euskal diaspora eta kultura
2017/08/03
Ingeles eta Alemaniar filologian lizentziatua eta filologia modernoan doktorea den Garbiñe Iztueta Goizuetak (Tolosa, 1972) EHUko irakasle lanak hein handi batean albo batera utzi, eta erronka berri bati heldu zion martxoan. Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria da. Honako elkarrizketa Olatz Artolak egina dio eta Tolosaldeko Atarian izan da argitaratua.
2017/08/02
Elkarretaratzea urriaren 14-15eko asteburuan izango da, Victorian kokatu eta bere familia bertan sortu baitzuen Bergaratik Argentinara 1860 urtean etorri zen Francisco Eguiazu Ibarzabalek. Bileraren bultzatzaile nagusia, Franciscoren herenilobetako bat den Sergio Eguiazu da. “Lehenengo topaketa honetan konfiantza hartzen hasi nahi dugu; uste baino Eguiazu gehiago daude Argentinan eta elkar ezagutu nahi dugu; eta gure arbasoen memoria ohoratu”, adierazi dio Sergio Eguiazuk EuskalKultura.com-i.
2017/08/02
Lurigancho-n (Peru) 3 eta 5 urte bitarteko neska-mutilak mugitzeko trebetasunak estimulatzen dituzte. “Hainbat lan giro eta egoeratara egokitu behar dugu”, diote euskal gazteek. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak sustatua da. Jaurlaritzak emaniko datuen arabera, ehun euskal gazte ari dira aurtengo udan parte hartzen Ertamerikan, Asian, Hego Amerikan eta Afrikan garapenerako lankidetza eginkizunetan.
2017/08/01
Kirmen Uribe idazle euskalduna Iowako unibertsitatean egonaldia egiteko hautatu dute, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, bertan antolatzen den International Writing Program egitasmoaren baitan. Programa honek, mundu osoko idazleak biltzen ditu abuztutik irailera, unibertsitatean programa literarioa antolatuz.
2017/08/01
Aurten ohoratu dugu 80. Artzain Piknika Bakersfield-en. Kaliforniako historian, aspalditik ardia biziki ezagutua izan da eta erran gabe doa harekin batean artzaintza. 1848an Ipar Amerikak Alamoko gudukaren ondotik Mexikoko Santa-Ana jeneralari mendebaldeko zonbait estadu erosi zizkiolarik, Amerikarrak hasi ziren estadu horietarat sartzen eta laster ohartu ziren hemen gaindi gaitzeko lur eremuak hutsik edo bederen abantxu hutsik zaudela.
2017/08/01
Donostiako Zinemaldia irailaren 22tik 30era izango da aurten, ohi bezala programa oparo batekin eta izen handiko artistak lagun. Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskaltegian jaiotako Euskal Zine Ibiltariaren proiektuak urrats erraldoia emango du eta sortzaile eta arduradun dituen Carlos Gabilondo eta Norma Carrizo aurtengo edizioan hartuko dute parte, bisitari gisa. Donostiako egonaldiaren baitan, beste leku batzuen artean, Euskadiko Filmategiaren egoitza den Tabakalera bisitatuko dituzte.
2017/07/31
Habanako 'Asociación Vasco Navarra de Beneficencia' (AVNB) euskal etxeko lehendakari Renato García Egusquizak balantze baikorra egin du erakundearen 140 urteak ospatzeko antolatutako ekitaldiez. Astebeteko programak bildu ditu, besteak beste, argazki eta artisau erakusketa bana, euskal zine saioak, irteerak, hitzaldiak eta 'Arima' gaztetxo taldearen emanaldia, euskal dantza tradizionalez.
2017/07/30
Inaugurazio ekitaldia gaur igandea uztailaren 30a egingo dute Resistencia hiriko Tibi Txotxongilo Museoan, Chaco probintzia argentinarrean. 'Juan Iturrioz Arróspide' erakusketa guneak, Chacoko Euskal Etxeko fundatzaileetakoa izan zen izen bereko artista omenduko du. Irungo (Gipuzkoa) euskaldunen ondorengoa, arkitektura ikasi eta sortzaile eta txotxongilo egile eta sustatzaile da Juan Iturrioz Arrospide. Leku berean ezarriko da Kotoiaren Lurra Euskal Etxearen liburutegia.
2017/07/28
Baionako Bestak lehertu dira Euskal Herrian, eta Atlantan, bertako euskaldunak eta euskal kulturaren maitaleak ez dute atzean geratu nahi izan. Hilabete gutxi dira hirian euskal elkartea sortu zela eta oraingoan Euskal Etxeak deia egin die bere bazkide eta lagunei, Atlantako euskal estiloko Cook & Soldiers jatetxean Baionako Bestak ospatzeko antolatu duten programara biltzeko. Inguruan bazabiltza edo bertan ibiliko den norbait ezagutzen baduzu, pasaiozu mesedez informazioa.
2017/07/28
Joan den igandean hil zen Renon Louis Erreguible mauletarra, pertsona ezaguna renotar euskaldunen eta ez euskaldunen artean, berak 1967ko abenduan zabaldutako "Louis' Basque Corner" Renoko euskal jatetxe klasikoetakoa izan baita geroztik, euskaldunen biltoki, baina aldi berean hiriko biztanle eta bisitariena oro har. Lekua 2010ean saldu bazuen ere, segitu dio aurreko ildorari. Louis gogoratzeko elizkizunak abuztuaren 26an egingo dira, hamaiketako batekin ondoren, Louis' Basque Corner-en, jakina.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus