euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Artzain Egunak Oçafrain anaiak eta 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkartea omenduko ditu igandean Legazpin

2017/09/01

Bankatik Kalifornia eta mundura: Oçafrain anai-arrebak, euren artean igandean omenaldia jasoko dutenak (argazkia MO)

Gipuzkoako Artzain Egunak Oçafrain anaia euskal-kaliforniarrak eta Euskal Artzainak Ameriketan (EAA) elkartea omenduko ditu datorren igandean, urtero Legazpin egiten duen azoka eta elkarretaratzean. Izan ere, karia horretara, EAA elkarte honek urtero egiten duen elkarretaratze eta bazkari jendetsua ere Legazpin egingo ditu igande honetan. Zorionak Laura Igantzi buru duen elkarteari eta, Bankan jaio ondoren, bizitza Euskal Herria eta Kalifornia artean egin duten Oçafrain anaia omenduei.

Gehiago irakurri...


Bihar iritsiko dira Euskadira Gaztemundu 2017ko partaideak, euskal musika eta instrumentuei eskainitako edizioan

2017/09/01

Iñigo Urkullu lehendakariak Gaztemunduko aurreko edizio bateko partaideei egin zien harrera (argazkia Irekia)

Hemen da Gaztemundu 2017. Irailaren 2tik 17ra garatuko da eta bihar bertan, larunbata, iritsiko dira Euskadira edizio honek izango dituen hamalau partaideak, musikariak, bakoitzak jotzen duen euskal instrumentuan aurrera egin eta teknika, errepertorio eta bestelako formakuntzetan gakoak eta baliabideak biltzea helburu. Ekitaldiak Gasteizko Musika Etxea izango du eskolen egoitza nagusia, nahiz eta tarteka Euskal Herriko beste leku batzuetara ere mugituko diren, ahalik eta egonaldirik emankorrena izan dadin. Gogoratu, partaideak Argentina (11), Txile (2) eta Uruguaitik (1) datozela.

Gehiago irakurri...


Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Kalifornian 'Azkenean!', Amerikanuak talde euskal-amerikarraren lehenengo diskoa

2017/09/01

Ezkerreko irudian, Jean Flesher eta Michelle Iturriria grabaketa estudioan; eskuinekoan, diskoaren azala talde osoarekin

Hemen da Azkenean! Uda hasieran hasi ziren iragartzen, uda bukatu aurretik aterako zela esanez, eta hitzari eutsi diote. Gaur egingo da Bakersfield-en 'Amerikanuak' taldearen aurreneko diskoaren plazaratze jaia. Dantzatzeko musika da, AEB Mendebaldeko euskal berbena eta erromerietako musika tradizionala. Musikariak AEBetan jaiotakoak dira, euskaldunen ondorengo, Jean Flesher utah-tarra buru. Etekinak NABOko "Aita Tillous Funtsa"rentzat izango dira, euskal-amerikar gazte ekintzetan erabiltzeko. Ongi etorri, Azkenean, eta Zorionak!

Gehiago irakurri...


Gaur jokatuko dira Chinon Munduko Mus Txapelketako azken partidak, bertako Euskal Piknik eta Besta hastear

2017/09/01

2017 Museko Mundu-Txapelketako partaideak San Frantziskoko Golden Gate atzean

Kaliforniako Chino herriak asteburu honetan ospatuko du bere urteroko euskal jaia. Eta Chinon dabiltza 2017ko Museko Mundu-Txapelketako partaideak. Txapelketa joan den asteburuan San Frantziskon hasi bazuten ere, asteazken gauetik Chinora etorriak dira, antolaketa San Frantzisko eta Chinoko komunitateen artean partekatu baitute. Hiri batean zein bestean, partidak jokatzearekin batera bertako euskal jaietan hartu dute parte. Txapela gaur erabakita, bihar eta etzi Chinoko Euskal Besten Programara bilduko dira.

Gehiago irakurri...


La Pampa probintzia argentinarreko Macachingo Euskal Etxeak antolatuko du 2018ko Munduko Mus Txapelketa

2017/09/01

2018ko Munduko Mus Txapelketaren logoa

Erabakia egun hauetan Kalifornian, Estatu Batuetan, garatzen ari den Txapelketaren 40. edizioaren baitan hartu da. La Pampako Euzko Alkartasuna Euskal Etxetik adierazi digutenez, Nazioarteko Mus Elkarteak baietza eman dio Euzko Alkartasunari, datorren urteko irail aldean mundu osoko Euskal Gizataldeetako muslarien bilgune izateko. Macachingo euskaldunek ongi frogatu dute euren antolatzeko gaitasuna, 2015ean arrakasta handiz izan baitziren maila nazionaleko Euskal Astearen eratzaile.

Gehiago irakurri...


Urtero bezala, abuztuan ez da buletina plazaratuko: etxe barruko lanak egiten segituko dugu, irailean itzultzeko

2017/08/04

Euskal festa Argentinako Patagonian

Abuztuan gaude eta azken urteotan bezala, EuskalKultura.com-ek egun batzuk hartuko ditu emititu gabe, irailean indarberrituta itzultzeko. Ohi bezala, buletina ez emititu arren, etxe barruan lanean segituko dugu, handia baita gurea bezalako ekimen batean egin behar diren eta ikusten ez diren gauzek kentzen diguten denbora. Abuztuan, baina, munduan --geldoago Ipar Hemisferioan, uda baita, eta Hego Hemisferioan ere neguko oporraldia ere hor dela-- segituko dute euskal ekitaldi eta jarduerek Diaspora osoan...

Gehiago irakurri...


Idahoko Boise hiriburuak gogoz eta beropean ospatu ditu bertako euskal komunitateko zaindari den San Inazio Jaiak

2017/08/03

Azken urteotan sendotzen eta zabaltzen ari dira loturak Idaho eta Euskal Herriaren artean

Asko dira munduan San Inazio bere zaindari gisa ohoratuz urtero uztailaren 31ko eguna modu berezian ospatzen duten euskal etxe eta komunitateak. Horien artean badira mende pasatxoko tradizioa jasotzen dutenak, Argentinan-eta, ahaztu gabe konparazio Mexiko Hiriko Colegio de las Vizcaínas, 1732an sortutako eskola euskal mexikarra. egiazki eta ofizialki Colegio de San Ignacio de Loyola izena duen erakundea. Gaurkoan, baina, Estatu Batuetara, Boise aldera joko dugu, bertako San Inazio (sic) festak hemen islatzeko.

Gehiago irakurri...


Buffaloko (Wyoming) 2017ko NABO Biltzar Nagusi eta Euskal Festaren kronika iruditan (2)

2017/08/03

Hona Ipar Ameriketako 2017ko euskal festa nagusiaren kronika iruditan. Lehenengo partearen ondoren, bigarren eta azken emanaldia da gaurkoa. Gogoratu elkarretaratzea uztailaren 20-24an egin zela Wyoming estatuko Buffalo herrian. NABOren urteko Biltzar Nagusiaz gain, asteburuak Estatu Batuko hainbat herri eta estatutako euskaldunak bildu zituen, partaide gisa, baita artista, musikari, dantzari eta kirolariak, euskal kulturaren arlo desberdinen erakusgarri. Arrakasta polita.

Gehiago irakurri...


Buffaloko (Wyoming) 2017ko NABO Biltzar Nagusi eta Euskal Festaren kronika iruditan (1)

2017/08/03

NABOko Biltzar Nagusia Wyoming-en, Buffalo ondoko mendietako kabina batean (argazkia EuskalKultura.com)

Ez zen besterik espero, eta halaxe atera da pasa den uztailean NABOren 2017ko Biltzar Nagusi eta Euskal Festa: gogoangarri, Estatu Batuetako gainerako herri eta estatuetako euskaldunek ondo gogoan baitzeukaten duela sei urte Buffalon bertan egin zen 2011eko Biltzar Nagusia, eta orduan ere buffalotarrek --euskaldunek zein ez-euskaldunek-- bisitari eta partaide guztiei eman zieten ongietorri eta harrera bero eta arras abegikorra.

Gehiago irakurri...


Michel Etcheverry Argentinan arituko da azaroan kantari, San Nicolas, Buenos Aires eta Gral. Las Heras-en

2017/08/03

Michel Etcheverry eta Joseba Asiron Iruñean pasa diren sanferminetan

Michel Etcheverry kantari heletarra Argentinara ari da helduden azaroan eta, beteak beste, aurten San Nicolas herrian egingo den Euskal Aste Nazionalean hartuko du parte. Bidaia berean, Buenos Aires hiriburuan eta General Las Herasen ere kantatuko du. Beste euskal etxeren bat interesatua bada, kontaktatzen ahal du kantariarekin, bi asteko bidaia argentinarrean egunen bat adosteko aukerarik balego. Jean-Louis Bergara akordeoilaria eta Beñat Chaubadindeguy atabalariarekin arituko da kantari baxenabartarra.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia