euskal diaspora eta kultura
2016/12/01
Laburmetraia galdera honi saiatuko da erantzuten: zergatik lotzen zaizkie hain estu argentinar iruditerian balio batzuk –tartean zintzotasuna eta lanaren kultura– euskal jatorriko jendeei? Erantzun baten peskizan, euskal kolektibitatekoak ez diren lagunen testigantzen bila abiatuko da Martin Jauregui, ‘kanpoko begirada’ bat lortzearren. Baliagarria izan daitekeen pasadizo edo kontakizunen bat baduzu, bidal ezazu, dokumentalaren parte izateko. Jasotako materialen artean, bi istorio onenak aukeratu eta sarituko dira.
2016/12/01
2017 urtean Joseba Gotzon musikariak futbola, musika eta historia uztartuko ditu, "Euzkadi" talde ospetsu haren omenez egingo duen birarekin. Taldea 1937an sortu zuen Agirre Lehendakariak, euskal jokalari ezagunenekin, eta munduan zehar ibili zen lagunarteko partidak jokatzen Euskal Herriak gerra zibilean bizi zuen egoera latzaren berri zabaltzeko. Biran, Joseba Gotzonek kontzertuak egingo ditu Irlandan, Ingalaterran, Kuban eta Argentinan, baina egitaraua irekita dago oraindik eta musikariak gonbitea luzatzen die emanaldia antolatu nahi duten euskal etxeei.
2016/11/30
Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar zabalduko du Euskararen Eguna, Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak eskaintzen dituzten hainbat unibertsitatetan jarduerak eginez. Frankfurt, Leipzig, La Plata, Cork, Mexiko, Santa Barbara, Bartzelona... izango dira horietako batzuk. Horrez, gain, Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokan izango da Iban Zaldua idazlea, euskal literaturaren berri emateko.
2016/11/30
"Gernikatik New Yorkeraino Montevideotik pasata" deitu diren jardunaldiak antolatu dira hiriburu uruguaitarrean abenduaren 2tik 6ra bitartean, ostiral honetatik datorren asteartera arte, 75 urte bete diren honetan Jose Antonio Agirre Lehendakaria Europa faxistatik ihesean Uruguaira heldu eta herrialdeko Ordezkari Ganberaren ongietorri eta abegia jaso zuenetik. Esker emate ekitaldia izango da Uruguaiko Herriari euskal-uruguaitar komunitateak eta Euskal Erria Euskal Etxeak antolatua.
2016/11/30
Mota askotako ekintzak egin dituzte azken aste hauetan Beti Aurrera Aberri Etxea Euskal Etxeko lagunek instituzioaren 20. urtebetetzea dela eta. Ospakizunen programa datorren larunbatean bukatuko da, Euskararen Nazioarteko egunaren baitan, euskara omentzeko ezohiko aktibitate batekin: Victor Ruiz Añibarroren ‘Mujeres en Berrigorria’ antzezlana aurkeztuko du horretarako propio sortutako Leneas antzerki taldeak.
2016/11/29
Proposamen eta planez josita dator aurten ere Erromako Settimana Basca, hiriko euskal elkarteek urtero urtero antolatzen duten Euskal Astea, alegia. Aurtengoa ostegunean hasiko da, Asier Gogortza sortzailearen erakusketa batekin. Ondoren, eta abenduaren 11 bitartean, zer egin eta zer ikusi frango izango da Erroman: Errebal taldearen emanaldia, Mariasun Landa idazlearen liburua aurkezpena, "Amama" filma... Egitarau osoa, jarraian.
2016/11/29
‘Esnezalearen Bira’ izenarekin Gral. Las Herasko Euskal Etxeak antolatzen duen auto klasiko lehiaketak amaiera ezberdina izan du aurten. Gidari irabazleei sariak banatu eta gero, Gral. Las Herasko Pato Zelaira bertaratu ziren lasterketaren antolatzaileak Argentinako Kirol Nazionala den Pato delakoaren omenez plaka bat desestaltzeko. Berri honekin batera gaur hasiko den Gral. Las Herasko Euskal Astearen programa jakinarazten dute Zazpirak Bat lasherastarretik.
2016/11/28
Ostiral honetan irekiko ditu ateak 2016ko Durangoko Azokak eta abenduaren 6a bitartean euskal kulturaren topagune nagusi bihurtuko da. Aurten, bertan bilduko diren argitaletxe, disketxe eta euskal kultur munduarekin batera, Argentinako euskal komunitatea ere izango da partaide, Diasporaren ordezkari gisa. Azokan Argentinako euskaldunek argitaratutako liburuak ezagutaraziko dira eta zenbait hitzaldi eta aurkezpen ere egingo dituzte.
2016/11/28
Ekimen gaztea eta familiarra da Los Toldos herriko 'La Vasca' enpresa. Euskal sustraiko etxe argentinar bateko sukaldean sortua, huts egiten ez duen errezeta batez baliatzen da Yanina Luberriaga bere produktuak egin eta merkaturatzeko: lana, familia eta balioen konbinazioa.
2016/11/28
Hilabete osoko bira egin dute Patxi eta Konpainia Iparraldeko taldeko musikariek, euskal etxeetan dantza eta musika tailerrak eskaintzeko eta Euskal Asteaz gozatzeko. Esperientzia ona baino hobea izan da eta atzera Euskal Herrira etorriak artistek agur berezi bat bidali nahi izan diete Argentinan harrera ezin hobea eskaini zieten lagunei. Hona bidaiaren argazki bidezko errepasoa.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus