euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselako Euskal Etxeak argazki lehiaketa antolatu du: lan irabazleak Pelgrims Etxean erakutsiko dira

2018/08/03

Lan irabazleen erakusketa Bruselako Pelgrims Etxean (irudian) egingo da abenduan Bruselako Euskal Etxeak (BEE) argazki lehiaketa bat antolatu du guztiei zabalik, zale zein profesional, sarien artean Hondarribiko Parador hotelean gau bat dagoela eta bost irabazleen lanak Bruselako Pilgrims Etxean abenduan egingo den erakusketa batean ikusgai ipiniko direla. Izan ere, abenduan Euskal Aste bat antolatuko du BEEk eta haren parte zabalduko du erakusketa hau. Lehiaketa Euskal Etxeak ...

Gehiago irakurri...


Ingelesez argitaratu dira Karmele Jaio eta Miren Agur Meaberen liburu bana: Her Mother's Hands eta A Glass Eye

2018/08/03

Orain ingelesez argitara emandako bi izenburuak: Karmele Jaioren Her Mother's Hands eta Miren Agur Meaberen A Glass Eye Joan den astean bertan jarri dira salgai Erresuma Batuan Karmele Jaioren Amaren eskuak (Her Mother’s Hands ingelesez) eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (A Glass Eye ingelesez) eleberriak. Parthian argitaletxe independentearen eskutik plazaratu dira lanok. Galesen egoitza duen argitaletxe honek Galeseko eta Europako ahots berriei arreta berezia jartzen die.

Gehiago irakurri...


Flor Torrente aktore argentinarra ‘durangar-argentinar’ baten azalean jarri da Igor Legarretaren “Cuando dejes de quererme” filmean

2018/08/03

Flor Torrente eta Eduardo Blanco "Cuando dejes de quererme" pelikulan Argentina eta Euskal Herriaren arteko hainbat lotura agertzen dira Igor Legarretaren lehenengo lana den ‘Cuando dejes de quereme’ filman, Legarretaren luzemetraiak Laura izeneko pertsonaia baten istorioa kontatzen du: aitak abandonatu duelakoan, Euskal Herritik Argentinara joana da Laura umetan, eta Buenos Airesen bizi da, aitaordearekin.

Gehiago irakurri...


Jean Louis Bergara eta bere musikariek Saint Pierre eta Miquelon eta Ternuako bazterrak alaituko dituzte abuztu honetan

2018/08/02

Ezker-eskuin: Beñat Chaubadindeguy, Jean Louis Bergara eta Battite Garat Saint Pierre eta Miquelonen eta Ternuako Placentian izango dira abuztu honetan Uda bizian --eta beroan-- gaude Euskal Herrian eta, hemengo herrietan ezezik, Diasporakoetan ere gori-gori dira euskal festak. Saint Pierre eta Miquelonen, gutxi falta da urtero abuztu erdialdean egiten dituzten Euskal Bestetarako. Aurten abuztuaren 13tik 19ra izango dira eta bertan euskal erritmo eta aireak ezartzera berehala abiatuko dira Euskal Herritik Jean-Louis Bergara soinujotzailea eta bere lagun ...

Gehiago irakurri...


Macachingo EEak 2018ko Munduko Mus Txapelketa sustatzeko bideoa eta ekitaldiko antolakuntza batzordea aurkeztu ditu

2018/08/02

2018ko Munduko Mus Txapelketaren antolakuntza taldea Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioa La Pampa probintzia argentinarreko Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxean egingo da irailaren 22tik urriaren 1era. Nazioarteko erronkari behar bezala eusteko, euskal etxe antolatzaileak Azpibatzorde bat sortu du data horietako lehiaketa zein harekin batera gauzatuko diren ekitaldi, ikustaldi eta orokorrean bisitarien egonaldi eta programa ahalik eta ...

Gehiago irakurri...


Artzain Amerikanoen 2018ko Festa Lekunberrin izango da iralaren 15ean, "Lekunberri-Larraun, artzaiak lagun" lelopean

2018/08/01

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak antolatzen duen Urteroko Festa Nafarroako Lekunberrin izango da 2018an irailaren 15ean Artzain Amerikanoen Festa Nafarroako Lekunberrin izango da aurten, irailaren 15ean, "Lekunberri-Larraun, artzaiak lagun" lelopean. Euskal Artzainak Ameriketan elkartea antolatzaile, Estatu Batuetan artzain ibili ziren jendeak urtean behin bildu eta talde gisa harremanak mantentzeko asmoa dauka elkarretaratze honek, aldi berean arreta deitu eta aldarrikatzen duelarik historian zehar euren herriak utzi ...

Gehiago irakurri...


Chicagoko Unibertsitateak euskara irakatsiko duen irakurlea behar du 2019ko lehenengo hiruhilabeterako

2018/08/01

Chicagoko Unibertsitatea, Estatu Batuetako Illinois-en (arg. abc7chicago.com) Chicagoko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Erromaniko Departamentuak euskara irakatsiko duen irakurle bat behar du, 'euskararako sarrera' gaia irakasteko 2019ko neguko hiruhilabetekoan, urtarrilaren 7an hastekotan. Eskolen helburua ikasleei euskal gramatika eta hiztegiaren oinarrizko ikuspegi eta ezagutza ematea da. Irakasleak euskara menperatu beharko du--ama-hizkuntza izan edo ...

Gehiago irakurri...


Hiriaren 155. urteurrena ospatzeko ‘Haragi Egosi Jate Erraldoia’ prestatu dute Saladillon, Julio Olarticoechea ere dastatzaileen artean

2018/08/01

Itxaropen Euskal Etxeko neskak Julio ‘Vasco’ Olarticoechearekin 155 urte bete ditu Buenos Aires probintziako Saladillo hiriak eta beste zenbait ekintzaren artean janari salmenta herrikoi eta erralodi batekin ospatu zuen. Udalak deituta herriko hainbat erakundek hartu zuten euren gain menua prestatzeko ardura –bost mila pertsonentzako gisatua zen– plaza nagusian saltzeko.

Gehiago irakurri...


Nazioarteko 23 gazte euskara ikasle arituko dira uda honetan Zornotzako Barnetegian Etxepare Institutuaren bekei esker

2018/08/01

15 egunez Ibon eta Janireren ikasleak izango dira Cristopher Dobson, Alessandro Catani eta Eider de la Caridad Gonzalez Zornotzako Barnetegian. Eskozia, Italia eta Kubatik etorri dira Euskal Herrira, hasitako bidea jarraitzeko asmotan. Edinburgoko, Boloniako eta Habanako Unibertsitatean euskara eta euskal kulturako klaseetara joan ostean. Euskara ikasteko eta euskal kultura gertutik ezagutzeko aukera ...

Gehiago irakurri...


Coronel Pringlesko Eusko Biltzar EEak San Fermin zozketako irabazlea jakinarazi du: Luis de Uriarte da sariduna

2018/08/01

Coronel Pringleseko 2018ko San Fermin eta Independentziaren eguneko ospakizuna Sanferminetako egitarauaren baitan euskal produktuak zozketatu ditu Eusko Biltzar-ek joan den larunbatean, eta uztailaren 28ko Loteria probintzialarekin. 379 zenbakiarekin, Luis de Uriarte (Kiku) izan zen sariduna. Hau ez da izan, ordea, San Fermin jaiaren inguruan Cnel. Pringlesko Euskal Etxeak hilabetean zehar burutu duen ekintza bakarra. Izan ere, San Fermin eta Argentinako Independentziaren Eguna batera ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia