euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Laurak Bat-ek Shanti Aboitiz-en proiektu gastronomiko-kultural berria hartuko du bere baitan

2018/03/29

Laurak Bat-eko jatetxearen gaur egungo itxura

‘Amalur’ izeneko jatetxean euskal janari tradizionala eta baita gaur egungoa ere eskainiko ditu Aboitizek. Proiektuak sukaldearen mugak gaindituko ditu eta proposamen kulturalak eta hobekuntza gehiago ekarriko dizkio Euskal Etxeko jantokiari. Ekimena Buenos Airesko Lekeitio Jatetxeko arduraduna den Shanti Aboitiz-en esku egongo da; izan ere, alokairu kontratua sinatu berri du euskal jatorrizko chefak Laurak Bat-ekin. Moldaketa lanak hasiak dira eta inaugurazioa uztail aldera aurreikusten dute.

Gehiago irakurri...


Aurrera doa EuskarAbentura: 130 gazte izena emanik, Diasporako gazteeen epea apirilaren 8raino luzatu da

2018/03/28

Diasporako gazte euskaldun bat zara? Hala bada, gogora arazten dizugu EuskarAbenturak luzatu egin duela apirilaren 8raino, Iparraldeko eta Diasporako gazteen kasuan, bertan parte hartzeko epea. Ekimenak Euskal Herri osoa zeharkatuko du oinez, motxila bizkarrean, uztailaren 1etik 31era, aukera emanez 120 gazte euskaraduni zazpi probintziak ezagutzeko, tokian tokiko gidariz. Aukera mundiala da geure herriaren ezagutza hobetzeko, lagun berriak egiteko eta sekula ahantziko ez diren oroitzapenak egiteko. 

Gehiago irakurri...


Nevada-Renokoko Unibertsitatea liburutegi teknikari baten bila ari da bere Jon Bilbao Euskal Liburutegirako

2018/03/27

Iñaki Arrieta Baro hernaniarra da Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Liburutegiko liburuzain titularra (arg. EuskalKultura.com)

Nevadako Unibertsitatea (UNR) liburutegi teknikari baten bila ari da Renoko Jon Bilbao Euskal Liburutegirako. Hautatzen den pertsonak izango dituen arduren artean, materialen zirkulazioaren kargu egitea egongo da erabiltzaileen aholkulari izatea, katalogazio lanetan urratsak ematea material digitaletan eta egungo liburutegi batek arlo digitalean eguneratuta egoteko behar dituen lanak egitea, besteak beste. Interesatuek lehenbailehen idatzi behar dute Unibertsitatera.

Gehiago irakurri...


Zutarriak talde euskal-argentinarrak doinua ipini dio Cañuelasen Gazte Dantzarien Aberri Eguneko 12. Topaketari

2018/03/27

Cañuelasko Dantzarien Topaketan, Cañuelasko dantzari txikienak (argazkia InfoCañuelas)

Aberri Eguna ospatzeko Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Dantzarien Topaketa erregionala bere 12. ediziora iritsi da aurten. Bi eguneko ekitaldia joan den asteburuan egin zen, hamar bat euskal etxe partaide. Larunbateko erromerian eta lehenengoz Cañuelasen, Buenos Aires hiriko Zutarriak taldeak emanaldia eskaini zien Nekazaritza Elkartera bildutako lagunei.

Gehiago irakurri...


Nafarroa eta Iparraldeko Irudi benetan ikusgarriak Iñaki Tejerinak 'time-lapse' bideo batean bilduak: dasta itzazu!

2018/03/26

Eitb.com-en ikusi genuen berria: Nafarroa eta Iparraldearen arteko mugari buruzko time-lapse bat saritu dute Dubain. "Iñaki Tejerina ingeniari iruindar argazkizaleak saria jaso du Nafarroa eta Iparraldearen arteko mugako irudiekin egin duen time-lapse batengatik". Eta, egiazki, hain bideo izugarri polit eta harrigarria iruditu zaigu, hona ekarri dugula geure irakurleekin partekatzeko. Hona bideoa.

Gehiago irakurri...


Jose C. Pazeko Toki Ederrek 2018ko plangintza kaleratu du, Paula Basaldua soziologoaren genero tailer bat barne

2018/03/26

Paula Basalduaren genero mintzategia apirilaren 17an izango da

Buenos Aires Handiko euskal etxe aktiboenetako bat da Toki Eder eta besteak beste dantza klaseak, euskara eskolak, kultur tailerrak eta beste hainbat proposamen eskaintzen ditu. Aurtengo nobedadeen artean “Emakumeak lehenengo pertsonan. Emakumeen aurrerapenak gizonezkoen munduan” izeneko mintzategia dakarkigu Euskal Etxeak Paula Basaldua bazkidearen esku. Mintzategiaren baitan ‘Begiradak Eraldatzen’ erakusketa inauguratuko du elkarteak apirilaren 17an.

Gehiago irakurri...


Bertako euskara ikasleek egindako 11 lan ikusgai gaur Madrilgo Laburmetraien Lehiaketaren 6. edizioan

2018/03/23

Aurreko edizio bateko irabazleak eta sari-emaileak.

Hamaika izan dira --azken orduan iritsi den 'Kaltegarria' izenekoa sartuta-- Madrilgo Euskal Etxean gaur iluntzean ikusi eta epaituko den Laburmetrai Lehiaketara aurkeztu diren lanak, bertako Euskaltegiko maila desberdinetako kasleek egindakoak. Seigarren edizioa du lehiaketak eta, dagoeneko sendotuta dagoen ohituraren arabera, bertaratzen direnek jujatu eta aukeratuko dute 'palmares'a, film onenari dagokionez eta baita gizonezko eta emakumezko aktore onenari dagokienez ere.

Gehiago irakurri...


General Villegasko bi artista mural erraldoi bat margotzen ari dira herriko Gernika Plazan, alegorikoa Euskal Herriaz

2018/03/23

Gral. Villegasko Gernika Plazan euskal motibodun mural bat ari dira pintatzen herriko bi artista (argazkia Banderaló Noticias)

Gabi Navas eta Jose L. Matellan margolariek hartu zuren bere gain Gernika Plaza edertzeko ardura, eta murala ez ezik beste arte lan batzuk ere egingo dituzte “Gernika Plazaren berdegunea aisialdirako leku egoki bihurtu eta euskal kulturari agerikotasuna emateko helburuarekin”, adierazi digute Villegas’ko Euskaldunak Euskal Etxetik. Murala 120 metro koadro duen horma batean pintatzen ari dira artistak, hainbat euskal irudi tarteko, hala nola ikurrina, Gernikako Juntetxea, gudari bat edota euskal emakume bat.

Gehiago irakurri...


2018ko bere kultur eskaintza kaleratu du FEVAk eta Federazioko lehendakaria berritzeko Biltzarra iragarri du

2018/03/22

FEVAk Olavarrian antolatutako euskal etxeen topaketa

2018ari dagokion berritzea partziala izango da baina kargu garrantzitsuenak hautatuko dira, tartean, lehendakari, idazkari eta diruzainarena. Hautagai zerrendak aurkezteko epea apirilaren 2an bukatuko da eta Biltzar Orokorra apirilaren 21ean burutuko da, Laurak Bat-en instalazioetan. Aurtengo hitzaldien zerrenda ere jakinarazi du azken ordu hauetan FEVAk; gaiak anitzak dira, euskal etxe ugariko hizlarien esku.

Gehiago irakurri...


Puerto Madryngo Euskal Etxeak lehenengo janari salmenta egin du abenduan ireki zuen egoitzan

2018/03/22

Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeko taldea

Etorritakoengatik Euskal Etxeak bere egoitza propioa dauka abendutik. Erakundeak bertan funtzionatzen du dagoeneko, baina inaugurazio ofiziala oraindik ez da egin, lokalean konponketa batzuk egiteke baitaude. Lanen gastuei aurre egiteko, janari salmenta egin berri du Euskal Etxeak, lehena etxe berrian. Ekintza erabat arrakastatsua izan zen: 90 oilasko kazola saldu zituzten, prestatutako guztiak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia