euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Entzierro ikusgarria Caracasko Eusko Etxean: bigantxek ihes egin eta ikusleak ere lasterka jarri zituzten

2013/07/18

Caracaseko Eusko Etxean egin zen entzierroaren une bat, bigantxak ibilbidetik atera baino lehen. Gero ez zuten argazkiak egiteko astirik izan! (irudia CaracasEE) Caracaseko Eusko Etxeak iragan uztailaren 13an egin zuen urteroko San Fermin festa, eta, ohi bezala, aurtengoan ere entzierroa egin zuten bertako euskaldunek. Lagun asko bildu ziren ekitaldi honen emozio eta ikusgarritasunaz gozatzera. Ederra izan zen lasterketa, baina askok espero ez zuten ezustekoa izan zuten: bigantxak ibilbidetik atera egin ziren eta ikusleak ere lasterka jarri zituzten! Jazoera berri buletinetik hartu ditugu egunaren kronika eta irudiak.

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxeko kide eta lagunek euren lehenengo 'pintxo-potea' egin dute

2013/07/18

Sao Pauloko lehenengo 'pintxo-potea' deitu duten honetan parte hartutako lagunak (argazkia SPEE) Brasilgo Sao Paulotik bertako Eusko Brasildar Etxeak gauzatu berria duen elkarretaratze baten berri eman digu, Euskal Herrian gero eta zabalduagoa, baina orain, nonbait, Diasporan ere bidea egiteko zorian egon daitekeena. Pintxo-poteaz ari gara --edo honen bertsio batez-- halako ekimena burutu baitute Sao Paulon lehenengoz. Arrakasta kari, bigarrena ere egitekotan dira, egunotan Brasil bizitzen ari den protesta egoerak uzten duen neurrian.

Gehiago irakurri...


Valparaiso Kepa Bilbao eta Jose Miguel Medina abade euskaldunak orain 50 urte apaiztu zirela ari da ospatzen

2013/07/17

Valparaisoko apezpiku Gonzalo Duarte monsinorea aste honetan, urtebetetze meza ematen. Osasun arazoak tarteko, bi euskal apaizak ez ziren bertaratu (argazkia Noticias.iglesia.cl) Aste honetan badaukate zer ospatua Txileko Viña del Mar-en, bost hamarkada bete baitituzte apaiz lanetan Euskal Herriko bi abadek. Mezak eta jai giroa uztartuta, Kepa Bilbao Laka eta Jose Miguel Medina Arizmendiarrieta dira ospagai, eurak edo euren 50 urteko bokazio eta konpromisoa. Txileko 5. Erregioko Euskal Etxetik honako oharra helarazi digute, jakinaraziz euren webgunean aurki daitekeela honi buruzko informazio gehiago.

Gehiago irakurri...


Azken egunak EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko: luxuzko bi gau Euzko Alkartasunan

2013/07/17

Aurki amaituko da EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko epea. Luxuzko bi gau irabazi nahi badituzu Argentinako Pampako Euzko Alkartasuna euskal hotelean, adi, uztailaren 23a baita parte hartzeko azken eguna. Horretarako, bidal iezaguzu email bat esanez zein den zure ustez Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik, eta bi pertsonentzako bi gau luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne irabazi ahal izango dituzu Macachín hiriko Euzko Alkartasuna hotel berritu berrian, 2013 edo 2014an gozatzeko.

Gehiago irakurri...


Azkue Fundazioak sarean jarri du “Jakina!", doan jolasteko eta txapelketak egiteko aukera ematen duen euskal tribiala

2013/07/17

Jakina! euskal tribialaren webgunearen irudia Azkue Fundazioak eta Saure editorialak garatu dute jokoa, interneteko erabiltzaileei euskaraz jolastu eta elkarrekin harremantzeko aukera emateko asmoarekin. Tribialak zortzi gaitan sailkatutako 4.800 galdera ditu eta beste erabiltzaile batzuekin txapelketak antolatu daitezke, bai pribatuan, bai publikoan. Probatu nahi? Euskalkultura.com-en azalduko dizugu nola.

Gehiago irakurri...


Nafar eta Euskal Etxeek kalean, elizan, hondartzan edota egoitzan ospatu dituzte 2013 San Fermin jaiak

2013/07/17

Mar del Platako Nafar Etxeko txupinazoa, itsasoari begira (argazkiaNE) Sanferminak direla eta Argentinan eta Txilen antolatu diren ekitaldien berri ari zaigu iristen, oraindik ere, erredakziora. Izan ere, instituzio batzuetan joan den asteburuan bukatu da festaren egitaraua agur-afariarekin eta ‘Gaixoa ni’ abesten. Iruñeko kaleetatik, ordea, Amerikara ere bidaiatu zen Sanferminetako giroa Andeen bi aldeetara eta, zer esanik ez, bereziki ospatu da nafar etxeetan. Azken bi asteetan zehar egin diren ekitaldietako irudi batzuk bildu ditugu hona.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxeak, Martin Adrian lehendakari

2013/07/16

Martin Adrian (ezkerra) eta Cesar Arrondo (eskuina) artxiboko irudi batean (argazkia Maria Ester Arrondo) Elkartearen Ohiko Biltzar Orokorra egin zuen uztailaren 9an Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxe Euskal Argentinarrak eta, besteak beste, estatutuen araberako kargu-berritzeari ekin zion. Hona euskal etxearen gobernu-batzorde berriaren osaketa: Martin Adrian, lehendakari; Abel Larraza, lehendakariorde; Ana Miquelarena, idazkari; María Ester Arrondo, prosecretaria; Federico Vara, diruzain; eta Ileana Peralta, diruzainorde, beste zenbaiten artean.

Gehiago irakurri...


Mariasun Landa euskal idazlea hizlari haur eta gazte literaturari buruzko ikastaro batean Santiago de Compostelan

2013/07/16

Mariasun Landa mahai inguruan (argazki Etxepare Institutua) Santiago de Compostelak bi mintegi hartu zituen uztailaren 8an eta 9an: batetik, “Immigrazioa/Emigrazioa eta identitatea haur eta gazte literaturan. XXI Mendea” eta, horren barruan, “Literaturas Infantiles y Juveniles en el Marco Ibérico e Iberoamericano” urteroko topaketa. Mariasun Landak, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionalak, mahai inguru batean parte hartu zuen Maite Carranza eta Rita Borda idazleekin.

Gehiago irakurri...


Habanako euskaldunek aurreneko San Fermin Eguna ospatu zuten, tradizio berria sortzeko asmoz

2013/07/16

Kubako euskaldunak San Fermin eguneko ospkizunean zapi gorriak erakusten (argazkia Goitia) Aurtengoa lehenengo aldia izan du Kubako Sanfermin Egunak, eta bertan izan zen giroa ikusita, antolatzaileak zalantzarik ez dute datozen urteetan jarraipena izango duen jaia sortu dutela. Izan ere, horixe da Kubako Euskal Etxeak ekitaldia antolatu zuenean gogoan zuen helburua: irla honetan euskal jai eta ospakizunak egiteko ohitura berpiztea. Halatan, festa ederra izan zen Habanan bizi izan zena: Sanfermin tropikala. Giro bikaina izan zuen festak eta, bertan izan zirenen esanetan, faltan bota zuten gauza bakarra zezenak izan omen ziren.

Gehiago irakurri...


Egoitza eraikitze lanekin jarraitzeko, udalaren diru-laguntza jaso zuen Itxaropen EEak 15. urteurren jaian

2013/07/16

'Zorionak Zuri' abestu ondoren, urtebetetze tarta dastatu zuten festara bildutako lagunek (argazkiaEE) Berrehun bat lagun bildu ziren Los Robles Jatetxean Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen 15. urtebetetzea ospatzeko. Topa egiteko momentuan, ordea, Sanferminak eta Independentziaren Eguna ere ekarri ziren gogora eta zapi gorri eta ikurrinen artean Argentinako banderak ikusi ahal izan ziren aretoan. Ikuskizuna inguruko euskal etxeetako ordezkarien eskutik iritsi zen: dantzak, Cañuelasko dantzariekin, eta musika, Arrecifeseko Maral Taldearekin. Jaiaren baitan herriko alkate Carlos Gorositok 50.000 pesoko txekea eskuratu zien euskal etxeko agintariei egoitzaren lanekin jarraitzeko ekarpen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia