euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Guztia prest da Connecticut-eko New London-en, bertan sekula egindako lehenengo Euskal Jai Handiari ekiteko

2018/06/21

Larunbat honetan egingo dute Connecticut-eko New London-en Basque Fest Euskal Festa

New England Basque Club euskal etxearen apustu handia da eta bolondres talde bat, elkarteko lehendakari Juan Mari Aramendi buru, gogor eta etengabe aritu da lanean azken hilabeteotan bihar arratsaldean modu informalean hasi, eta ofizialki larunbatean egun osoan izango den euskal festa berri hau erabateko arrakasta izan dadin. Ez da jateko, edateko eta musika eta girorik faltako. EHko sagardoa, ardoa, gastronomia, musika, kantu eta dantzak osagai izango dira. Eta kabalkada, herri kirolak...eta gehiago.

Gehiago irakurri...


Imanol Basterra viedmarra Hego Amerikako euskal diasporaren ordezkari izango da ‘Euskarabentura’ espedizioan

2018/06/21

Imanol Basterra, Aurreskua dantzatzen

‘Euskarabentura’ 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek Euskal Herrian barrena egingo duten espedizio bat da. Partaideak hautatzeko egindako deialdia diasporan ere egin zuten antolatzaileek eta izena eman zuten lagunen artean Imanol Basterra argentinarra aukeratu zuten Hego Amerikako euskal diasporaren ordezkari. Imanol Basterra Viedma eta Carmen de Patagonesko Euskal Etxeko dantzari eta goi mailako euskara ikaslea da. Zorionak, Ima!

Gehiago irakurri...


Uztailaren 10ean irekiko ditu ateak ‘Amalur’ek, Buenos Aireko Laurak Baten egoitzako jatetxe berriak

2018/06/21

'Amalur' jatetxearen promozioko irudia

‘Amalur’ Euskal Jatetxea sukaldaritza proiektu bat baino gehiago izango da: euskal kulturaren adierazpen ugari ‘dastatu’ ahal izango dituzte Buenos Airesko Laurak Baten egoitzara bertaratzen diren bezeroek. Sukaldeko izarrak, ordea, arrainak eta itsaskiak izango dira. “Eta Buenos Airesko patata tortilarik onena ere eskainiko dugu” adierazi dio EuskalKultura.com-i ‘Amalur’ jatetxeko arduraduna den Shanti Aboitizek.

Gehiago irakurri...


Buenos Aires 1806an defendatu zuen Bizkaitarren Erregimentua partaide Toki Eder Euskal Etxearen 22. urtebetetzean

2018/06/21

Jose C. Pazeko Toki Eder-en 22. urteurren afaria: ezkerrean 'soldadu bizkaitarrak', erdian aurreskulariak dantzan, eskuinean gainerako dantzariak Buenos Aires probintziako Jose C. Pazeko Euskal Etxeak urteko bere jai nagusia ospatu zuen ekainaren 10ean. Urteurren festan ohiko programa jarraitu zuten antolatzaileek: gonbidatuei ongi etorria emateko ‘Aurreskua’ dantzatu zuten ‘Gure Talde Alaia’ taldeko bi kidek. Eta ondotik ohiko paella erraldoiaz gozatu ahal izan zuten Euskal Etxeko egoitzan bildutako lagunek.

Gehiago irakurri...


Oxford-en da Kirmen Uribe, gaur eta bihar errealitatea-fikzioa lotura aztertuko duen Forum for Iberian Studies-en partaide

2018/06/20

Forum Iberian Studies 2018, gaur eta bihar Oxford-eko Unibertsitatean, Kirmen Uribe eta Iker Arranz partaide

Gaur eta bihar, ekainaren 20 eta 21an, burutuko da Forum for Iberian Studies kongresua Oxfordeko Unibertsitatean. Bi urtero egiten den topaketa honek Iberiar Penintsulako hizkuntza eta kulturen ikasketak ditu ardatz. 50tik gora aditu bilduko dituen 18. edizio honetan Kirmen Uribe izango da hizlari nagusietako bat, antolaketan kolaboratzaile den Etxepare Euskal Institutuak ohar batean adierazi duenez.

Gehiago irakurri...


German Arriazu buru duen ‘Indarra Hirukote’ talde euskal argentinarra Buenos Aireseko Celta Bar-en aurkeztuko da bihar

2018/06/20

Indarra Hirukotea

"‘Indarra Trio’ hirukoteak ganbera-musika egiten du, ukitu herrikoi batekin”, esanez aurkezten dute euren taldea eta euren musika. Taldea lehenengo urratsak ematen ari da oraindik Buenos Aires hiriko agertokietan eta bihar Celta Bar-eko ‘Facundo Cabral’ aretoan joko du. ‘Indarra Hirukote’ak lotura handia du euskal kulturarekin; euskal izena izateaz gain, euskal errepertorioko pieza batzuk ere prestatzen ari baita bere ikuskizunean sartzeko.

Gehiago irakurri...


NABOko lehendakari berri Philippe Acheritogaray-ren mezua AEBetako Diaspora aurrean, dituen planak aipatuz

2018/06/20

NABO zuzendaritza 2018-2019: Mayie (Berterretche) Petracek, Kate Camino, Philippe Acheritogaray, Annie Gavica

EuskalKultura.com-ek tenorez adierazi zuenez, Philippe Acheritogaray da NABOko lehendakari berria, Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteen bilgune den erakundeko buru hautetsia 2018-2019 epealdirako, presidente kargua urtero hautatzen baita NABOn. Erakundeko delegatuek, Nevadako Winnemuccan eginiko Biltzar Nagusi edo 'Convention'en hautatu zuten, aldarrikatuta. Hona karguratu ostean euskal komunitateari luzatzen dion lehenengo mezu edo agurra, eskerrak emanez eta bere asmo eta kolaboratzaileen aipua eginez.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxe eta Federazioentzako 2018ko dirulaguntza deialdia onartu du, 902.306 euroduna

2018/06/19

Irudian, South San Frantziskoko Gure Euskal Etxea-Basque Cultural Center (arg. EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzak bide eman dio Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako eta konfederazioentzako diru-laguntzen aurtengo deialdiari. Diru-laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen dira, orotara 902.306 euro banatuta. Laguntzaren zatirik handiena –782.306 euro– Euskal Etxeen urteko programak edo jarduera ...

Gehiago irakurri...


EHAA buletinak atzo eman zuen argitara egoera larrian dauden euskal gizataldeetako kideentzako 2018ko deialdia

2018/06/19

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo ekainaren 18a argitaratu zuen egoera larrian daudenen 2018ko deialdia EHAA buletin ofizialak atzoko edizioan eman zuen argitara Ebazpena, 2018ko ekainaren 6koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. 2018ko deialdiko epea gaur hasiko da korritzen eta uztailaren 18a izango du azken eguna euskal etxeek eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Gehiago irakurri...


‘Hator Hona’ 2018: Necocheako Euzko Etxeak EHtik tailer-emaile etorriko diren gazteen izenak jakinarazi ditu

2018/06/19

'Hator Hona' programaren irudia Euskal Etxeko gazteek antolatzen duten proiektua bere 14. ediziora iritsi da aurten eta uztailaren 13tik abuztuaren 3ra luzatuko da, Euskal Herriko hiru gazte partaide. 2018ko ‘Hator Hona’ko protagonistak Garaitz Velez Juaristi, Unai Izagirre Etxeberria eta Lierni Kamio Rodriguez izango dira eta euren eskuetan egongo da tailerren antolakuntza. Hiru astetan zehar, hiru gonbidatuek musika, dantza, euskara, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia