euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Euskal Liburutegien 18. Bilerak omenaldia egin dio kide izan zuen Maria Marta Arrachea mardelplatatarrari

2017/11/22

Maria Marta Arrachea, Euskal Liburutegien 12. Bilerako aurkezle (argazkia MF Astigarraga)

Argentinako Euskal Etxeetako liburutegien Bilera Nazionala San Nicolaseko Euskal Astearen baitan egin zen. 18. edizioa zuen eta liburutegien kudeaketari lotutako zenbait gai jorratu zituen, tartean Euskadiko eLiburutegia plataforma digitala nola hobekien hedatu Argentinan. Liburuzainek denbora hartu zuten bihotzez omenaldi bat egiteko urtetan Mar del Platako Liburutegiko arduraduna izan zen Maria Marta Arrachea zenari, joan den otsailean eritasun gaizto batek gazte zendua.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak 40 milioi euro bideratuko ditu 2017an garapenerako lankidetzako 105 proiektutara

2017/11/22

Joan den udan munduan zehar barreiatuta garapenerako lankidetza proiektutan ibili diren 30 euskal gazte

Aurten proiektuetarako laguntzak 10 milioi euroan gehitu dira 2016aren aldean. Proiektu kopuru handiena eskubide unibertsalen eta emakumeen ahalduntzearen sektoreetan dago. Perun, Bolivian, Ekuadorren, Guatemalan, El Salvadorren, Kuban, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Senegalen, Saharako  Errepublika Arabiar Demokratikoan eta Palestinan daude proiektu finantziatu gehienak.

Gehiago irakurri...


Bere 25. urteurrenean ‘Gernika Lekua’ren lehenengo harria jarriko du Uruguaiko Saltoko Euskaldunen Taldea EEak

2017/11/21

Uruguaiko Saltoko Euskaldunen Taldeak 25. urte beteko ditu

Aspaldiko proiektua gauzatzen hasia da 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea eta kulturgune bihurtuko den ‘Gernika Lekua’ren lehenengo harria abenduaren 3an, ENE Euskararen Nazioarteko Egunean eta Euskal Etxearen 25. urteurren egunean ezarriko dute. Hau ez da izango, ordea, urteurreneko programaren ekitaldi bakarra. Izan ere, abenduaren 8, 9 eta 10ean Euskal Etxeen Nazioarteko Topaketa batera gonbidatzen dute euskal uruguaitarrek.

Gehiago irakurri...


Unai Lauzirika, irakurle Leipzig Alemanian: "Ikasle guztiek ematen diote aukera euskarari, aurreiritzirik gabe"

2017/11/21

Zu zeu izan zaitezke irakurle Europa, Amerika edo Asiako Unibertsitateren batean. Irudian, Leipig-eko Unibertsitatean irakurle Unai Lauzirika

Hamaika aldiz erabiltzen dugu orrialdeotan 'irakurle' edo 'lektore' hitza, munduko hainbat unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakasleak aipatzeko. Baina zer da irakurle bat? Zein da zehazki bere lana? Nolakoa da bere egunerokoa? Etxepare Institutuak, irakurletzen inguruan sor daitezkeen galderak erantzutea erabaki du. Eta hori egiteko, nor hobeto irakurle bat baino? Hona Alemaniako Leipzig-eko Unai Lauzirika irakurleari bere lanaz eginiko elkarrizketa.

Gehiago irakurri...


Euskara Mintegia aste honetan Comahueko Unibertsitatean, Konfluentziako Euskaldunak taldea sustatzaile

2017/11/20

Baskos de la Confluencia Euskal Etxea Cipollettiko Liburu Azokan

Mintegia Xabier Lasa irakasle tolosarrak eskainiko du, Patagoniako Euskal Etxeek sortutako ‘Patagoniarantz’ programaren barruan. Jardunaldiak bihar asteartea eta etzi osteguna izango dira, Unibertsitateko instalazioetan. Asteazkenerako, berriz, beste ekintza bat proposatu dute neuquendarrek irakasle beraren eskutik. Etzidamu, asteazkena, azaroaren 22an, hitzaldi bat emango du Xabier Lasak euskal kulturari buruzk Alberdi Kultur Gunean. Aktibitateak libre eta doan dira.

Gehiago irakurri...


2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (eta V): Dantzarien kabalkada eta amaiera-bazkaria; 2018an Mar del Plata

2017/11/17

San Nicolaseko Euskal Asteko Plaza Dantzak: Ezpata Dantza

Eguraldia lagun, dantza ikuskizun ederra oparitu zioten euskaldunek San Nicolaseko herri osoari igande goizean. Goiz eguzkitsuan, euskal –eta argentinar– dantzak, euskal musika tresnen soinuak eta batez ere ikurrinaren koloreak sendo nabarmendu ziren Mitre Plaza ingurukoetan. Bazkaria bukatuta, aurtengoz agur esatea baino ez. Eta Damian Cebey lehendakariari egokitu zitzaion izan agurtzeko eta hurrengo Euskal Asterako gonbitea luzatzeko ohorea. Hona 2017ko Euskal Aste Nazionalaren azken kronika.

Gehiago irakurri...


Joseba Intxausti historialari, euskaltzale eta jakinlariaren obra osoa digitalizatu eta ezarri dute eskuragai sarean

2017/11/17

Egilearen 504 dokumentu digitalizatu eta sarean eskuragarri ipini ditu Jakinek. Tartean edozein euskaltzaleri funtsezkoak egingo zaizkion erreferentzia lanak, euskararen historia sozialari buruzkoak, baita Euskal Herriaren historia erlijiosoari buruzkoak ere. Intxaustiren terminologia alorreko ekarpena ere ez da batere makala izan. Izan ere, zinez emankorra izan da 2004tik aurrera Ohorezko euskaltzaina den segurarra, lanean jarraitzen duen pertsona, bestalde, ekarpen baliosa egiten segituz gure gizarte eta kulturari.

Gehiago irakurri...


Necochea Euzko Etxea bisitatu dute Buenos Aires Probintziako Kirol zuzendari Kunz-ek eta hiriko Maizzani zinegotziak

2017/11/17

Joseba Bilbao, Gabriel Kunz, Graciana Maizzani, Carlos Bilbao eta Damian Unibaso Necocheako Euzko Etxeara eginiko bisitan (arg. Econaranja.info)

Bisita egin dute Necocheako Euzko Etxera --eta bertako egoitza eta instalazioak, bereziki kirol arlokoak erakutsi zaizkie-- Buenos Aires Probintziako  Kirol zuzendari Gabriel Lunz-ek eta Necochea hiriko Cambiemos-eko Graciana Maizzanik. Kostaldeko hiriko euskal etxea Argentinako handienetakoa da eta bere baitan kirol instalazio esanguratsuak biltzen ditu, euskal pilota praktikatzeko, baina baita ere saskibaloia eta beste zenbait kirol.

Gehiago irakurri...


2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (IV): dantzaldiaren amaieran, Arin Arin, milonga eta rumbaren arteko fusioa

2017/11/16

2017ko Euskal Dantzaldiaren amaiera

Hogeita hamar dantza talde oholtzagaineratu ziren joan den larunbatean 2017ko San Nicolaseko Euskal Aste Nazionaleko Gaualdia. Baina ez ziren guztiak euskal kolektibitatekoak; izan ere, Kataluniarekiko adiskidetasuna adierazteko, La Platako Kataluniar Etxeko dantzariak gonbidatu zituzten antolatzaileek Euskal Asteko dantza emanaldi nagusiko parte izateko. Lehenengo parte tradizionalagoaren ondotik, ikuskizunaren bigarren zatian koreografia modernoagoak aurkeztu zituzten taldeek.

Gehiago irakurri...


2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (III): Dantzak aurkezteko modu berria larunbateko Dantzaldian

2017/11/15

Inguruko herrialdeetako ordezkariak ere bildu ziren San Nicolasera, Uruguai, Txile eta Brasildik

San Nicolaseko Udal Antzokian izan zen Euskal Asteko dantza ikuskizun nagusia eta oso kritika onak jaso zituen dantza zuzendaritzaren proposamen berriak. Emanaldian elkarri lotuta aurkeztu ziren dantzak, bata bestearen atzetik, talde bakoitzak nolabaiteko harrera eginez hurrengoari. Larunbateko ekintzak, alabaina, goizean hasi ziren eta egun osora luzatu ziren: ohiko bilerak, Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien bisita, zinea, danborrada eta kalejira dantzaldira joateko tartean. Hona argazki eta bideo kronika.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia