euskal diaspora eta kultura
2016/10/12
Iragan larunbatean, urriaren 8an, Kaliforniako euskaldunek hitzordua izan zuten Lincoln herrian, ondoko Rocklin-en egoitza duen Iparreko Ibarra Basque Clubek ospatzen zuen 12. Urteroko Besta eta 2016ko NABO Kantari Egunarekin. Bertara bildu ziren 300dik gora lagunek egun ederraz gozatzeko aukera izan zuten: musika, kantua, dantza, mus txapelketa, herri kirolak saioak eta dantzaldi eta guzti. Ikusi argazki bilduma, jarraian.
2016/10/11
Abentura itzela ari dira bizitzen "Arbasoen ildotik" egitasmoko gaztetxoak. San Frantziskora heldu ostean, datozen egunetan Kalifornian eta Nevadan ibiliko dira, euren senitarteko amerikanoen bila. AEBetan dauden bitartean euskal familiekin biziko dira eta bertako euskaldunei elkarrizketak egingo dizkiete. Zalantzarik gabe, sekula ahaztuko ez duten ikasgaia eta esperientzia izango da. Ondo ibili gazteak!
2016/10/11
Jarduerak iaz lortu zuen arrakastak butzaturik, aurten berriz ere antolatu eta euskara ikasleentzako bigarren Euskal Asteburupasa egin du berriz ere ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak. Ekitaldia Santa Lucia del Esteko hondartzan izan zen eta hiru egunetan zehar euskaraz bizitzeko aukera izan zuten FIVU Uruguaiko Euskal Elkarteen Federazioko irakasleek, hogei ikaslek eta lau txikik.
2016/10/11
San Pedro eta Baraderoko bi koruk bat egin zuten Arrecifesekoekin bertako Eusko Kultur Etxearen (EKE) 25. urtemugaren karietara antolatutako kontzertuan. Urteurrenaren baitan Yvyra taldeak egurrez egindako hainbat eskulan erakutsi zituen erakundearen instalazioetan. Erakusketaren inaugurazioan Ricardo Porta pintore arrecifestarrak Euskaldunak Denak Bateko erreferente izan zen Lucio Echaniz abertzalearen omenezko erretratu bat oparitu zion Kultur Etxeari.
2016/10/10
Iraganetik zuzenean heldu zaizkigun gerraren testigantzak dira "Maitia nun zira?" dokumentalak jaso dituen grabazioak. Lehen Mundu Gerran Alemanian preso hartu zituzten euskal soldaduei grabazioak egin zizkieten eta bertan haiek familiari mezuak eta gutunak irakurri zituzten. Grabazio horiek Berlingo Etnografia Museoaren bitartez atera ziren argitara, eta orain Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek dokumental bat egin dute horiekin.
2016/10/10
Antolatzaileek gonbidaturik euskal musika koralari buruzko tailer bat eman zuen Javi Busto musikagile hondarribitarrak Puerto Madryngo (Patagonia) ‘Madryn Canto’ jaialdian. Inaugurazioan, eta artistari ongi etorria emanez, ohorezko aurreskua dantzatu zion hiriko Etorritakoengatik Euskal Etxeko dantzari batek. Argentinako egonaldian Buenos Airesko Lagun Onak abesbatzarekin ere elkartu da konpositorea eta opari bat ere eman dio abesbatzari, Argentinara egindako hirugarren bidaia honetan: 'Urrundiko usoa' pieza.
2016/10/10
400 pertsonatik gora bildu zituen igandeko bazkarira. Programa oparo baino oparoagoa eskaini zieten Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko kideek Macachinera bertaratu ziren lagunei. Bi egunetan zehar, Mus Txapelketa, herri kirolak, dantzak eta omenaldiak burutu ziren Euzko Alkartasunaren I. Euskal Asteburuan. Jaia erabat arrakastatsua izan zen eta antolatzaileek ez dute baztertzen uertero antolatu eta Argentinako euskal diasporaren egutegian ezartzeko ideia.
2016/10/07
Larunbat honetan, urriaren 8an, jarduerak pilatu egingo dira Euzko Etxean: batetik, Gayaldi jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko dute, 'aniztasuna arlo guztietan' aldarrikatuz; bestetik, aurten Arrasateko Maritxu Kajoi jaia ekarriko dute Sagar Handira. Jai nahiko berria da Maritxu Kajoi, 1977an hasi baitzen ospatzen eta, partehartzaileak dotore eta serio janzten badira ere, izpiritu oso alai eta lotsagabe xamarra du.
2016/10/07
Igandean hasiko da Donostian Euskal Gizataldeen arteko 39. Mundu Txapelketa. Parte hartzaileak bihar hasiko dira heltzen euren herrialdeetatik Donostiara eta igande arratsaldez abiatuko dira lehenengo bi saioak Kursaal Kasinoko aretoetan. Datozen egunetan, muslariek eta eurekin datozenek aukera izango dute Donostian, Zarautzen eta Tolosan egingo diren partidetan jarduteko, baita Donostia inguruko beste zenbait leku bisitatzeko ere.
2016/10/07
Laprida izan da aurten Argentinan bertako Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza eta Laprida bertakoak izan ziren irabazle. Macachingo bikoteari finala irabazi ondoren, Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martin lapridatar bikoteak bereganatu zuen txapela eta ateburu honetan hasi eta urriaren 16ra bitartean Donostian jokatuko den Euskal Gizataldeen 2016ko Munduko Mus Txapelketan Argentina ordezkatuko dute.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus