoratu Nazioarteko Lehiaketa Elebidunaren aurtengo gaia 'itxialdia' izan zela, izan ere “Berrogeialdi honetan, zerbait geratu da barruan, ...

Gehiago irakurri...


Lehendakaria Ormaiztegin Diaspora Egunean: "Jarraituko dugu laguntzen, garai zailetan ere aurrera aterako gara"

2020/09/09

Eguzkia aurrez aurre, Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren euskal diasporarekiko konpromisoa berretsi zuen Ormaiztegin Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi instituzionala, Urkullu lehendakariak joan den larunbatean karguaz jabetu eta gero egindako lehenengo ekitaldi ofiziala izan zen. Pandemiagatik hartutako neurriengatik, aurtengo formatoa askoz txikiagoa izan zen iazkoarekin alderatuta, eta gehienbat bertako jendea zegoen bakarrik presentzialki, pantailaren bidez munduko hainbat euskal etxe eta gizataldetako dantzariak ...

Gehiago irakurri...


Emakume bat buru, ‘Reala Nippon’ lagunartea sortu da Japonian, Donostiako futbol taldearen lehenengoa Asian

2020/09/09

‘Reala Nippon’ lagunarteko kideak Donostiako Real Sociedad futbol taldeak Realeko lehenengo peña edo lagunarte ofiziala sortu dutela Asian iragarri du, 'Reala Nippon' izenpean. Momentu honetan Tokio eta Yokohama hirietako zazpi gaztek osatzen dute elkartea eta presidentea emakume bat da: Mio Ortiz. Klubetik azaltzen dutenez, talde berria sortu dutenek Donostian bizi izateko aukera izan zuten, eta hortik sortu zitzaien Realarekiko ...

Gehiago irakurri...


Aurelio Iragorri Hormaza hil da Bogotan, gobernadore, ministro, senatari izandakoa eta Euskal Etxearen sortzailea

2020/09/09

Aurelio Iragorri Hormaza (aita, eskuinean) eta Aurelio Iragorri Valencia (semea, ezkerrean) (arg. Eltiempo.com) Joan den astelehenean hil da Bogotan, 83 urte zituela, COVID-19a zuela, Aurelio Iragorri Hormaza, Popayanen (Cauca departamendua) jaiotako kolonbiar politikaria, eta, besteak beste, gobernadore, ministro eta Errepublikako senatari izana, baita Senatuko presidente eta ganberako kide 28 urtez. Ingeniari zibila lanbidez, U-ren Alderdiaren eta Bogotako Euskal Etxearen sortzaileetakoa izan zen. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia