euskal diaspora eta kultura
2017/10/31
Astearte honetan, urriaren 31ean, eginiko Gobernu Kontseiluan Kanpoko Euskal Gizataldeen eta Etxeen eremuan lan egiteko lau bekadun lekurako deialdia onartu du Eusko Jaurlaritzak. Horietarik bi, Gasteizen aritzeko dira, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian; beste bat Buenos Airesen, Euskadiren Argentina eta Mercosurrerako Ordezkaritzan; etabeste bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan.
2017/10/31
“Hipólito Yrigoyen, primer centenario de la soberanía popular (1916-2016)” (Hipolito Yrygoyen, herri burujabetasunaren lehenengo mendeurrena) du izena Cesar Arrondoren liburu berriak eta La Platako Unibertsitatean aurkeztu ondoren hiriburuan jendaurreratuko du historialariak bihar, asteazkena, azaroaren 1ean, Buenos Airesko Union Civica Radical alderdiaren batzorde batean, eta astebete geroago, 8an, hiriko Iparraldeko Euskal Etxean. Testuan, Yrigoyenen euskal sustraiak eta Argentinako presidentziara iristeko egin zuen bidea jorratzen ditu irakasle euskal-argentinarrak.
2017/10/31
Jennifer eta David Willis New Yorken jaiotakoak dira. Ameriketako Estatu Batuetan, baina, ez da batere ohikoa jaioterrian bizitzen geratzea . Elkarrekin 20 urte inguru egin dituzte Ipar Karolinako gazteentzako kanpaleku batean lanean. Jenniferrek musika ikasketak ditu eta David artzain ebanjelikoa da. Aurreko urteko San Joan egunaren bueltan iritsi ziren Euskal Herrira; David Beasaingo eliza ebanjelikoan lan egitera zetorren. Goiberri aldizkariak argitara emaniko idazlana.
2017/10/30
Bartzelonako Udalak 3.300 euroko isuna ipini dizkio EH Sona dela-eta hiriko Euskal Etxeari, eta honentzat ezustean jasotako neurri hau zulo handia bat da bere kontuetan, erakundearen lan eta ekimen osoa baldintza dezakeen zuloa. Egoera gainditzeko, eta diru hori ez daukanez, herritarrengana jo du Euskal Etxeak, elkartasun eske. Hiru egun falta dira dirua biltzeko finkatutako epea bukatzeko eta %69 bildu du, 2085 euro. Datozen 3 egunetan, 1.000 bildu beharko lituzke. Ez da hainbeste, lagun askoren artean partekatzen bada. Laguntzeko prest?
2017/10/30
Gaur astelehen goizean Erradikalizazioari aurrea hartzeko Zentroari goizeko bederatzietan egingo dion bisitarekin hasiko du Urkullu lehendakariak datozen bost egunetan Quebec-era egingo duen bidaia ofiziala. Hainbat alorreko buruzagi eta eragileekin biltzeaz gain, bertako euskal komunitateko kideekin eta hirian egoitza duen Euskaldunak Quebec Euskal Etxeko kide eta buruzagiekin bilduko da Lehendakaria, gaur bertan arratsaldeko seietan.
2017/10/27
Irailean Donostiako Zinemaldian estreinatutako dokumentala datorren astelehenean iritsiko da Boise eta San Frantziskora, AEBetan, bertako euskal etxeetan egingo diren saioak medio. Argentinan, bestalde, azaroaren 11an eskainiko da, San Nicolasen, Gure Esku Dago mugimenduaren erreferente Angel Oiarbideren eskutik, 2017ko Euskal Aste Nazionaleko ‘Gizakiak, herriak, eskubideak’ bilerako parte, ondoren ibilbidea hasteko herrialde osoko hainbat euskal elkartetan, Zine Ibiltaria ekimena tarteko.
2017/10/26
Musikari eta ikertzaile donostiarrak pianorako 25 doinu biltzen dituen "Xuxurlak' CDa aurkeztuko du zenbait herrialdetan. Okiñenak larunbat eta igande hauetan abiatuko du Buenos Airesen --hurrenez hurren Maimonides unibertsitatean eta La Usina del Arten-- ondoren besteak beste Tucuman, San Juan, Uruguaiko Punta del Este eta AEBetako Reno, Miami eta Chicagoraino eramango duen tour-a. Itziar Altunak El Diario Vascon sinatzen duen artikulua laburbildu dugu hona.
2017/10/26
Eta ez da margolariaren partaidetza hori batere kointzidentzia izan. Izan ere, jakindakoan San Nicolaseko Euskal Aste Nazionalera etorri behar zuela, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko lagunak kontaktuan jarri ziren pintorearekin, bera izan baitzen Baionako 2016ko Urdaiazpiko Jaiko (Xingar Besta) pintore ofiziala. Festan parte hartzeaz gain, bi eguneko erakusketa egin zuen bertan artistak.
2017/10/25
EHAA-BOPV buletin ofizialak gaurko, urriaren 25eko dataz eman du argitara kanpoan diren euskal gizataldeetako parte diren pertsonen premia larriko egoerei eta laguntza-beharrei erantzuteko 2017ko laguntza deialdia. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bere atzoko bileran onartu zituen laguntza hauek 202,000 euroko zuzkidura izango dute eta bihartik aurrera eskatu ahal izango dira Euskal Etxeen bidez. Eskabideen azken eguna azaroaren 25a izango da.
2017/10/24
Iñigo Urkullu lehendakariak, Quebecera bidaiatuko du datorren astelehenetik aurrera, izaera ekonomikoa, instituzionala eta kulturala duen bidaia ofizialean. Lehendakariak Montreal, Quebec eta Ottawa hiriak bisitatuko ditu, eta harreman politikoak, historikoak eta kulturalak estutuko ditu. Urkulluk bilerak egingo ditu Quebeceko agintari eta erakundeekin, baita enpresa, hezkuntza eta kultura munduko ordezkariekin ere, eta bertako euskal kolektibitatearekin elkartuko da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus