euskal diaspora eta kultura
2016/11/07
Diasporaren zerbitzuko Bask in Motion bidai agentzia sortu zuten hiru lagunak Argentinan dira eta datozen bi asteetan Necocheako Euskal Astea eta zenbait euskal etxe bisitatuko dituzte bertan euren eskaintza aurkezteko. Bisitan datozenei Euskal Herriaren muina dastarazi eta sentiaraztea ezarri du helburu Errenterian egoitza duen Bask in Motion-ek. Bi bidaia antolatu dituzte dagoeneko, Saladilloko Euskal Etxearekin eta Juan de Garay Fundazioarekin, eta "primeran" joan dira. "Zatoz guregana eta zure neurrirako bidaia prestatuko dizugu, lagungarri izango gatzaizkizu", baitesten dute irria ezpainetan.
2016/11/07
Joan den ostiralean hasita bart gauera arte luzatu da Neuquen hirian bertako Gizataldeen Jaia. Hamabost kolektibitate partaide, festak gastronomia eta ikuskizun tipikoak eskaini ditu eta arrakastaz garatu da izen bereko probintzia argentinarraren hiriburuan. Euskal kolektibitateari dagokionez, kabalkadan parte hartu eta stand kultural bat aurkeztu zuen Comahueko Euskal Etxeak.
2016/11/04
Azaroaren 19an Txitxiburduntzi festa oso berezia egingo da Belgikako Lendelede herrian. Manu Behaeghe euskal jatorridun belgiarra da antolatzailea; helburua, euskal kultura eta gastronomia ezagutarazteaz gain, Olabe proiektuarentzako dirua biltzea. Olabe, Bizkaiko Bedarona herriko 400 urteko baserri bat da eta berau berritu eta kulturgune bihurtzeko egitasmoa abiatu berria da.
2016/11/04
Datorren astelehenean hasiko da Necochean 2016ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, urtero bezala egun trinkoenak asteburuari dagozkionak izango badira ere, ostiraletik igandera bitartekoak. Ostiralean bertan Euskal Herriko Kalakan arituko da Paris Antzokian. Aurtengoa hastear, iazko Euskal Asteko irudirik adierazgarrienak ekarri nahi izan ditugu hona, batzuk argitaragabeak gainera. Macachinek Necocheari eskuratuko dio lekukoa. Mila esker EE bietako lagunei!
2016/11/04
Geldialdi askotako bira ari da egiten Patxi Perez Iparraldeko dantza-maisua Argentinan. Bere musikariak bildu berriak zaizkio Euskal Herritik, "Patxi Perez eta konpainia" taldea osatuz, eta formato horrekin arituko da ostegunean Necochean, 2016ko Euskal Aste Nazionalaren inguruko ekitaldietan. Birak Buenos Aires, Llavallol, Tres Arroyos eta, geroago, Bariloche ere baitaratzen ditu. Hasiera berezia, baina, Corpus Christin izan zuen, tailerrak, Eusko Etxean, eta elkartasuna tartekatuz Mbya-guaraní komunitateekin.
2016/11/03
Etxepare Euskal Institutuak azaroaren 22an inauguratuko du Habanako Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurletza berria. Irakurle postua Joseba Sarrionandia idazle iurretarrak beteko du. Sarrionandiak ezkutuan eman ditu azken 31 urteak, Martuteneko kartzelatik ihes egin zuenez geroztik. Denbora honetan literatura karrera aberatsa eraiki du, obra ugari idazten eta argitaratzen, zenbait sari ere bereganatuz, tartean 2011an Euskadi Literatura Saria.
2016/11/03
Ez dago euskal etxerik Pinamarren. Baina apirilean bertan hasitako Euskal Zine Zikloak gero eta jende gehiago biltzen du. 50 lagun bertaratu ziren azken emanaldian Manuel Belgrano Herri Liburutegira Carlos Gabilondok hautatutako filmak ikustera. “Kopuru polita da, batez ere pentsatzen badugu Pinamarren ez dagoela ekintza bultzatzen duen euskal elkarterik” adierazi dio Gabilondok EuskalKultura.com-i. 2016ko zikloari amaiera emateko beste lau emanaldi egingo dira: azaroaren 18 eta 19an eta 25 eta 26an.
2016/11/03
Komunitateari begirako bere lehenengo topaketa egin du joan den igandean duela bi hilabete eskas Neuquen-en sortutako ‘Baskos de la confluencia’ elkarteak. Deialdia arrakastatsua izan zen eta 50 bat lagun elkartu ziren euskal etxearen behinbehineko egoitzara, tartean San Martin de los Andesko Euskal Txokoa-ko lehendakari Manuel Bustingorry. Elkarte berriko kideak poz-pozik daude lehenengo aktibitate honekin eta gogoz ekin diote hurrengo ekimenak prestatzeari.
2016/11/02
Mallorcako Artea Euskal Etxeak Euskal Herriko musika ekarri zuen Mediterraneoko uhartera iragan urriaren 14 eta 15ean, "Trobada de Musiques del Nord" izeneko festan. Ekitaldi hau antolatzen duten bigarren urtea da, eta iaz bezala, Bizkaiko Dangiliske taldea izan zuten gonbidatu nagusi, musika zelta eta galegoa egiten duten beste talde batzuekin batera. Larunbatean, 150 bat lagun jarri zituen dantzan euskal taldeak.
2016/11/02
Sukaldaritzari eskainitako asteburu oso bat bizi izan dute Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko lagunek Marita Echaveren eskutik. Ekintzen programaren baitan "Euskal baserrietako sukaldaritza" liburua aurkeztu eta tailer bat eman zuen sukaldari cordobatarrak. Chivilcoyko Euskal Etxearen baitan ari den ‘Amalur’ gastronomia taldea, berriz, asteburuko afariez arduratu zen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus