euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Suomitar' elkartea, Euskal Herriko hizkuntza, kultura eta jendearen, eta Finlandiakoen arteko harremanak lantzen

2017/12/14

'Suomitar' Euskal-Finlandiar elkarteko buru  Mika Marenk eta Xila Pihlstrom (arg. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press-Berria)

Euskara bezala, euren hizkuntza ere Europako ez-indoeuropar bakarretakoa da eta horrek interes berezia sortzen die euskara eta euskaldunekiko. Xila Pihlstrom eta Mika Marenk Finlandiakoak dira eta 'Suomitar' euskal-finlandiar elkarteko kide. Sorreratik, elkartearen lehentasuna euskara-suomiera hiztegia egitea izan zen, 2012an lortu zuten arte. Aise moldatzen dira biak bi hizkuntzotan. Ospakizunetan dabiltza, abendu hasieran Mendea bete baitzuen Finlandiak herri independente gisa. Maite Alustizaren elkarrizketa Berrian.

Gehiago irakurri...


Ipuin eta bideo lehiaketako irabazleen izenak jakinarazi ditu Eusketxek: sariak Viedma-Patagones eta Azulera doaz

2017/12/14

Eusketxek antolatutako ‘Euskaraz beti aurrera’ lehiaketaren afixa

Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea eta Azulgo Gure Txokoa euskal etxeetako ikasle eta irakasleak izan dira Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak deitutako ‘Euskaraz beti Aurrera’ ipuin eta bideo lehiaketaren irabazleak. Lan sarituak Eusketxeren blogean argitaratuko dira eta irabazleek postak jasoko dituzte sariak: diplomak eta liburuak.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak 2017ko dirulaguntzen banaketa ebatzi eta eman du argitara: 902.307 euro, 85 euskal etxerentzat

2017/12/12

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak sinatutako 2017ko Ebazpena

EHAA buletin ofizialak atzo eman zuen argitara "Ebazpena, 2017ko azaroaren 27koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2017. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena". Gogora dezagun orotara 902.307 euro zeudela banagai, honela sailkaturik: 782.307 euro, IV, kapitulurako, eta 120.000 euro VII. kapitulurako. 84 euskal etxeri ailegatuko zaizkie sostenguak, 71 funtzionamendu, programa eta jarduera gastuetarako; eta beste 14, azpiegitura eta ekipamendurako.

Gehiago irakurri...


Euskarazko piezak gehitu ditu Posadasen bere errepertoriora Canto Abierto boskoteak, Jose Luis Larzabal euskal-argentinarra buru

2017/12/12

‘Canto Abierto’ ahots boskoteak euskarazko abestiak aurkeztu dizkio Euskal Jatorri Euskal Etxeari

Gaztetan Buenos Airesko Lagun Onak Abesbatzako kide izan zen ‘Josetxu’ Larzabal, berriro ere hasi da euskaraz abesten, orain Posadas-en, Misiones probintzian, ‘Canto Abierto’ izeneko ahots boskoteko buru gisa. Larzabal harremanetan jarria da dagoeneko Posadasko 'Euskal Jatorri' Euskal Etxeko lagunekin, eta boskoteak kontzertua eskaini zien, euskal kantuak. Giroa bero bero dago, eta kantariak eta euskal elkarteak ez dute batere baztertzen Euskal Etxeko Abesbatza sortzeko ideia.

Gehiago irakurri...


Raymond Ylarregui, Basque Company-ko fundatzaile eta nagusi ohia hil da 87 urte zituela Kaliforniako Maderan

2017/12/11

Ramon edo Raymond Ylarregui Itsasoko nafarra Kaliforniako Maderan hil da joan den asteartean

Nork ez du ezagutzen AEBetan, Kalifornia eta Mendebaldeko estatuetan bereziki, "Basque" saltsa, haragia eta arraina erretzeko saltsa arrakastatsua? Saltsa, Maderan egoitza zuen "Basque Company" delakoak ekoizten zuen, Raymond edo Ramon Ylarregui emigrante nafarrak sortutako enpresak, 2015ean saldua. Ramon-en heriotzaren berria iritsi zaigu orain. Bere aldeko errosarioa gaur astelehena egingo da arratsaldeko 6etan Maderako Farewell Funeral Chapel-en; elizkizuna, berriz, bihar asteartea, goizeko 10etan, Shrine of St. Therese elizan, Fresnon.

Gehiago irakurri...


110.000 bisitari izan ditu 2017ko Durangoko Azokak: Basque Global Network stand berezituz bertaratu da

2017/12/11

Xabier Irujo Ametzaga historialaria liburuak sinatzen 52. Durangoko Azokan (arg. EuskalKultura.com)

Urtero bezala Azokako bost egunak di-da batean joan dira eta konturatu orduko ateak itxi ditu dagoeneko kultur hitzordu honen 52. edizioak. Diasporaren presentziak protagonista berezi bat izan du aurten, lehenengoz standa ipini baitu Basque Global Network ekimenak, munduko euskal komunitatea harremantzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren proposamenak. Diasporatik etorriak ikusi ditugunen artean, Nevada-Reno Unibertsitatetik, Xabier Irujo historialaria, bere azken liburuaren aleak sinatzen.

Gehiago irakurri...


Segitzen dute Hego Ameriketan ENE ospakizunek, jokoak, bideoak, lehiaketak, topa egiteak... euskaraz

2017/12/11

2017ko Euskararen Nazioarteko Eguna Txileko Santiagon

Euskal Herrian, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an ospatu zen. Euskararen aldeko jai hau gero eta nazioartekoagoa da, munduko bazter askotan egiten baitira ekitaldiak. Izan ere, euskararen hotsak Rio de la Platara eta Andeetara ere iritsi dira bertan hizkuntza ikasten eta irakasten duten lagunei esker. Bertan, abenduaren 3an hasita hilaren 17raino luzatuko dira ospakizunak, ekitaldi berean urte amaiera ere ospatuko duten hainbat euskal elkartetan.

Gehiago irakurri...


Durangoko 2017ko Azokarako dantzazaleen erosketa zerrenda osatu du Dantzan.eus-ek

2017/12/08

Durangoko Azokak datorren igandera arte zabalduko ditu ateak Durangoko Landakon

Durangoko 2017ko Azokarako dantzazaleen erosketa zerrenda osatu dute Dantzan.eus-eko lagunek, informazioa baliatu nahi duten dantzazaleen lagungarri. Gure irakurleentzat ere baliagarri izan zitekeelakoan, artikulua eta zerrenda bera hona ekarri dugu. Durangora joan behar baduzu, hementxe daukazu, erosketen gidari. Eta joaterik ez baduzu, hona seguruenik internetez edo bestela ere lortu ditzakezun izenburu eta emaitzen zerrenda.

Gehiago irakurri...


Gainean da larunbata, eta larunbatarekin, Iparraldetik deituta, Pariseko kaleak ibiliko dituen euskal manifestaldi bateratua

2017/12/08

Jean-Renee Etchegaray (arg. Coralie Migne)

Bertan da larunbata, eta heldua da beraz, Iparraldetik deituta, Pariseko kaleak ibiliko dituen manifestaldiaren eguna. Adostasun aski zabal batez, Pariseko Kontseiluaren aho batezko bozkaz, ehun bat pertsonalitateren sostenguz eta Iparraldeko ideologia molde askotako mila hautetsiren atxikimenduz, kale-agerpena Bakearen aldeko Artisauak elkarteak deitu du, Frantziako kaleetan sakabanatuta dauden euskal presoen hurbiltzea eta euren egoeraren nornaltzea galdeginez. Milaka jende espero dira, gehienak Euskal Herritik etorriak. Pariseko Euskal Etxeak, bi txanda afari zerbutzatuko ditu eta erromeria ere antolatu du gauean.

Gehiago irakurri...


‘Gernika 80 urte’ erakusketa Pergaminoko Museoen Gauko parte izan da hiriko Lagun Onak Euskal Etxearen eskutik

2017/12/07

Pergaminoko 2017ko Museoen Gaua ekitaldian, 'Gernika 80 urte' erakusketa inauguratu zuten

Partaidetza bikoitza izan du aurten Pergaminoko Euskal Etxeak hiriko Udalak antolatutako 'Museoen Gaua' ekitaldian. Bonbardaketaren 80. urteurrenaren urtean, Gernikak jasotako erasoa irudikatzen duen erakusketa inauguratu zuen Lagun Onak-ek bertako Udal Museoan. Ekitaldi berean, euskal dantzak eta danborrada eskaini zituzten Euskal Etxeko lagunek INTAko Esperimentu Laborategian antolatutako bisita gidatuan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia