euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

233.990 euro banatuko ditu HABEk 2017-18 ikasturtean 30 euskal etxe eta federazioren artean euskara eskolak emateko

2018/05/31

HABEk kudeatutako azken deialdia da 2017-2018 ikasturtekoa, aurrerantzean Etxepare Euskal Institutuaren baitan kokatuko baita 'Euskara Munduan'

EHAA buletinak HABEko zuzendariaren Ebazpena eman du argitara 2017ko urria eta 2018ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitzen zaizkien diru-laguntzak zehaztuz. Orotara 30 euskal etxe eta federazio dira, eta 233.990,50 euro da euren artean banatuko den diru kopurua. Hau da HABEk  'Euskara Munduan' programa kudeatuko duen azkeneko deialdia, jakina denez 2018 honetan programa hori Etxepare Institutuaren baitara pasatu baita.

 

Gehiago irakurri...


Omenaldiak, oroitzapenak eta dantzak ordu txikiak arte Trenque Lauquengo Euskal Etxearen 20. urteurren jaian

2018/05/31

20. urteurrenean Euskal Sustraiak-eko lagunen topa egitea

Aretoa bete ospatu zuten Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko lagunek euren elkartearen 20. urteurrena. Afarian menu ederra eskaini zieten anfitrioiek gonbidatu ugaiei eta afalostean hainbat lagun ekarri zituzten gogora, tartean etxea sortu zuen pertsona multzoa eta euskara eta dantza irakatsi zuten lehenak.

Gehiago irakurri...


Madrilen euskara irakasle den Karlos Cid Abasolok dekalogo bat proposatu du, euskara ikasi nahi dutenei zuzendua

2018/05/30

Hitzordua Madrilgo Zerain euskal jatetxean. Madrilen jaioa, Karlos Cid Abasolok (bigarrena ezkerretik) heldua zela ikasi zuen euskara, egun erabat menperatzen duen hizkuntza

Euskara ikasi nahi dutenen lasaigarri, Unibertsitate Konplutenseko Karlos Cid Abasolo irakaslea euskara ikasi nahi dutenentzako dekalogo baten egile da. Madrilen sortua eta bera ere heldua zela euskara ikasitako pertsona izanik, ederki asko daki zertaz ari den, eta izan ere euskarari buruzko aurreiritzi eta mitoei aurre egiten pasatzen du bere irakasle lanaren zati bat. Cid Abasolok hitzaldia eman zuen orain aste batzuk Madrilen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko hiriko delegazioa antolatzaile.

Gehiago irakurri...


EuskalEtxeak.net-ek 6.000 irudi berri emendatu dizkio online eskuragai daukan Diasporako argazki artxiboari

2018/05/30

EuskalEtxeak.net-en Argazki Artxiboak mundu osoko 40.000 sarrera baino gehiago dauzka

Apurka eta etengabe hazten doa EuskalEtxeak.net-ek sarean interesatu ororen eskura daukan Diasporari buruzko argazki artxibo handia. Oraingoan beste 6.000 argazki emendatu dizkiola adierazi berria du webguneak, sarrera bakoitza edukien datuekin identifikatuta eta erraz topatzeko moduan. Saltseatzeko gonbitea ere egiten du. Eta aukera baliatzen du eskerrak emateko argazkiak pasatu dizkioten guztiei. Zeuk ere argazkiak badituzu, aski duzu info@euskaletxeak.net-era bidaltzea. Aldez aurretik, mila esker, guztion onurarako da.

Gehiago irakurri...


Silvia Iriondo abeslari euskal argentinarrak bere azken CDa, ‘Tierra sin mal’, aurkeztuko du bihar Eusko Kultur Etxean

2018/05/30

Silvia Iriondo-ren kontzertua Eusketxen

Argentinan aberri eguna den Maiatzaren 25eko ospakizunekin bat egiteko, bertako folklorean erreferente den Silvia Iriondoren kontzertu batera gonbidatzen du Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak bihar, maiatzak 31. Emanaldian, bere errepertorioa errepasatu eta ‘Tierra sin mal’ izennurua daraman bere disko berria aurkeztu du kantariak. Hitzordua iluntzeko 8etan da, eta sarrera moduan 200 pesoko laguntza bonu bat eskatuko da.

Gehiago irakurri...


Roldango Euskel Biotza Euskal Etxeak, Argentinako Santa Fe probintzian, Zuzendaritza Batzordea berritu du

2018/05/29

Roldan-go Euskel Biotza Euskal Etxeko dantzariak

Roldango Euskel Biotza Euskal Etxeak, Argentinako Santa Fe probintzian, bere Urteko Ohiko Batzarra egin zuen joan den larunbatean, eta bertan, besteak beste, elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin zituen, estatutuek finkatzen dutenari jarraiki. Hona datozen bi urteetan euskal etxea gobernatuko duen organoa osatzen duten kideen zerrenda.

Gehiago irakurri...


Maiatzaren Iraultzaren 208. urteurrenean ikurrinak eta bandera argentinarrak batera atera ziren kalera

2018/05/29

Maiatzaren 25a Chacabucon, Guillermo Larregui Euskal Etxea partaide

Maiatzaren 25a jai eguna eta aberri eguna da Argentinan. Kabalkadak, zeremoniak, mezak, topaketak… era askotan ospatzen da 1810 urteko Iraultzaren urteurrena herrialdean zehar. Euskal etxeetan, bai euskal bai argentinar kultura batzen direla aldarrikatzen duten erakundeek bat egiten dute ospakizunekin eta kaleratzen dira hiriko ospakizunetan parte hartzera. Jarraian, euskal partaidetza horren erakusgarri, joan den ostiralean euskal etxe batzuk ‘25 de Mayo’ko ekitaldietan egindakoaren irudi sorta bat.

Gehiago irakurri...


Gutxiago falta da: Euskal Jaialdi Handia antolatu dute bertako euskaldunek Connecticut-eko New London-en ekainaren 23an

2018/05/28

New Londoneko Euskal Jaialdiko kartela

New England Basque Club euskal etxea du antolatzaile, eta AEB ekialdeko euskal jairik handiena izatekotan antolatu dute, itsasondoan. Euskal Etxearen sortzaileak garai batean bertara lanera etorri ziren pilotariak edo haien ondokoak izan zirenez, euskal kirolek leku berezia izango dute festan, baina baita musikak, dantzak eta gastronomiak ere. Espektatibak handiak dira eta partaide izango direnen artean, AEBetako Mendebaldetik eta Euskal Herritik etorritako dantzari eta musikariak daude, baita New Londoneko Udala ere, alkatea buru. 

Gehiago irakurri...


Euskaraz sortutako publizitatea sustatzeko 6. Euslogan lehiaketa antolatu dute, aurten sagardoaren inguruan

2018/05/28

Ekainaren 3a da 2018ko Eusloganerako esaldiak bidaltzeko epemuga

Donostiako AEK-k Euslogan lehiaketa antolatu du seigarren urtez, euskara ikasle zein euskaldun ororentzat. Erdarazko goiburu edo esloganak nagusi direla ikusirik, euskarazko sormena landu eta publizitate arloa euskalduntzea da lehiaketaren helburua. Aurtengo ekitaldian sagardoa sustatzeko esaldiak aurkeztu beharko dira. Diasporatik ere parte har daiteke, baina, hori bai, gogoan eduki epea datorren igandean, ekainaren 3an bukatuko dela.

Gehiago irakurri...


Diaspora ardatz duen Urazandi bildumako bi izenburu berri kaleratu dira, New Yorkeko eta Madrilgo euskaldunez

2018/05/25

Koldo San Sebastián, Marian Elorza, Gorka Alvarez eta Estíbaliz Ruiz de Azúa

Hauek dira bi liburukien izenburuak: "Newyorktarrak, orígen de la Comunidad Vasca de Nueva York 1880-1955" --Anna M. Aguirre euskal-newyorktarra eta Koldo San Sebastian kazetaria egile-- eta "La Congregación de San Ignacio: El asociacionismo vasco en Madrid en el umbral del siglo XX" --Estíbaliz Ruiz de Azua y Martínez de Ezquerecocha historialaria egile--, hurrenez hurren Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumako 30. eta 31. zenbakiak. Biak daude dagoeneko eskuragarri interneten Euskadi.eus atarian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia