euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zatoz Euskal Diasporaren Eguna Donostian ospatzera, Unanue Zar baserri historikoa ezagutzen duzula

2018/08/31

Irailean Donostian hotel gisa zabalduko den Unanue Zar baserri historikoan deitu du EuskalKultura.com-ek Euskal Diasporaren Eguna ospatzera

Irailaren 8an gure diasporaren eta diasporako euskaldunen lana, errealitatea eta izatea bera ospatu eta aldarrikatzeko bilduko gara Euskal Diasporaren Egunean. Munduko hainbat euskal etxetan izango dira elkarretaratzeak. Euskal Herrian, ekitaldi instituzionala Gasteizen izango da; eta Donostian, EuskalKultura.com-ek antolatutako ekitaldian bilduko gara. Diaspora lokarri, egun goxoa pasatuko dugu Diasporako euskaldunok, eta Diasporako euskaldunen lagunok. Animatu eta zatoz eguna gurekin disfrutatzera!

Gehiago irakurri...


Irailaren 8a, Euskal Diasporaren Eguna da: Zatoz eta ospatu Donostian EuskalKultura.com-ek antolatu duen ekitaldi eta bazkarian

2018/08/30

Lau egun baino ez dira geratzen datorren astelehenean, irailaren 3an, EuskalKultura.com-ek bere buletinaren ikasturte berriari ekiteko. Baina apur bat aurreratu nahi izan dugu iragarrita genizuen Euskal Diasporaren Eguna dela eta antolatu dugun ospakizunaren berri emateko. Diasporako kide eta diskideok helburu xinple batekin bilduko gara: elkar ezaguteko eta egun goxo bat pasatzeko Diasporaren inguruan. Donostian edo Euskal Herrian bazabiltza, zatoz gurekin partekatzera Euskal Diasporaren Eguna.

Gehiago irakurri...


Denak Bat-ek 2018ko Euskal Aste Nazionaleko egitaraua plazaratu du; Urkullu lehendakariak hitzordu nagusietan hartuko du parte

2018/08/16

2018ko Euskal Astearen logoa

2018ko Euskal Aste Nazionala arrazoi askorengatik izango da berezia. Batetik, bere 75. urteurrena ere ospatuko duelako festaren baitan Euskal Etxe antolatzailea den Mar del Platako Denak Bat-ek. Bestetik, aurtengo euskal argentinar jaialdi nagusia aukeratu duelako Iñigo Urkullu lehendakariak Argentinara egingo duen lehenengo bisita ofiziala gauzatzeko. Ikuskizunen arloan ere artista esanguratsuak etorriko dira Euskal Herritik bertakoekin batzera: dantzan, Hendaiako Akelarre taldea; musikan, Huntza talde bizkaitarra.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz ari dira egiten Uruguaiko Floridan bertako I Euskal Astea, herriko Vasconia Florida antolatzaile

2018/08/14

Bere lehenengo Euskal Astea antolatu dute Uruguaiko Floridan bertako Vasconia Florida euskal elkartekoek (arg. LAA) Joan den astean egin dira ospakizun nagusiak eta kontent dira antolatzaileak. Ostegun honetan, hilabete amaieraraino segituko duen euskal baserriei buruzko erakusketa bat zabalduko dute Kultura Etxean. Vasconia Floridako kide den Jose Andres Arocenak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, "larunbateko Paleta Txapelketa eta igandeko Esnezaleen elkarteko elkarretaratze eta bazkaria, primeran atera ziren". ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires-Bilbo: Hasiberrientzako Tango ikastaro berri bat eskainiko du Marina Alcalde bilbotarrak Bilbon, urrian hasita

2018/08/14

Marina Alcalde eta Diego Quispe (argazkia Federico Paleo) Buenos Airesen dabil egun hauetan Marina Alcalde bilbotarra, TangoBA izeneko jaialdian parte hartzen. Eta hemendik ere luzatzen die tangoa gustatu bai baina orain arte dantzatzera ausartu ez direnei, Bilbon bertan hasiberrientzat antolatzen dituen tango ikastaroetan parte hartzeko gonbitea. Izan ere, berak ibilbide hori jarraitu zuen eta "Bilbo berean" jaioa izanik tangoa izan ...

Gehiago irakurri...


Bi urte baino ez dira falta EHaren eta Diasporaren bilgarri den Iparragirreren bigarren mendeurrenerako

2018/08/13

"Eman ta zabal zazu munduan frutua", Iparragirrek idatzitako hitzak euskaldun ororen biltzaile izan dira ereserkia 1853an Madrilen estreinatu zenetik Atzo igandea 198 urte bete ziren Euskal Herriari eta bere Diasporari hobekien kantatu zion euskalduna jaio zela. Jose Maria Iparragirre Balerdi 1820ko abuztuaren 12an jaio zen Gipuzkoako Urretxun, eta bertako kanposantuan dago ehortzia, zazpi oinarri dituen trihuarri baten tankera duen hilarrian. 2020an, beraz, Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena beteko da. Eta aukera ezin hobea izan daiteke Euskal ...

Gehiago irakurri...


‘Liberoamerica’ argitaletxe gazteak laguntza eskatzen du euskarazko olerkiak ere dakartzan liburu bat argitaratzeko

2018/08/13

Liberoamerica argitaletxearen proiektu berria Cecilia Resiale eta Lucia Bima argentinarrek eta Dario Zalgade kanariarrak sortu zuten iaz ‘Liberoamérica’ izeneko argitaletxe “horizontal eta autogestionatuta”. Ekimenaren lehenengo argitalpena Argentinan eta Uruguain argitaratu da eta ‘80 poetas contemporáneas’ izenpean laurogei bat poesia feminista bildu ditu. Liburuak oso harrera ona izan du ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek Diasporaren Eguna ospatuko du, irailaren 8an, Donostiako Unanue Hotelean egingo duen ekitaldi batekin

2018/08/10

Diasporaren Eguneko lehenengo elkarretaratze hau Donostiako Unanue hotelean izango da, 'Diasporaren hotel'ean Aukera guztiak onak dira gure diasporaren aldarrikapena egiteko --are gehiago besta giroan egiten badira-- eta EuskalKultura.com-ek ere bat egingo du mundu osoan irailaren 8an ospatzeko asmo dagoen Diasporaren Egunarekin. Horretarako, dei bat zabalduko du datozen egunetan, besta elkarretaratze baterako Donostiako Unanue Diasporaren Hotelean. Bertara gonbidatzen ditu Diasporako kideak edo munduko euskaldunengandik ...

Gehiago irakurri...


Zozketa berria: EuskalKultura.com-ek proiektagailu bat zozketatuko du behar duten munduko euskal etxeen artean

2018/08/09

EuskalKultura.com-ek, behar duten euskal etxeen artean zozketatuko duen proiektagailua

EuskalKultura.com-ek aukera izan du kalitate oneko bideo eta irudi proiektagailu bat eskuratzeko eta zozketan ipiniko du munduko euskal etxeen artean. Operazioak bi fase izango ditu: lehenengoan, proiektagailu beharrean dauden euskal etxeek euren hautagaitzak bidaliko dizkigute. Bigarrenean, irakurleek, hautagai izan nahi izan duten euskal etxeetako bati botoa emango diote, email bakoitza, zenbaki bat. Ondoko zozketan euren emaila ateraten bada, euren izenean emango zaio proiektagailua euskal etxeari.

Gehiago irakurri...


Astelehenean hasiko dira St Pierre eta Miquelongo euskal festak: abuztuaren 13tik 19ra St Pierreko frontoian

2018/08/09

Sat Pierre eta Miquelongo euskal festako aurreko edizio bateko irudia (arg. Patrick Boez) Datorren astelehenean hasiko dira Ipar Ameriketan, St Pierre eta Miquelongo urteroko euskal festak. Aurten abuztuaren 13tik 19ra luzatuko den ohiko euskal elkarretaraze hau astebetez luzatuko da, astelehenetik igandera eta EuskalKultura.com-ek aurreratu bezala, bertan dira dagoeneko, Euskal Herritik etorriak, 'Hiruak' taldea osatzen duten Jean-Louis Bergara, Battite Garat eta Beñat ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia