euskal diaspora eta kultura
2017/10/24
Urte batzuk pasatu ditu Ongi Etorri Euskal Etxeak Gizataldeen Jaiaren deialdiari erantzun ezinik; aurten, ordea, eta erakundearen berpizteari ekiten ari zaizkion bitartean, euskal standa muntatu dute azkeneko partez Euskal Etxeko lagunek 2017ko edizioan. Gizataldeen Jaian, Cesar Arrondo irakasleak bat egin du sanpedrotarrekin eta Euskal Herriari buruzko hitzaldi baten emaile izan da. Berritzekotan ari den Euskal Etxeak deia zabaldu nahi die inguruko euskaldun eta euskal jatorrikoei ahaleginarekin bat egin eta partaide bilaka daitezen.
2017/10/23
Nork Argentinako euskal munduan, dantzarien esparruan dabilenik, ez du ezagutzen Aitor Alava. Hamahiru urte dira Zuhatza herriskako arabar honek Euskal Herri geografikoa utzi eta Argentinako Euskal Herrira aldatu zenetik. Izan ere, Argentinan baina euskal dantzez, euskal hitzorduz eta euskal giroan bizi da Aitor Alava. Bere kasuan, baina, euskal dantzetan batera, tangoan ere murgildu zen, eta tango irakasle titulua lortu zuen, geroago euskal-argentinat fusio lanak eginez.
2017/10/23
Hondamendi galanta utzi dute Kuban azkeneko haizerauntsiek eta kalteetako asko konpontzeak bere denbora hartuko du. Ez dugu berririk izan irlako euskal komunitatean makur pertsonalik gertatu izanaz, baina irudiak heldu zaizkigu Ciego de Avila herriko pilotalekuek jasandako kalteez. Bertan antolatu ohi dira nazio mailako txapelketa eta partidetako batzuk, eta Irma hurakanak gogor jo eta desegin ditu.
2017/10/23
Bi egoitza ditu Argentinan 1904ean sortutako Euskal Echea Institutuak, bata Buenos Aires hiriburuan eta bestea Buenos Aires probintziako Llavallol-en. Bakoitzak urteko bere Euskal Festa nagusia antolatzen urtero, urri-azaroan, udaberri aldera, ehundaka ikasle partaide. Festa bakoitzak bere eguna eta programa duen arren, aurtengoetan biak gai bat elkarbanatu dute euren ekitaldietan: Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurreneko urtea dela-eta, ikasle/dantzariek Bizkaiko herriak jasotako erasoa gogoratu dute.
2017/10/20
Aurkezpen eta dastaketek balio dute eta Euskal Herrira joandako estatubatuarrek, bertan ikusi eta dastatutakoa maite eta euren herrikideei ere gustatuko zaielakoan egindako apustuak ere hor daude. Azken urteotan, txakolina eta euskal sagardoa bezalako produktuek aurrerakada nabaria egin dute AEBetan. Gero eta gehiago ematen da, baina, estatubatuar ez-euskaldunek "Basque" marka daukaten sukaldaritza eta ostalaritza proiektuetan sartzea. Sagardoari dagokionez, esaterako, Peter Yi-k euskal estiloko sagardoa egiten du gaur egun Brooklynen, eta sagardoleku bat zabaldu nahi du aurten bertan. Gaurko hasiko da New Yorken Sagardoaren Astea.
2017/10/20
New York hiriko CUNY (City University if New York) unibertsitateko The Graduate Center-ek kultura politiken inguruko sinposioa antolatu du gaurko, urriaren 20rako, Manhattango bere egoitzan, eta Garbiñe Iztueta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria gonbidatu dute bertan parte hartzera. Euskal ordezkariarekin batera, partaide izango dira bertan Argentina, Txile, Galizia eta Kataluniako ordezkaritzak.
2017/10/20
Andres Zabaletaren (Zegama, 1939) baserritik hiru seme joan ziren AEBetara artzain lanetara: Andres bera, Felipe eta Patxi. Hatzekin zenbatu ditu garai beretsuan Zegamatik joandako beste hamalau giza-semeak; zenbatzerakoan izenak eta haien baserriak errezitatu ditu. Zabaletak bere istorioarekin aldarri bat egin nahi du. Euskal Herrian, Gipuzkoan, Goierrin, Zegaman miseria gorria baino gorriagoa zen garaian ezer ez zutenek zerbait izateko egin zuten bidaia egin zuen berak. Goiberri-k argitara emaniko elkarrizketa.
2017/10/19
Nafarroako Gobernua azterlan bat egiten hasi da, duela gutxi atzerrira joandako nafarrei buruz. Azterlan horren helburua da emigratzaileen profil berri hori osatzen duten nafarrak (gehienak gaikuntza handiko gazteak) identifikatzea eta haiekin harremanetan egotea. Atzo, Gobernuaren bileran, aurkeztu die gobernukideei proiektua Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo Hualdek.
2017/10/19
Orio eta Zarauzko hondartza gipuzkoarretan ibiltzen denak badauka bertan ezarrita dauden eta euskal-argentinar diasporaren erreferentzia aktibo, garaikide eta biziaren adibide diren gazte pampatar hauen berri. Macachin eta Bahia Blancatik euskal kostalderaino iristen den marra honek izen berezia dauka eta han zein hemen ongi errotutako Irazusta deiturari dagokio. Orion bizi den Ainoa Irazusta bahiablancatarra elkarrizketatu du aste honetan bertako Karkara aldizkariko Iñigo Gaitonek.
2017/10/18
Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Hemoterapia Institutuak deia zabaldu die euskal gizataldeko partaideei 0 Negatibo motako odola eman dezaten. Odol mota hau ezohikoa da populazio orokorrean, baina euskaldunen eta euren ondokoen artean askoz maizago ematen da. La Platako El Dia egunkariak, euskal komunitateari egin zaion deiaren berri eman du, aipatuz baita ere bertako Euzko Etxeko Javier Clua lehendakariak euskaldunen izenean eskainitako erabateko baiezko eta lankidetza borondatea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus