euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacabucoko Udalak plater oroigarri bat eman dio Guillermo Larregui Euskal Etxeari bere 29. urteurrenean

2018/06/26

Euskal Etxeko lehendakaria den Bernardo Indaburu saria jasotzen Joan den astezkenean izan zen. Jai eguna aprobetxatuz –Banderaren Eguna da Argentinan ekainaren 20a– bere 29. urteurrena ospatu zuen Guillermo Larregui Euskal Etxeak, 160 gonbidatu lagun. Bazkaria animatzeko ardura dantzariena izan zen aurten ere, eta ondo baino hobeto bete zuten eginbeharra. Helduek euren koreografia kutunetako batzuk taularatu zituzten, tartean ‘Sorgin Dantza’. ...

Gehiago irakurri...


Arrakasta ederra izan da New London-eko lehenengo Basque Fest euskal festa

2018/06/25

Musika eta animazioa parte garrantzitsua izan ziren joan den larunbatean New London-eko Euskal Festan Hiri huntan egiten zen lehenengo euskal festa zen, eta ederki pasatua da, joanden larunbatean. Eguna hastean aroa ez zen sobera lagun izan, baina orenek aitzina egin ahala euriaren irriskua urruntzen joan zen eta euskal festa azkartu zen New London-eko erdigunean, Parade Plazan, Baleen monumentua den lekuaren ondoan.

Gehiago irakurri...


Argentinako pilotariak buru, bost domina lortuta 2018ko Hego Amerikako Jokoetan; Txile bigarren lekuan laurekin

2018/06/25

Esku pilota modalitatearen finalean, Boliviako Milton Cayoja Apaza eta Argentinako Nicolas Alberto Comas. Irabazlea boliviarra izan zen (argazkia, Jokoen weborria)

Hego Amerikako Jokoen 2018ko edizioa Bolivian jokatu da, Cochabamba hirian. Lehiaketaren XI. edizio honetan, hamalau herrialdetako ordezkariak aritu dira 35 kirol diziplinatan. Pilotan maila ona erakutsi dute kirolariek, guztiak Argentina, Bolivia, Peru, Txile eta Uruguaiko ordezkari.

Gehiago irakurri...


‘Handia’ren proiekzio arrakastatsua Tres Arroyos-eko Hiru Errekan eta bertako San Fermin jaien iragarpena

2018/06/25

Pelikula ikusi ondoren, askaria partekatu zuten Hiru Erreka-ko lagunek Euskal kultura, historia eta hizkuntza zabaltzeko aukera paregabea ematen du euskal zineak eta ideia hori aplikatuz ‘Handia’ luzemetraia baliatu du Tres Arroyoseko Euskal Etxeak joan den asteazkenean. Hogeita hamar bat lagun bildu ziren Hiru Errekako egoitzan Aitor Arregi eta Jon Garañoren filma ikusi eta anfitrioiek eskaini zuten askariaz gozatzeko.

Gehiago irakurri...


New London Basque Fest-en bezpera: ordu gutxi falta hitzordu ederra dirudiena hasteko, triki-poteoan kantari

2018/06/23

Giro ederra New London-en ostiralean trikipoteoan; larunbateko euskal festako giroaren aurrekari (arg. EuskalKultura.com)

Iritsi da New Londonen Basque Fest-en data. Zerua goibel, baina New Londonen larunbat goizeko lehenengo ordua denean ari gara idazten lerrook, eta badirudi oraindik aukera dagoela eguraldiak eguna apur bat errespeta dezan. Euria eginik ere, ekitaldiek aurrera egingo lukete, hiriko plaza nagusian ipinitako oihaldendapeak babestuta. Baina larunbateko gauzez astelehenean informatuko dugu. Gaurkoan, Basque Fest-en bezpera dugu aipagai. Hona ostiralean egindako trikipoteoko bideo eta argazkiak.

Gehiago irakurri...


National Geographic-ek Gernikako Bonbardaketari buruzko argazki eta infogramak biltzen duen artikulua argitaratu du

2018/06/22

National Geographic aldizkari estatubatuar ospetsuak artikulua argitaratu du gaur ostirala Picassok inspiraziogai hartu zuen Gernikako Bonbardaketari buruz, sarraskiko hainbat argazki eta infografia plazaratuz, Francoren aliatu ziren hegazki nazi eta faxistek 1937ko apirilaren 26an burutu zuten operazioaren xehetasun eta emaitzak aipatuta. Artikulua, National Geographic-en edizio espainiarrari dagokio eta ...

Gehiago irakurri...


Venezuelako Euskal Etxeak Euskadiren elkartasun eske "gure herrialdeak bizi duen osasun egoera larriaren aurrean"

2018/06/22

Caraboboko Eusko Etxeko idazkari Odon Ulibarrena bertaratutakoei mintzatzen 5. topaketa honetan (arg. Jazoera)

Venezuelako Euskal Etxeen Federazioa antolatzaile, herrialdeko euskal etxeetako kide eta ordezkariak deituak zeuden ekain honetako lehenengo asteburuan elkarrekin bildu eta gai komunak aztertzeko, eta senidetasun egun bat pasatzeko. Caraboboko Eusko Etxea bilera-leku, bildutakoek Eusko Jaurlaritzari aurkezteko plan bat eztabaidatu zuten, "gure herrialdeak bizi duen eta gure bazkideek pairatzen duten osasun eta asistentzia egoera larriaren aurrean", adierazi diote EuskalKultura.com-i euskal venezuelar federazioko iturriek.

Gehiago irakurri...


Pariseko Euskal Etxeko Liburutegiak euskarazko 1.400 liburu dauzka fisikoki, irakurzaleen eskura

2018/06/22

Pariseko Euskal Etxeko Liburutegiko irudia (arg. EuskalKultura.com) Pariseko Eskual Etxeak (PEE) liburutegi hornitua dauka eta bere ondareko parte dira 1.400 liburu euskaraz, 240 frantsesez, 300 espainolez eta bestelako 310: orotara 2.250 liburu euskaraz, Euskal Herriaz edo euskal gaiez. Anitz jendek ez daki liburu hauek nahi dituenak erabiltzeko gisan daudela eta xede horrekin bildu eta kudeatuak izanagatik, liburutegiak arras bisita gutxi dauzka. Eta domaia da, altxor baliosa ...

Gehiago irakurri...


Neuquen hiriko ‘Baskos de la Confluencia’ EEak Lege-Izaera lortu du eta ekintza andana berria iragartzen du

2018/06/22

'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxeak Lege-Izaera lortu du 2016an sortutako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak mota askotako proposamenak eskaini dizkio bi urte hauetan Neuquen (Neuquen probintzia) eta Cipolletti (Río Negrokoa) hirietako euskal gizataldeari. Apiriletik aurrera, ordea, era formalago batean ari da, erakundeak Lege-Izaera lortu baitu. Estatus berriarekin Euskal Etxeari egin gitzakeen aktibitateen esparrua zabaldu zaio ...

Gehiago irakurri...


Hipolito Yrigoyeni buruzko bere liburua aurkeztu du Cesar Arrondok Azulgo Euskal Etxearen egoitza berrian

2018/06/22

‘Hipólito Yrigoyen. Primer centenario de la soberanía popular’ liburuaren aurkezpena Azulen ‘Hipólito Yrigoyen. Primer centenario de la soberanía popular’ izenburuko bere liburua aurkeztu zuen ekainaren 15ean Cesar Arrondo irakasle euskal-argentinarrak Azulgo Gure Txokoaren egoitza berrian. Hogeita hamar bat lagun inguratu ziren aurkezpenera, tartean elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Hiriko hedabideak ere bertaratu ziren euskal etxera hitzaldiaren berri eman eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia