euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bi Michelin izardun Andoni Luis Aduriz euskal sukaldariak erakustaldia eskainiko du datorren astean Beverly Hillsen

2017/07/14

Andoni Luis Aduriz sukaldaria (arg. FineDiningLovers.com)

Inguruan bizi bazara edo bertatik ibili behar baduzu, gogoan hartu bere datak Uztailaren 18tik 21ra izango direla (asteartetik ostiralera). Ez pentsa, ordea, berea euskal sukaldaritza tradizionala denik; berritzailea da eta Kaliforniara egingo duen bidaia labur honetan bereziki eskaini behar duena, Donostiako bere leku berrian, Topa Sukalderian, eskaintzen duen euskal-latinamerikar ildoa da: bere euskal oinarriari Hego Ameriketan zehar eginiko bisita eta ikastaldiak gehitzearen ondorio den fusioa. Interesa baduzu, berehala egin erreserba, bestela lekurik gabe geratzeko arrisku handia baituzu.

Gehiago irakurri...


Buletin Ofizialak gaur eman du argitara 2017ko Gaztemundun parte hartuko dutenen gazteen zerrenda

2017/07/13

Gaztemunduko aurreko edizio bateko partaideak

EHAA-BOPV buletinak bere gaurko alean eman du argitara 2017ko Gaztemundu programan parte hartzeko hautatuak izan diren hamabost gazteen zerrenda. Hautatutakoen artean, 13 Argentinakoak dira, beste bi txiletarrak eta hamabostgarrena Uruguaikoa; sei neska eta bederatzi mutil. Gogoratu euren egonaldia Euskal Herrian irailaren 2tik 17ra garatuko dela eta musikariak direla guztiak, euskal instrumentuak baitira aurten landuko den gaia.

Gehiago irakurri...


Bozkario eta atxikimendu sanferminzaleak ez daki distantziez: honela bizi dute festa euskal eta nafar etxeetan (II)

2017/07/13

Chascomuseko dantzari txikiak ez ziren beldurtu zezena agertu zenean

Helburua ospatzea bada sanferminek badituzte jai onenetako bat izateko behar diren osagarri guztiak: ikuskizunak, musika eta dantzak, bizitasuna eta kolorea, gaupasak, zeremonia… Argentinako nafar eta euskal etxeek proposamen horiek guztiak gogoan dituzte, eta kasu gehienetan bildu eta trinkotzen dituzte, eta Iruñera joaterik izan ez dutenei aukera ederra ematen diete nafar patroiaren omenezko festa gozatzeko. Gaurko artikulu honetan, urrun ospatze diren sanferminen bigarren argazki galeria.

Gehiago irakurri...


‘Diru-laguntzak nola eskatu’ izango da uztailean Bahia Blancan FEVAk eskainiko dituen tailerretako baten gaia

2017/07/12

FEVAren 2016ko “Haztearren, gogoeta” jardunaldietako aktibitate bat

Mota askotako aktibitateak burutuko ditu datozen hilabeteotan Argentinako euskal federazioak euskal etxeen lana bideratu eta bultzatzeko. Euskal Etxeen topaketa uztailaren 15 eta 16an izango da Bahia Blancan eta, nobedadeen artean, Eusko Jaurlaritzari diru laguntzak eskatzeko gomendioak eskainiko dira tailer batean. 15etik 23ra, berriz, Euskara Munduan programako Neguko Barnetegia eta Irakasleentzako trebakuntza garatuko dira, hauek ere Bahiako Union Vasca Euskal Etxean.

Gehiago irakurri...


Washington Smithsonian urteurrena: duela urtebeteko euskal ekitaldien azken bideo kronika (eta III)

2017/07/12

Dantza emanaldia Washingtongo National Mall-en eraikitako pilota plazan

Gaurko honekin bukatuko dugu duela urtebete Washington hirian euskaldunen erakuslehio izan zen Smithsonian 2016 Folklife Festival-a gogora ekarriz azken egunetan egin dugun kronika. Euskal Herriko eta Estatu Batuetako hainbat euskaldunentzat data bereziak izan ziren, honelako antolaketa bat ez baita eguneroko gauza, eta ez baita erraz epe laburrean errepikatuko honelako ekitaldirik. honelako leku hain hautu eta esanguratsuan. Hona hirugarren bideo sorta.

Gehiago irakurri...


Euskal eta Nafar Etxeen eskutik mundu osoraino iristen dira sanferminetako koloreak, kantuak, alaitasuna… (I)

2017/07/11

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak 2017ko sanferminetako txupinazoa bota zuen hiriko San Nicolas oinezkoen kalean

Sanferminak oso ezagunak dira mundu osoan Pamplona edo Iruñeko festak izateagatik. Hala ere, Diasporako euskal eta nafar etxeek lan ederra egiten dute Nafarroatik milaka kilometrora jaiaren giroa sortzeko. Ahaleginek euren emaitza onak izaten dituzte eta gaur egun Iruñean ez ezik, Argentinako hainbat herritan ere ospatzen da patroi nafarraren omenezko jaia. Gaurko artikuluan, argazki galeria (lehenengo zatia).

Gehiago irakurri...


AEBetako kongresukide John Garamendiren hitzak, duela urtebete, Gernikako Arbola landatzen Kapitolioan (II)

2017/07/10

John Garamendi kongresukide kaliforniarra anfitrioi izan zen Gernikako Arbola Washingtongo Kapitolioan landatzeko ekitaldian (irudia EuskalKultura.com)

Seguru bertan izan ziren euskal politikariek ere, baina bereziki bertaratu ziren euskal-amerikarrek ongi gogoan daukaten ekitaldia izan zen orain urtebete Washingtongo Kapitolioko lorategietan egin zena, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuz. Bereziak eta esanguratsuak, Estatu Batuetako kongresukide John Garamendiren hitzak, bere euskal jatorria eta bere euskal erro eta sentimenduen indarra agertuz. Hona hitz horiek eta landaketa-ekitaldiko une nagusia islatzen dituen bideoa.

Gehiago irakurri...


Baskos de la Confluencia EEak ekoiztutako ‘Txalaparta’ saioa egunero entzungo da Cipollettiko Confluencia FM 94.5 irratian

2017/07/10

'Txalaparta' irratsaioaren aurkezle eta produktorea

Gero eta jende gehiagorengana iristeko asmoz, irratsaio labur bat ari dira ekoizten Neuquen eta Cipolletti hirietako Baskos de la Confluencia elkarteko lagunak. Saio bakoitzean euskal gai bat jorratzeko asmoa daukate, tartean, euskal jaiak, musika, ohiturak, euskal etxeetako aktibitateak eta baita euskal diasporako erreferenteei egindako elkarrizketak ere. ‘Txalaparta’ irratsaioa Cipollettiko Confluencia FM 94.5 irratian emititzen da, egunero, txandakako ordutegian.

Gehiago irakurri...


Urtebete da Washington euskaldunen erakuslehio bihurtu zela eurei eskainitako Smithsonian Folklife Festivalarekin

2017/07/07

Washington DC hiriburuko 'National Mall' delakoa, Kapitolioa atzean, euskaldunei eskainitako Folk Life Festivalen (irudiak EuskalKultura.com)

Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 10ean bukatu, bi zatitan, eta "4th of July" tartean. Horiek izan ziren datak. Oraintxe urtebete Euskal Herritik zein Estatu Batuetako hainbat estatutatik etorritako euskaldunek eurentzat hartu zuten Washington hiriburuko erdigunea, Kapitolioaren aurre-aurrean eraikiz kanpamendu moduko bat, Euskal Herriaren, euskaldunen eta euskal kulturaren erakuslehio bat ezartzeko bisitatu nahi zuten guztientzat.  Hura izan zenaren oroigarri, bideo hautaketa bat egin dugu. Hauxe.

Gehiago irakurri...


Zutarriak talde euskal argentinarrak ikus-entzunezko "Bagare" proiektua aurkeztuko du abuztuan Buenos Airesen

2017/07/07

'Zutarriak' taldea "Bagare" ikus-entzunezko irudi batean

Errepertorioa handitzeko abesti berriak ari dira entseatzen egun hauetan ‘Zutarriak’ taldeko kideak; baina bitartean, esku artean dituzten proiektuak laster hasiko dira gauzatzen: esaterako, ‘Bagare’ ikus-entzunezko proiektua (bideoklipa) abuztuan aurkeztuko du Ignacio Esquiroz buru duen laukoteak, Majo Staffolani de Amorizak zuzendari eta Laurak Bat-en instalazioetan filmatuta. Taldearen lehenengo diskoa, berriz, 2018 erdialdean atera nahiko lukete.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia