euskal diaspora eta kultura
2016/11/21
Durangoko Azokak urtero banatzen duen Argizaiola saria, aurtengoan, sariaren 25. edizioan, euskal kulturan lan isilean "inurri-lana" egiten ibili diren eta ibiltzen direnei emango die, eta horretarako bost izen hautatu ditu, hainbat eta hainbat pertsonaren ordezkari. Horien artean, Diasporan euskara eta euskal kulturaren alde egiten den lan eskerga aitortuz, Jose Ramon Zengotitabengoari emango dio. Zengotitabengoak AEBetan garatu du, urtetan, bere lana, gehienbat SBSA - Society of Basques Studies in America elkartetik.
2016/11/21
Hiru hamarkadaren ondoren, publiko izango da aurrerantzean idazlearen jarduna, irakasle ariko baita Habanako Unibertsitatean. Dioenez, idazten jarraitu ahal izatea da bere asmoa, arreta gehiegi erakarri gabe. Elkarrizketa Joseba Sarrionandiarekin Habanan, Jose Goitiak Berrian argitara emana.
2016/11/21
Bihar amaitzen da parte hartzeko epea. Hauek dira azaroko sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua; Kalakan-en "Elementuak" CDa; "Mahai inguruko kantuak II" CDa; "Euskaraz bizi nahi dut" sortako ohar liburu bat; eta Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua. Parte Eman izena gaur bertan!
2016/11/18
Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak Euskal Zinema Zikloa jarriko du abian gaur, "Lasa eta Zabala" luzemetraiaren emanaldiarekin. Hilaren 25ean "Loreak" filma izango da ikusgai berriz ere, ikusleek eskatuta, 2015ean Euskal Astean aurkeztu zenean izan zuen arrakasta eta gero. Azkenik, azaroaren 26an amaituko da zikloa, Laburbira jaialdi ibiltariaren euskarazko laburmetraiekin.
2016/11/18
Asteburu ederra pasa zuten orain astebete Necocheara bertaratu ziren lagunak… alabaina igande arratsaldea ‘azken agurren' momentua izan zen, etxera bueltatzeko tenorea; gogo gutxirekin agian, baina datorren urteko azaroaren 10etik 12ra San Nicolasen berriro elkartzeko asmoarekin (gogoan hartu datak). EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluan, 2016ko Euskal Aste Nazionaleko kronika sortako azken alea.
2016/11/18
Azken egunak dira parte hartzeko, asteartean, azaroaren 22an, itxiko baita epea. Hauek dira oraingoan sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua; Kalakan-en "Elementuak" CDa; "Mahai inguruko kantuak II" CDa; "Euskaraz bizi nahi dut" sortako ohar liburu bat; eta Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua. Parte Eman izena gaur bertan!
2016/11/17
Azkeneko urteetan eta krisialdi ekonomikoarekin batera desagertu egin ziren Reno hiriko kanpoaldean Rancho San Rafael Parkean Nestor Basterretxea zizelkari euskaldunak eginiko Euskal Artzainaren Monumentua osatzen zuten brontzezko plaketako ia guztiak. Parkeko administrazioak eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Carmelo Urza irakasleak eginiko lanaren ondoren urrian ezarri dira plaka berriak, oraingoan aluminiozkoak, eta tentazio gutxiagokoak ebasteko.
2016/11/17
ETBko "Origen" saioak gaur aurkeztuko du bere azken atala, Mariana D'Orazio argentinarrarekin. Mariana euskara ikaslea da Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegian eta bere birramona Antonia Esnaolaren iraganari buruzko jakinminak gidatuta etorriko da Euskal Herrira. Ustekabeko istorio zirraragarria aurkituko du: maitasunak, tiroz hildako norbait, eta atzean utzitako seme-alabak. Azken atal hau ETBn 22.25etan izango da ikusgai, eta baita Canal Vasco/ETBSat-en ere. Aurreko atal guztiak ikusgai dira online ETBren webgunean.
2016/11/17
Euren onena koreografietan, arropetan eta, nola ez, jarreran. Publikoak eskertzen du euskal kultura zabaltzen dantzariek egiten duten lana eta hori txalo beroen bidez islatu zuen ikuskizunean zehar. Necocheako 2016ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari eskainitako artikulu sortako gaurko atalean, larunbateko Galako bigarren zatiari dagokion argazki eta irudi sorta.
2016/11/16
Argentinan praktikatzen diren dantzen gaineko begirada polita bihurtzen da urtero larunbat gaueko emanaldia. Herrialde osoko ehunka dantzarik Euskal Asterako propio hautatutako dantza bat aurkezten diote publikoari; eta urtean zehar egindako ahaleginak merezitako txaloak jasotzen ditu. Mintzodromoa ere egin zen larunbatean Necochean; euskara ikasle eta irakasleek ere jaso zuten hainbat txalo, beraien kasuan Zubietan bildutako euskaldunengandik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus