euskal diaspora eta kultura
2018/07/06
2018/07/05
97 urte bete berritan, gaixotasunak eraman du Aita Adrien Gachiteguy aldudar beneditarra. Gaztetan Afrikan eta Ipar Ameriketan ibilia, ongi ezagutu zuen euskal diaspora. Izan ere Estatu Batuetako euskaldunei buruz 1955ean argitaratu zuen liburua erreferentziala da mundu hura ezaguteko. Jende alde ederrak parte hartu du Belokeko Fraidetxean egindako ehorzketetan. Aldarean baziren 40 bat apaiz eta fraide, Lazkaotik eta Estibalitzetik etorriak barne. Entzun dira ere Jean-Mixel Bide iloba, aihertar artzain laborariaren lekukotasuna, eta artikulu honen amaiera dauden Laka bertsolariaren hiru bertsoak.
2018/07/05
Oso sanfermintzaleak dira Diaspora osoan euskal etxeak eta ahal dutelarik saiatzen dira zintzo demonio antolatzen euren ospakizun programak. Aurten, gainera, uztailaren 7a larunbata denez, ekitaldi gehienak lehenengo asteburu honetara ekarri dira. Gaurko artikulura, EuskalKultura.com-era heldu diren proposamenak bildu ditugu. Aukera baduzu, zeuk ere jantzi zapi gorria eta atera ospatzera: gora San Fermin!
2018/07/05
Frankfurteko Goethe Unibertsitatean ematen den Euskal Ikasketen Eduardo Chillida Katedraren baitan bi eguneko jardunaldak antolatu dituzte ostiral eta larunbat honetan, artearen inguruan. Uztailaren 6 eta 7an zenbait ekintza, eztabaida eta hitzaldi eskainiko dira, 2018ko programa akademikoaren ekintza osagarri moduan, eta gonbidatuen artean Asier Mendizabal euskal artista izango da bertan partaide, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.
2018/07/05
2018/07/04
2018/07/04
Mexiko Hiriko Loiolako Inazioren Eskola, herriak gehiago Bizkaitarren Eskola edo Colegio de las Vizcaínas gisa ezagunago duena, euskal diasporako hezkuntza alorreko eraikin eta erakunde esanguratsuenetakoa bat da, eta instituzio enblematikoa hiriburu mexikarrean. Deia egunkariak elkarrizketa eman du argitara joan den asteburuan bertako Patronatuko ohorezko kide den Eneko Belausteguigoitiarekin, Marta Martinez kazetariak sinatua. Interesgarria zelakoan, bere aipu laburtua egin eta hona ekarri dugu, nahi duenak begiratua eman diezaion.
2018/07/04
2018/07/03
2018/07/03
Mendozako Nafar Etxe argentinarreko hamar kidek osatzen dute delegazioa eta egunotan bisitan dira Nafarroan, Foru Erkidegoko errealitatea in situ ezagutzeko asmotan, lehenengo eskuko ezagutza lortzearren. Taldeak Nafarroako Jauregia bisitatu zuen atzo eta bertan harrera egin zien Ana Ollo sailburuak, Pello Pellejero Komunikazio eta Erakunde arteko zuzendari nagusia ere partaide.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus