euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da "Excellence in Basque Studies" ikastaroaren hirugarren edizioa Miramar Jauregian

2013/07/04

Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendaria, joan den urteko ikastaroko saio batean entzule (argazkia Etxepare Institutua) Hirugarren urtez jarraian eskainiko da Udako Ikastaroen baitan "Excellence in Basque Studies" delakoa, UPV/EHUk, Etxepare Institutuak eta Euskara Errektoreordetzak antolatuta. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasleak trebatzea da. Ekitaldiaren egitaraua oso zabala da eta bi egunez zenbait adituk mintegi teorikoak eta praktikoak emango dituzte.

Gehiago irakurri...


Zine zikloko saio berezia aste honetan Buenos Airesko Euskaltzaleak-en Aizpea Goenaga zuzendaria lagun

2013/07/04

Euskaltzaleak-en Zine Zikloaren azken emanaldiko eta ondoko afariko irudiak Buenos Airesen (argazkiakEE) Carlos Gabilondo adituaren eskutik Euskaltzaleak-ek antolatzen duen zine zikloak gonbidatu berezi bat izango du uztailaren 6ko emanaldian. Izan ere, ‘Sukalde Kontuak’ bere filmaren aurkezpenean izango da Etxepare Institutuko zuzendaria ere baden Aizpea Goenaga. Hitzordua etzi da, larunbatean, iluntzeko 8etan, Bernardo de Irigoyen kaleko 826. zenbakian. Berri honekin batera, euskaltegiak iragartzen du uztailaren 12an Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaria den Sara Pagolak hitzaldi bat eskainiko diela etxeko kide eta lagunei.

Gehiago irakurri...


Agirre Lehendakaria Center egitasmoari buruzko hitzaldia emango dute etzi New Yorkeko Euzko Etxean

2013/07/04

Agirre Lehendakaria Center-aren webguneko azala Iragan martxoan aurkeztu zen ofizialki Agirre Lehendakaria Center (ALC), gizarte zientzien esparruan kokatzen den diziplinarteko ikaskuntzen zentroa. Bere helburua, besteak beste, euskal gizartearen eraldaketa sozio-ekonomikoaren eredu arrakastatsua zabaltzea eta partekatzea da. Ekimenaren sustatzaile dira Euskal Herriko Unibertsitatea, Washingtoneko George Mason Unibertsitatea eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatea. Azken honetan irakasle izan zen Jose Antonio Agirre lehendakaria, New Yorken erbestean eman zituen urteetan (1941etik 1946ra). ALCko arduradunek ekimenari buruzko aurkezpena emango dute larunbatean Euzko Etxean.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en sari berria bere irakurleentzat: luxuzko asteburu eta afaria Macachingo euskal hotelean

2013/07/03

Zozketa berria antolatu du EuskalKultura.com-ek bere irakurleentzat: bi pertsonentzako bi gau luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne Argentinan, Pampako Macachin hiriko Euzko Alkartasuna euskal hotel historiko berritu berrian. Parte hartu nahi baduzu, bidal iezaguzu email bat ekainaren 24a baino lehen galdera soil honi erantzunez: zein da zure ustez Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik. Erantzunak bidaltzeko epea uztailaren 23an gauerdian bukatuko da, Euskadiko orduan.

Gehiago irakurri...


Reno-Korea-Bilbao konexioa: CBS-en sortu zen arte trukearen emaitza ikusgai egunotan Bilbon

2013/07/03

Nevadako Unibertsitateko Arte Departamentuaren jakinmina piztu du bi emakume hauen ekimenak eta horrela erakutsi du euren web orriak. Bilboko La Taller grabatu galerian ikusgai da Eunkang Koh artista korearraren "The Human Shop" erakusketa. Bide luzea egin dute artelan hauek Bizkaira heldu aurretik, Renoko Unibertsitatetik pasa baitziren. Nevadako Center for Basque Studies-en bisitan zela ezagutu zuen La Taller-ko Maite Martinez de Arenaza sortzaileak Koh, eta bien arteko arte trukearen emaitza da erakusketa. Abuztuaren 9a arte egongo da Bilbon.

Gehiago irakurri...


Argentinako nafar etxeak ere prest 2013ko Sanferminak ospatzeko: ekitaldiak ostiralean hasiko dira

2013/07/03

Buenos Aireseko Nafar Etxearen Sanferminetan parte hartzeko gonbitea Nafarroako jai famatuenetarako hiru egun besterik falta ez direla, Argentinako Nafar Etxeetan ere dena dago prest txupinazorako. Elkarte batzuetan bi astez luzatuko da ekitaldi programa; beste batzuetan, asteburu bakarrekoa izango da. Edonola ere, bat egingo dute munduan zehar Diasporak egingo dituen beste hamaika ospakizunekin. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan Argentinatik, Bolivar, Buenos Aires, Mar del Plata, Mendoza eta Rosarioko Nafar Etxeen ospakizunen egitaraua.

Gehiago irakurri...


Elko Jaietan: Nevadako herri sanferminzaleak txupinazoarekin abiatuko du 50. Euskal Jaialdia

2013/07/02

Elkoko Euskal Jaialdiaren berri ematen duen autobide ondoko iragarki handia. Elkoko Euskal Jaiak bere 50. edizioa beteko du aurten (argazkia EuskalKultura.com) Jai giroa bizi da dagoeneko Elkon, Euzkaldunak Euskal Etxeak urtero antolatzen duen 50. National Basque Festival jaialdia noiz hasiko zain. Mende erdia daramate elkotarrek Oesteko euskal jairik ezagunenetako bat antolatzen; izan ere, festak oihartzun berezia izan du zenbait urtez amerikar komunikabideetan, bertan egiten zen entzierroa dela eta (benetako zezenekin!). Aurten ez da horrelakorik izango, baina bai euskal dantzak, mus txapelketa eta jota eta irrintzi lehiaketa, besteak beste. Euskal Herriaren zatitxo bat, animatuena, Nevadako basamortuaren bihotzean.

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan-en neguko barnetegia Rosarioko Zazpirak Baten izango da uztailaren 20tik 27ra

2013/07/02

Urtarrilean San Nicolaseko barnetegiak parte hartu zuten ikasle eta irakasleak (argazkia EuskalKultura.com) Munduko euskal komunitateetan euskararen presentzia bermatzeko helburua duen Euskara Munduan proiektua erritmo onean ari da aurrera. Urtarrilean trebatzen hasi zen Hego Amerikako irakasleen taldeak bere bigarren ikastaro trinkoa izango du orain, uztailaren 20tik 27ra. Neguko barnetegi honen egoitza Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea izango da eta bertan bilduko dira Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko 30 bat ikasle. Euskara Munduan proiektua HABE Institutuak sustatzen du, elkarretaratzea antolatzeko ardura FEVA eta euskal etxe anfitrioiarena izanik.

Gehiago irakurri...


Antioquiako Gure Mendietakoak euskal etxe kolonbiar berriak pozik ospatu du bere onarpen ofiziala

2013/07/01

Antioquiako Gure Mendietakoak euskal etxe berriaren onarpen ofiziala ospatzeko elkarteko zenbait kidek Caldas herriko Casa Pamplona jatetxean egindako afaria, 2013ko ekainaren 8an (argazkiaEE) Bozkarioz jaso zuen berria eta bozkarioz ospatu du Kolonbiako Antioquia eskualdean bertako Gure Mendietakoak EEak Eusko Jaurlaritzak elkartea ofizialki onartu izana. Gure buletina pixkat aurreratu omen zen eta, EEko Catalina Fernandez lehendakariak dioenez, "EuskalKultura.com-en bidez jakin genuen berria. Eskertu nahi dizuegu eta zorionak eman egiten duzuen lan handiarengatik, gu etengabe eguneratzeagatik". Hala diosku, euren engaimendua berretsi eta "euskara, euskal dantzak eta Antioquiako euskal presentzia historikoari buruzko ikerketa eta kultur sustapena" bultzatzen segituko dutela baietsiz.

Gehiago irakurri...


Euskaditik joana, Pascual Barturenek bi organo-kontzertu eskaini zituen Rosarion, Zazpirak Bat antolatzaile

2013/07/01

Bi organo kontzertu eskaini zituen Pascual Barturen artista euskaldunak Rosarion. Bietan lagun anitz bildu ziren euskal organo erromantikoa entzutera (argazkiakEE) Arrakasta handiz burutu ziren Rosarioko Santa Rosa de Lima eta Perpetuo Socorro elizetan Pascual Barturen Uriarte organistak emandako kontzertuak. Zazpirak Bat Euskal Etxearen eskutik, musikari bizkaitarrak euskal jatorriko konpositore erromantikoen obrak jo zituen. Errezitalei amaiera emateko, berriz, ‘Gora ta Gora Euskadi’ abestia jo zuen, publikoak zutituta letra kantatuz laguntzaile. Rosarioko egonaldian, saio berezi bat eskaini zion, bera gonbidatu, 'Euskaldun hitza-Gora Euskal Herria' irratsaioak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia