2018/07/10

Txileko Pontificia Universidad Católica-ko Letra Fakultateak euskara klaseei irekiko dizkie ateak aurten lehen aldiz. Kurtsoa irailean hasiko da eta hiru hilabetetan hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek, Europako Hizkuntzen Markoaren A1.1 maila, alegia.
Gehiago irakurri...
2018/07/10

Euskal etxeetako gazte jendeari zuzendutako ekintza Ana Idigorasen ardurapean egingo da eta programa honi jarraituko dio: goizeko 10etan, parte-hartzaileen harrera eta FEVAko agintarien agurra. 10:30etan, tailerraren hasiera; 13etan, bazkaria; 15etatik 18etara, tailerraren jarraipena; 18etatik 18:30etara, atsedenaldia; 18:30etatik 20etara, tailerraren amaiera eta ondorio irakurketa.
Gehiago irakurri...
2018/07/10
"Bere praka motzek soilik salatzen zuten 'giri' gisa. Estatu Batuetara migratutako nafarren alaba, Far Westeko baserritarren azentuaz mintzo du euskara. haurra zela ezagutu zituen Iruñeko Sanferminak,entzierroa korritu zuen eta Euskal Pilota Mundu-Txapelketetan parte hartu zuen". Noticias de Navarra egunkariak Sanfermin giroko artikulua argitaratu du astelehen honetan, Dani Burgui-k sinatua, Esther Ciganda euskal amerikarraz. Washington estatuko Moses Lake herrian jaioa, oso pertsona ezaguna da AEBetako euskal diasporaren munuan.
Gehiago irakurri...
2018/07/09

Kanpoan den euskal komunitate osora nola hurreratu --komunitate historikora zein egungo diaspora berrira-- eta alor honetan mugitu eta politikak garatzeko osagai, baldintza, jakingarri eta ekarpenak aipatu, landu eta mahaigaineratuko ditu ikastaro honek, Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko lankidetza eragin eta elkarren aurrerabidea bultzatzeko bideak arakatuz, tartean euskal gazte atzerriratuei ...
Gehiago irakurri...
2018/07/09

Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak tinko jarraitzen du urtero bere Literatur Lehiaketa antolatzen. ‘Kontaketa Harrigarriak’en 10. edizioa bukatu berria da eta sariak Euskal Etxea antolatzaile duen San Inazio jaiaren baitan banatuko dituzte antolatzaileek, abuztuaren 28an, goizeko 10:30etan. Hona ekainaren 30ean argitaratutako epaiak aldarrikatzen dituen ...
Gehiago irakurri...
2018/07/09

Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxetan bisitagai egon ondoren, Carmelo herriko Ibai Ondoko Etxera iritsi zen ekainaren bigarren hamabostaldian ‘Begiradak eraldatzen’ erakusketa. Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) plazaratutako hainbat kanpainatako materiala biltzen duen erakusketa da 'Begiradak Eraldatzen'. Kontzientziazio honen inguruan bestelako ekintza eta proposamenak bildu ditu ...
Gehiago irakurri...
2018/07/09

Iritsi berriak dira Villa Mariara 2018ko ‘Anima Zaitez!’ truke programan parte hartuko duten Euskal Herriko lau gazteak. Nerea Aretxabaleta Aramendi bizkaitarra, Beñat Aizpurua Vazquez gipuzkoarra, Oihane Ardanaz Garasa nafarra eta Gorka Etxeandia arabarra Argentinan daude eta larunbatean Sanferminak Rosarioko Zazpirak Bat-en ospatu ondoren, harrera egin zieten atzo Villa Mariako Euzko Etxeko ...
Gehiago irakurri...
2018/07/06

Aurtengoa ere iritsi da eta datorren igande hau izango da Nevadako Reno hirian 2018ko NABO Udalekuan parte hartuko duten 100 haur eta gaztetxoen elkarretaratze momentu eta biltoki. Gurasoek euren seme-alabak eraman eta bertan utziko dituzte, Kate Camino zuzendari duen begirale-taldearen esku, eurekin ia pare bat asteko bidea egin dezaten. Igandea, beraz, familien egun batzutarako despediden eguna izango ...
Gehiago irakurri...
2018/07/06

Madrilgo Unibertsitate Konplutensean ikasle bazara, hauxe duzu aukera ederra euskera ikasteko eta aldi berean aurrera egiteko zure ikasketen kredituekin. Hasi berria da 2018-2019 ikasturterako matrikulazio epea eta hauxe duzu momentua zeure euskarari merezi duen bultzada emateko, eta modu eroso eta errazean, Karlos Cid Abasolo madrildar irakasle euskaldun ezaguna irakasle duzula gainera. Zergatik ez informazioa ...
Gehiago irakurri...
2018/07/06

Urtebetetze festa Nahuel Huapi Lakuaren aurreko euren egoitzan ospatu zuten Mendiko Euzko Etxeko lagunek afari batekin. Afalostean dantza ikuskizuna eskaini zuten euskal elkarteko dantzariek, Mendiko Dantzariek, eta beste batzuen artean, Zuberoako Maskarada dantzatu zuten. Dantza erakusketa bukatuta, publikoa ere animatu zen eta erromeria berandu arte luzatu zen.
Gehiago irakurri...