euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakaria Galesera bidaiatuko da uztailaren 11-12an, CAFek bertan daukan faktoria bisitatuz besteak beste

2018/07/03

Urkullu Boisen, bertako euskal komunitateari mintzatzen, 2015ean Estatu Batuetara egin zuen bidaiaren baitan (arg. EuskalKultura.com) Iñigo Urkullu Lehendakaria Galesera bidaiatuko da uztailaren 11tik 12ra, izaera ekonomiko, instituzional eta enpresaria duen ostera batean. Lehendakaria Carwyn Jones Galesko ministro nagusiarekin batuko da, lankidetza memoranduma sinatuko dute, eta CAF enpresak Newport-en dituen instalazio berriak bisitatuko ditu. Euskadi-Basque Country esparru estrategikoak 'eskualde estrategiko'tzat ...

Gehiago irakurri...


AEBetako Wayland Baptist Unibertsitatean ikasteko neska golflari batentzako beka baten berri eman du Euskadiko Federazioak

2018/07/03

Neska golflari batentzako eskaintza zabaldu du Euskadiko Golf Federazioak, izan ere Estatu Batuetako Wayland Baptist Unibertsitatean ikasteko neska golflari batentzako beka bat da Federazioak Estatu Batuetatik jaso eta bere webgunearen bidez ezagutzera eman duena.

Gehiago irakurri...


Abian da EuskarAbentura, Mauletik Getxora 110 gazte euskaldun EH zeharkatzen, tartean Diasporako bi

2018/07/02

Igandean, uztailaren 1ean, Maulen bildu, eta biharamunean abiatu dira xiberotar hiriburutik EuskarAbentura espedizioa osatzen duten 16-17 urteko 110 gazteak, gehi laguntzaile diren 30 helduak, 140 lagun orotara. EH osoko partaideak dira, bi Diasporakoak: Argentinako Imanol Basterra eta AEBetako Unai Fraeters. 

Gehiago irakurri...


Euskal Argentina elkartearen bilera gaur Donapaleun, Euskal Astera urria-azaroan egingo duen bidaia prestatzeko

2018/07/02

Euskal Argentinaren 2018ko Biltzar Nagusiaren irudia, Donibane Garaziko Herriko Etxean Euskaldunek Argentinara eta Hego Konora izan zuten emigrazioa eta hango euskaldunak ardatz dituen Euskal Argentina elkarte baxenabartarrak bilera egingo du gaur arratsaldean Donapaleun, elkartean bi urtean behin Hego Konora egiten duen bidaiaren aurtengo proposamenaz hitz egiteko. Bidaia urriaren 30etik azaroaren 19ra egingo da, HB Evasion agentzia bidaiaren eskutik.

Gehiago irakurri...


Euskal esnez egindako postre gozoa dastatu nahi? Hurbil zaitez La Platako Euskal Etxera eta eskatu ‘Esne Gozoki’a!

2018/07/02

La Platako 'Esne Gozoki' “Esne Gozoki”a du izena Euzko Txokoak salgai daukan esne gozoak. Berez, ‘Matxin Burdin’ Liburutegiaren proiektua da eta Etxeko erreferente den Maria Fernanda Astigarragak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, "Carnevali izena duen Magdalena herriko esnegileak markarik gabe egiten du esne gozo hau eta gero, erosten duen erakunde bakoitzak nahi duen izena jartzen dio. Gure ...

Gehiago irakurri...


Bere lehenengo CDa aurkeztu zuen atzo Montrealen bertako Sasi Ardiak taldeak eta emanaldia eskainiko du gaur Quebec hirian

2018/07/02

Sasi Ardiak folk talde euskal-quebectarra (argazkia Nahia Garat) Bere lehenengo CDa aurkeztu zuen atzo Montrealgo Club Balattou-n Montrealen Sasi Ardiak taldeak eta aurkezpen horretako bigarren urrats gisa, emanaldia eskainiko du gaur Quebec hirian, le Murhy pub-ean, arratsaldeko lauetatik zazpietara. Hirugarren emanaldi bat bihar asteartea, uztailaren 3an izango da, Tadoussac aterpetxean 21:30etan.

Gehiago irakurri...


UVBAk gonbidapena luzatu die artista plastikoei Kongresuko Liburutegiko Euskal Jardunaldietan lanak erakus ditzaten

2018/06/29

Buenos Airesko Euskal Unibertsitatearen logotipoa Kongresu argentinarreko 7. Euskal Kultura Jardunaldiak irailaren 3tik 13ra izango dira aurten, Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea (UVBA, Universidad Vasca de Buenos Aires) elkarteak antolaturik. Hamar egunez euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekitaldi egingo dira Kongresuko Liburutegian, besteak beste zine emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak, batzuk aipatzearren.

Gehiago irakurri...


New London Basque Fest 2018 euskal jaiko irudi bidezko kronika (eta II)

2018/06/29

Herri-kirol zale berriak atera ziren, edo saiatu ziren edonola ere, neska-mutiko gazteenak barne, New Londonen (arg. EuskalKultura.com) Bigarren irudi bidezko kronika duzu hau, irakurle, joan den asteburuko larunbatean, ekainaren 23an, New England Basque Club euskal etxeak antolatuta 'Baleen hiria' legez ezagutua den honetan egindako Basque Fest edo Euskal Festari buruzkoa. Beste hainbeste argazki hautatu dizkizugu, bertan jazo zena eta bertan bizi izan zena islatu nahirik, beti ere jakinik gauza batzuek islatzea ez dela gauza erraza, bertan ...

Gehiago irakurri...


New London Basque Fest 2018 euskal jaiko irudi bidezko kronika (I)

2018/06/29

Bandera estatubatuarra eta ikurrina New Londongo euskal etxe zaharrenetakoa den eskola ohian (arg. EuskalKultura.com) Datozen iruzkin eta argazki sortan, Estatu Batuetan, New England eskualdean, Connecticut estatuko New London hirian ekainaren 23an egindako Basque Fest edo Euskal Festaren kronika grafikoa islatu nahi izan dugu. New England Basque Club euskal etxea antolatzaile izan zuen elkarretaratze honek oihartzun garrantzitsua lortu zuen eta euskal jatorriko publiko amerikarra eta publiko amerikar ez-euskalduna ere ...

Gehiago irakurri...


Basque Fest-en arrakastaren ondotik, New England Euskal Etxea sendoago bere plan anbiziotsuei ekiteko

2018/06/29

Euskal Herriko argazkia? Ez, New Londongo Basque Fest euskal jaialdiko irudi bata (arg. EuskalKultura.com)

Apustu gisa planteatu zioten euren buruari New England Euskal Etxeko kideek New Londonen ekainaren 23an egin duten Basque Fest edo Euskal Jaialdia gauzatzearena, izan ere arrakastaz gauzatzearena, jauzi gisa, geroari sendo begiratzeko. Eta lortu dute. Jauzia eman eta zutik eta orekatu geratu dira. 2018ko Basque Fest hau lehena izan da, eta hiriko alkatearekin tratua egina dute segida emateko. 2019rako badute eskarmentua. Eta 2020an, lehenengoz ostatatuko dute AEB Ekialdean NABOren Biltzar Nagusi bat. Geroari begietara begiratzen diote zalantzarik gabe.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia