euskal diaspora eta kultura

2018/11/09
Azken partiketa honekin amaiera ematen diogu azken hilabeteetan 2018ko Euskal Aste Nazionalari ipini diogun arreta berezia, hainbat artikulu argitara emanez eta urtero ohi bezala irudi bidezko kronika osatua eginez. Gaurkoan, Mar del Platako ekitaldietako balantzea egiten du bideo batean EuskalKultura.com-entzat Asier Iriberri bertako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakariak. Horrekin batera, bigarren bideo bat ...
2018/11/09
Egun ederrak bizi izan ditugu Euskal Herriko eta Hego Amerikako euskal kolektibitateko lagunok joan den asteburuan Mar del Platan. Antolakuntza lan handi eta bikaina egin du hiriko Denak Bat euskal etxe anfitrioiak eta ahaleginak emaitza ederrak utzi ditu. Larunbat gaueko emanaldian txalo zaparradak jaso zituzten Argentina osoko eta Uruguai eta Euskal Herriko talde bisitariek, eta baita ...
2018/11/08
Estatu Batuetako euskal komunitatearen baitan hazi eta bertako lagun eta kide dira. Joan den martxoan euren hautagaitzen aurkezpena iragarri genuen EuskalKultura.com-en. Aitor Narvaizak Elkoko sheriffa izan nahi zuen eta Diana Lachiondok "County Comissioner" edo Boise hiria barruan duen Ada Konderriko gobernukidea. Zorionak biei, Narvaiza errepublikarra, Lachiondo demokrata, biek lortu baitute joan ...
2018/11/08
Larunbat gauera iritsi gara urtero Euskal Aste Nazionalean egunez egun gertatutakoekin egin ohi dugun irudi kronika honetan. 2018ko Euskal Astean, Argentina, Uruguai eta Euskal Herriko dantzariak izan ziren Euskal Asteko Gau Emanaldiko protagonista. Jardunbide luzeko taldeek zein sortu berriek bat egin zuten Mar del Platako Radio City Antzokian goi mailako ikuskizuna eskaintzen. Jardunbide handikoen artean ...
2018/11/07
Euskaro Euskal Etxearen aitzinaldea edertuko duen murala, euskal jatorria duen Rocio Matosas Etchebarne artistaren lanari zor zaio. Jatorriz Pablo Picassok 1937an pintatutako ‘Guernica’ koadroaren erreprodukzio berri honek originalaren antzeko tamaina du baina Reina Sofia Museoan dagoena ez bezala, hau koloreduna da. Izan ere, ikurrinaren koloreak sartu dizkio margolari paysandutarrak ...
2018/11/07
Egun bizia izan zen Euskal Asteko azken larunbata, ekintza ugari batu zituelako. Goizean hainbat bilkura egin ziren, tartean, dantza zuzendariena, euskal liburuzainena eta euskal abesbatzen topaketa. Aldi berean FEVAko kide diren herrialde osoko euskal etxeak Federazioaren bileran bildu ziren.
2018/11/06
Argentinako Euskal Aste Nazional guztiek daukate zerbait berezia, ahaztezin bihurtzen dituen zerbait. Bere 75. urteurreneko urtean Mar del Platako Denak Batek antolatutako honek puntu azpimarragarriak izan ditu. Urkullu lehendakariaren bisita, lehendabiziko aldian Argentinan, nobedade nagusia izan da; eta ez da ahaztu behar Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza instituzional bat ere bertaratu zela, Ganberako talde ...
2018/11/06
Nazioarteko Batzarraren antolatzaile dira Mexiko Hiriko José María Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Mexikoko Saila. Laugarren edizio hau datorren ostegun honetan garatuko da hiriburu mexikarreko Loiolako San Inazio 'Vizcainas' Eskolaren egoitzan. Egitarauak baitaratzen ditu hitzaldiak eta mahai-inguruak, beti ere euskaldunekin edo euskaldunen batekin ...
2018/11/05
Lehendakaria ohorezko gonbidatu legez, atzo itxi zen Mar del Platan Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionala. Urkulluk, gainera, sorpresa berezia eman zien bildutako ia mila euskal-argentinarrei, amaiera-otordua bukatzear zegoela txistua eta danbolina atera eta 'Ikusi mendizaleak' jo zuenean, eta ondoren, ekitaldia bururatzeko, Agur Jaunak. Publikoak zutik eta hunkituta erreakzionatu zuen, askok unea ...
2018/11/05
Atzo igandea, Euskal Aste Nazionaleko egitarauak ohiko dantzari-alardea izan zuen programako azken ekitaldia, Mar del Platako itsaso eta hondartza ondoko Hotel Probintzialeko areto zabaletan egin zen despedida bazkariaren aurretik. Alardea bukatu berritan Urkulluk Argentinara egin duen lehenengo bidaia honen eta egunotan Mar del Platan bizi izan duen lehenengo Euskal Astearen balorazioa egin zuen ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus